Asteko galderak (eta II)
Kaixo berriro. Interesgarria izan zen EITBra bisita (edo hori da behintzat nire iritzia; ez dakit ikasleok zer pentsatzen duzuen, hori zeuei dagokizue esatea, eta hau foro egokia izan daiteke...), interesgarria den bezala jakitea zertan ari den egunotan Google, munduko informazio bilatzaile/katalogatzaile/berreskuratzailerik handiena. Horren harira, hona ikusitako bideoari buruzko pare bat galdera-bateria. Lehenengoa, Iker Diezentzat:
- Zein da Google-en helburu nagusia beronen sortzaileen arabera? Eta zure ustez, zein da benetako helburua?
- Munduko Internet erabiltzaileen % zenbatek darabil Google? Zenbat milioi pertsonak nabiga dezake Interneten gaur egun mundu guztian?
- Bideoan Vint Cerf Interneten sortzaileetako batek (orain Google-entzat ari da lanean) aitortzen duenaren arabera, noiz hasi ziren diseinatzen Internet? Zein erakunderentzat lanean ari zirela? Eta noizkoak dira Interneteko lehen bilaketa motoreak? Noiz sortu zen Google ofizialki? Zenbat behargin ditu gaur egun? Zein unibertsitatetan sortu zen? Nortzuk dira sortzaile biak?
- Zein da Google-en arrakastaren gakoa? Zer eskaini zuen berririk ordura arteko bilatzaileen aldean? Eta zeren arabera agertzen da web orrialde bat Google-en bilaketen lehen postuetan?
- Nondik atera ohi du dirurik gehien Google-ek? Zenbateko etekinak lortu zituen 2005ean, bideoaren arabera? Non agertu ohi da publizitatea bere orrietan eta zein irizpideren arabera? Zer arlotan ari dira orain lanean (ikerketan)?
Eta no se vayan todavía amigos, aún hay más. Kasu honetan, Usua Garinentzat dira galderak:
- Gardena da Google? Ematen du informaziorik bere jardunari buruz?
- Bideoan ageri denaren arabera, holokaustoari buruzko informazioa bilatzen hasita, zer informazio ageri da lehen lekuan Google-en? Zer diote bertako arduradunek horretaz? Don't be evil da euren leloetako bat: zer adierazi gura ei dute horrekin?
- Zer esaten da bideoan erabiltzaileen bilaketa-datuak gordetzeaz edota Google Txinan lehorreratu izanaz? Zer pentsarazten dizu horrek guztiak? Zertzuk abantaila eta zertzuk arrisku ditu Google horrenbeste hazi izanak?
- Gizarte irekia gaur egun teknologikoki posible dela diote Google-ekoek. Zer adierazi nahi dute horrekin? Hori enpresa pribatu ala publiko baten zeregina da zure ustez?
- Munduko zenbat liburutegirekin ari da uneotan Google elkarlanean liburuak digitalizatzen? Eta zein lehiakide atera zaio Internet artxibategia - Eduki irekien aliantza izenpean? Zergatik ari dira zure ustez batzuk eta besteak edukiak irekian jartzen? And, last but not least, zergatik jarri dio milioi bat €-ko isuna Bruselako justiziak Google-i? Zer dago horren atzean?
Ala, badaukazue zati batean buruari eragiteko... Datorren astean egingo dugu berba honetaz guztiaz, bale? Bitartean, ondo izan.
Iruzkinak
usua garin 2007-03-05 11:18 #1

Google ez da guztiz gardena bere jarduera guztiak
azaltzerakoan. Esaterako, bilaketa bat egiten dugunean, helbide
elektroniko batzuk lehenago azaltzen dira besteak baino, alegia, orden bat
jarraitzen dute. Google-ek orden
horren arrazoiak azaltzen ditu: helbide elektroniko bakoitzak dituen loturen
arabera ordenatzen dituzte helbideak. Era berean, helbideari lotura bat
egiten dion indibiduoa ere kontutan hartzen da. The New York Times-ek egindako lotura bat bada, garrantzia
handiagoa hartuko luke helbideak. Hona arte guztia ondo. Baina nork
erabakitzen du The New York Times-en
lotura garrantzitsuagoa dela besteak baino. Horren aurrean, Vint Cerf-ek
dio, Google-en sekretu
komertzialetan ez dela sartuko. Beraz, esan daiteke jarduera guztien
aurrean ez dela guztiz gardena Google-ren
jarrera.

Google-en holokaustoari buruzko informazioa bilatuz
gero, lehendabizi azaltzen den informazioa honako hau da: benetako
gertaera historiko baten ukapena. Honen aurrean, Google-eko arduradunak neutralak izaten saiatzen direla diote.
Hau da, Google-en sarean dauden
helbideak azaltzen dira eta bilaketa bat egiten dugunean, hauek agertzen
zaizkigu. Helbide horietan Google-ek
ez du ideologiarik sartzen, ezta aparteko informaziorik ere. Era batera
edo bestera, Google-ek errua
sarean dauden helbide elektronikoei leporatzen die, izan ere, Google-ek ez baitu bertan azaltzen
den edukia manipulatzen.

Don´t be evil (ez izan maltzurra) leloa oso garrantzitsua bilakatu da Google-eko langileen artean eta zera
esan nahi du: dirua irabazi daitekeela eta enpresa arrakastatsu bat izan
daitezkeela auren etika, printzipioak eta bilatzaileen interesak zapaldu gabe.

Erabiltzaileen
bilaketa datuak gordetzeaz iritzi desberdinak daude. Esaterako, Ian
Brown-ek, Eskubide irekien taldea, Google-ek
erabiltzaileen intimitatearekin edo datu pertsonalekin kontu handiagoa
izan beharko lukeela dio. Baina honen aurrean, Googlek hau erantzuten du:
beraiek ez dituztela datuak gordetzen pertsonaren inguruan informazio
gehiago izateko. Beraien helburua, bilaketaren inguruan informazioa
jasotzea da, ondoren zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmotan.

Txinako lehorreratzeaz bideoan ez da gauza
handirik aipatzen. “Fuertes crìticas
contra Google por colaborar con la censura en China” artikuluan argi
aipatzen du Google-k zentsurarako
joera bat hartu duela Txinako gobernuak bultzatuta. Honen guztiaren aurrean
iritzi ba izatea ez da zaila. Google-ek
egoera honen aurrean hartu duen jarrerak guztiz mehatxatzen du adierazpen
askatasuna Txinako eta mundu guztiko biztanleengan. Google-k, gobernuarekin batera, erabakitzen du web orri batzuk
bilatzailean azaltzea, edo ez. Zergatik? Gobernuaren interes politikoengatik.
Horrela, Google-k erabaki egiten du
Txinan zerri buruzko informazio bila daiteken eta era berean, bila ezin
daiteken informazioa ere erabakitzen du. XXI. Mendean gobernu baten zentsurak Google bezalako enpresa baten aurrean
horrenbesteko indarra eta boterea izatea ez da onargarria. Google-k ez luke gobernuaren zentsura hori onartu beharko.

Erabiltzaileen bilaketa datuak gordetzeaz gain,
egia da bilaketen inguruan informazio jasotzeko eta enpresak kalitatea
hobetzeko bide ona dela. Baina, ez dut ulertzen zergatik gordetzen dituzten
datu horiek horrenbeste denboran. Behin erabili ondoren, datu guzti horiek
ezabatu egin beharko lituzkete eta ez artxibategi batean gorde, izan ere
arriskutsu izan daiteke. Adibidea bideoan azaltzen da, nahiz eta Google-k datu horiek era oker batean ez
erabili enpresa kanpokoek datu horien informazioa eskuratzeko interesa izan
dezakete, Estatu Batuetako gobernuak bezala. Nik nire ordenagailuaren aurrean
egiten dudana pribatu izan behar du guztiz, ez du inork zertan jakin behar zein
web orrietan ibili naizen. Esan daiteke beraz, Google-k erabiltzaileen intimitatea urratu egiten duela, kalitate
kontuko interesen aurren egiten badute ere.

Google-en hazkuntzak abantaila oso garbia dauka,
mundu guztiko informazioa eskura edukitzeko aukera edozeinek izatea. Aukera hau
guztiontzat baliagarria da. Baina, era berean, kontutan izan behar dugu Google-ek ia monopolio bat eratzen
duela. Hau da, jende asko eta asko Google-len
aurkitutako informazioarekin geratzen da soilik, ez du bete bilatzaile batetara
jotzen. Kasu askotan, Google iturri
bakarra bilakatu da eta hau ez da ona. Informazioak desberdina eta iturri ezberdinetatik
jasotakoa izan behar du, kontrastatu ahal izateko. Pentsamendu kritiko izan
behar dugu Google-en bilaketen
aurrean ere.

Momentu
honetan mundu guztiak, gizakiek kaleratutako obra idatzi guztiak esku
izateko aukera dago. Google-ek
beharrezko den teknologiak baditu eta obrak zabaltzeko sare bat ere badu.
Era berean, nahi politiko bat dago gizarte ireki bat eraikitzeko. Hau
izango litzateke beraz, Google-k
aipatzen duen gizarte irekia. Ezagutza guztira heltzeko aukera unibertsal
bat. Munduko edozein pertsonak, edozein lekutik, nahi duen obra idatzia
bere esku izateko aukera. Eta hau guztia teknologiaren bidez eraikitzeko
aukera.

Momentu honetan izugarrizko eztabaida dago,
gizarte irekia sortzearen zeregina nork duen inguruan. Enpresa pribatu ala publikoak
eraiki behar dute gizarte ireki bat? Nire ustetan enpresa publikoaren gain egon
beharko luke zeregin hori. Hain zuzen ere, bere izenak esaten duen bezala
“publikoa” delako, guztiontzat delako. Eta gizarte ireki bat guztiok eraikitzen
dugulako. Egia da, beharbada enpresa pribatuek beharrezko teknologia
eskuratzerako orduan azkarragoak izan daitezkeela, dirua dela eta. Baina
gizarte irekia enpresa pribatuen gain egoteak arrisku handi bat du, hain zuzen
ere Txinan gertatu denaren antzekoa. Interes politikoak, ekonomikoak... direla
eta obra bat interneten publikatu gabe uzteko aukera izango al dute? Zentsura alde batera uzteko gai izango dira?
Zer gizarte ireki eraikiko dute zentsura onartuz gero? Gertuago egongo
litzateke gizarte itxi batez, gizarte irekiaz baino.

Oraintxe
bertan Google munduko sei liburutegiekin dago harremanetan eta hauetako
bat Estandford unibertsitateko
liburutegia da.

Internet Artxibategia hogeita hamar liburutegiekin dago lanean
eta Microsoft, Yahoo, Adobe eta HP-rekin batera Eduki irekien aliantza
sortu dute. Honen helburua, liburutegi irekien sistema bat eraikitzea da.
Elkarte ezberdinek indarrak batu eta digitalizatuta eta irekiak dauden liburuen
biltegi bat sortzea.

Edukiak irekian jartzearen arrazoia liburuak denen
eskuetara egoteko da. Era berean, erabiltzaileak bilatzaile horrekiko ikus
dezaketen bentaja bat da ere bada. Gainera, liburuak interneten irakurtzeagatik
ordaindu beharra ez da ideia batere ona. Izan ere, zergatik ordainduko dugu
liburutegian dohain eskuratu dezakegun liburu batengatik? Eta ordaintzekotan,
liburu denda batean eros dezaket liburua eta materialki nirekin izan, eta ez,
ordenagailuaren pantailan.

Bruselako justiziak Google-i milioi bat €-ko isuna jarri dio, prentsa belgikarraren
artikulu, argazki eta grafikoak kaleratzeagatik hauen baimena izan gabe. Google-ek ez ditu Europako edizio
eskubide, autore eta datuen babeserako legeak errespetatu eta honen aurrean
auzitegietan galtzaile atera da. Europan
mundua ez da Google-ek erabakitzen duen modukoa. Beharbada, Europak ez
du nahi Google-ek Estatu Batuetan
hartu duen garrantzia hartzea. Europako legeak Google-ek dakartzan indar eta zalantzazko metodo askoren aurrean
traba bat izan daitezke.

hemen dituzue nire erantzunka, espero gustoko izatea.Ostegunerarte

Miren M 2007-03-06 12:34 #2

Egun on! Eguerdi on….tira.

Atzo goizean irakurri nuen Usuaren erantzun on eta luzea, eta, komentario pare bat egiteko aukera ez dut galdu nahi. Google.ek ez du aspalditik albiste izateari utzi nahi (marketinga hau ere?). Txinan praktikan jarritako zentsuraren ostean, pasadan otsailaren 25ean El Pais egunkarian irakurri ahal izan nuen albiste hau, eta, egia esateko, komentario bat baino gehiago egiteko modukoa da. Izan ere, Google han eta hemen, datu base handi honen mundua ustez baino konplikatuagoa baita.

Kalsean ikusteko dokumentaletik, definioz behintzat, bilatzaile batek objetibotasun osoz jokatzearen ezintasuna frogatuta geratu zen. Eta Google.en gardentasuna ondorioz, guztiz gardena ez dela ere onartu dezakegu. Googlek eduki aldetik ezer manipulatzen ez badu ere, bilaketen orden hierarkikoak aldiz, guk jaso behar dugun informazioaren ordena edo, defini dezake. Eta hori, nire ustez, asko manipulatzea da.

Google.ek intentzioen printzipio (etiko) batzuk badituela dio, don´t be evil lelopean, izan ere organizar la información, y hacer que sea accesible desde cualquier lugar. Onena da erabiltzailean zentratzen den bilatzaile (enpresa) bat dela, eta bezeroak bilatzea nahi duenari erantzun nahi diotela ahal den zehatasun (nahi gabeko subjetibotasun?) osoz. Horretarako, erabiltzailearen inguruko hainbat informazio datu basetan bahituta izaten dituzte denboraldi luzez. Printzipioz, bezeroaren erantzuna ahalik eta zehatzena izateko asmoz. Egoera honek, Google.li konfidantza izatea eskatzen du gure partetik. Izan ere, konfidantzaz hitz egitean, Google.ek helburuekin parekatzen baitu.

Baina, zer gertatuko ote zen guk, bezeroek, Txinan gertatutakoaz galdetuko bagenie? Secretos industriales. Google.ek gure aurretik baloratzen du guk topatzea nahi dugun informazio hori. Eduki hori. Munduak zer nahi duen jakin nahi dute, eta aldi berean, askok nahi izango zuten mundu mailako informazioaren jabeak izan. Hori bai, nahi gabe. Nahiz eta edukiak Bushen aldekoak edo ez izan, nik uste jende askok ez dituela baliabe adina, eduki horiek baloratzerako. Horrek, jendearengan eragin handia izatea suposa dezake.

Autopista hau ez da doakoa.

Google.ek sekretuak izateko eskubide osoa dauka, non daude gureak beraientzat?

Ustez baino gehiago luzatu nahiz! (gehiago luzatu daiteke, je)... tira. Eguerdi on!

Aitor Zuberogoitia 2007-03-06 13:41 #3

Post honi ere iritsi zaizkio erantzunak (Iker, zurea falta da oraindik...). Eskertzekoa da, gainera, euretako bat boluntario batena izatea (are gehiago berak dioena oso interesgarria dela aintzat hartuta: biba zu, Miren! Eta, bide batez, non daude gainerako klasekideak? Besteen iritziak ere behar ditugu...). Ezagun da, era berean, Usuak arretaz jarraitu zuela bideoa...

Tira, batari zein besteari (eta baita Ikerri ere), feed back-a bihar eguerdirako.

usua 2007-03-06 19:17 #4

arratzaldeon ta eskerrak Mirenei erantzuteagatik.

Gauza bat nahi nun komentatu, manipulazioa ez dagoela esaten dudanean, Web orrien barnean Googlek ez duela ikutzen ezta eraldatzen ere nahi nuen esa. Egia da ordenaren inguruan erabakitzeko gai direla eta hori manipulazio garrantzitsu bat dela, bat nator Mirenekin kasu horretan

besterik gabe ostegunerarte

aitor zuberogoitia 2007-03-08 00:29 #5

Aupa Usua. Galdera asko egin nizkizun, eta, zurikeria barik, zoriondu egin behar zaitut. Zoriondu, ez denak erantzun dituzulako (oro har ondo erantzunda gainera), erantzunen atzean hausnarketa antzematen delako baino (berriro diot: lan handia egin duzu bideoa aztertzen, informazioa biltzen eta gero hori zure errotan ehotzen). Hiruzpalau ñabardura baino ez:

Google eta neutraltasunarena ilustratzeko, hona aipu argigarri bat, La Historia de Google liburutik ateratakoa: "[Google News-i buruz ari da] pasó a colocar las noticias en función de su origen, otorgando más peso a las noticias dadas por los principales periódicos y agendas de EEUU como The New York Times, The Washington Post, Associated Press y Reuters [neurea da azpimarra]". Hau da, munduari erreparatzeko talaia jakin bat, ikuspegi jakin bat lehenesten dutela. Hori zilegi bezain saihestezin da, argi dago, baina neutral-neutrala ere ez da...

"Nik nire ordenagailuan egiten dudanak pribatu izan behar du guztiz" diozu, eta hala behar luke. Kontua da, ordea, egun zure bilaketetan ez ezik zure kontu intimoagoetan ere sartzen direla: G-mail-ek, berbarako, norbere postontzi elektronikoko mezu pribatuetan arakatzen ere jarduten du. Teorian, zerbitzu hobea eskaintzeko... Horrek dezenteko zalaparta eragin zuen bere garaian, orain kontua baretuago dagoen arren (itxura batean behinik behin).

"Edukiak irekian jartzearen arrazoia liburuak denen eskuetan egoteko da", diozu. Helburu altruista hori azpimarratzen dute beti Google-en sortzaileek... baina ez dezagun ahantz Google-ek Burtsan ere kotizatzen duela, eta hor diru asko-asko-asko jokatzen dela. Informazioa (informazioaren gaineko kontrola, zehatzagoak izateko) boterea dela, azken batean. Zergatik daude bestela Europako erakunde batzuk (frantses Gobernua, adibidez) horren haserre Google-ekin? Eta zergatik daude haserre ICANN erakundearekin? Zer den ICANN? Irakurri mesedez honen lehen paragrafoa. Internet gobernatzen duen erakundea da, azken batean, eta Estatu Batuetatik gobernatzen dute... Botere-harremanek gauza asko azaltzen dituztela, mon chéri amis...

Tira. Nahikoa gaurkoz. Ikus dezakezuen moduan, badihardugu denen artean ezagutza eraikitzen... nahiz eta oraindik Ikerren erantzunak falta!

Iker Diez 2007-03-20 19:22 #6

Aupa, beti bezala, nire erantzunak berandu: XD

Zein da Google-en helburu nagusia beronen sortzaileen arabera? Eta zure ustez, zein da benetako helburua?

Google-ren kofundatzailea den Larry Pageren hitzetan “el motor de búsqueda perfecto comprende exactamente lo que quiere decir el usuario y le ofrece exactamente lo que desea". Hau da, Google-ren helburu nagusia mundu osoan dagoen informazioa ordenatzea izango da, honela mundu osoari era unibertsal, erabilgarri eta eraginkor batean informazioa helduz. Nire ustez, martxan jartzen den edozein enpresa bezala Google-ren helburu nagusiena etekinak lortzea izango da.

Munduko Internet erabiltzaileen % zenbatek darabil Google? Zenbat milioi pertsonak nabiga dezake Interneten gaur egun mundu guztian?

Google bilatzailea, egunero, 200 milioi pertsona baino gehiago kontsultatzen dute. Gaur egun interneten nabigatzen duten pertsonen kopurua 1.100 milioietan baino gehiago estimatzen da, gainera, adituen arabera hamar urteetan zenbaki hauek 2.000 milioietara helduko dira. Kontinenteei begirata hauek dira internet erabiltzaileen portzentaiak (2005.ko datuen arabera):

- Asia: %34

- Europa: %29

- EEBB: %23

Bideoan Vint Cerf Interneten sortzaileetako batek (orain Google-entzat ari da lanean) aitortzen duenaren arabera, noiz hasi ziren diseinatzen Internet? Zein erakunderentzat lanean ari zirela? Eta noizkoak dira Interneteko lehen bilaketa motoreak? Noiz sortu zen Google ofizialki? Zenbat behargin ditu gaur egun? Zein unibertsitatetan sortu zen? Nortzuk dira sortzaile biak?

Zehazki, 1969. urtean emango dira interneten sorreraren lehen pausuak. DARPA asoziazioa sare berri baten sorrerarekin hasiko dira. Honen helburua militarra izango da; hau da, guda atomiko bat egotekotan eta gizakia inkomunikatuta gelditzekotan, haien arteko komunikazioak ahalbideratuko zituen sare berri bat sortu nahi zuten. Beraz, urte berean, proba desberdinak burutu eta gero ARPAnet-en eskutik EEBB-ko hiru unibertsitate Utah-ko unibertsitate batekin komunikatuko dituen lehen konexioa burutuko dute.

Zein da Google-en arrakastaren gakoa? Zer eskaini zuen berririk ordura arteko bilatzaileen aldean? Eta zeren arabera agertzen da web orrialde bat Google-en bilaketen lehen postuetan?

Google-ren arrakastaren gakoa, bere bilatzailearen indizetik, interneten dauden 8.168 milioi orrialdetik informazioa era erraz eta azkar baten eskaintzea izango da. Google eskainzten zuen gauza berri interfacea zen, interneten zeuden bilatzaile gehienak “portal” batzuen bilatzaileak ziren. Google ez da izango portal baten bilatzailea, Google bilatzailea, indizea eta portala izango da. Hau da, bere funtzioa bakarra era erraz baten bilatzaile bat eskaintzea zen. Google-k, bilaketeen ordena kontrolatzeko patentatua daukan PageRank* edota “web posizionamendu” kode pribatu batekin burutzen du.

Nondik atera ohi du dirurik gehien Google-ek? Zenbateko etekinak lortu zituen 2005ean, bideoaren arabera? Non agertu ohi da publizitatea bere orrietan eta zein irizpideren arabera? Zer arlotan ari dira orain lanean (ikerketan)?

Google-k sortu berri duen AdWords publizitate teknikatik ateratzen ditu mozkin gehienak. AdWords teknika hau, testuan eta erabiltzaileak bilatu nahi duen informazioan oinarritzen dira eta bilatzailearen eskumako aldeak ezartzen dira. Honekin, 2005. urtean Google-ek 6.100 miloi dolar irabazi zituen, hauetatik 1.500 netoak zirelarik. Gaur egun Google-k erabiltzaileentzako zerbitzu desberdinetan lanean hari da. Haietako asken zerbitzu garrantzitsuenak Google Calendar eta Google Books direlarik.

*Tecnología PageRank: PageRank realiza una valoración objetiva de la importancia de las páginas web resolviendo una ecuación de más de 500 millones de variables y 2.000 millones de términos. En lugar de contar los vínculos directos, PageRank interpreta un vínculo de la página A a la B como un voto para la página B por parte de la A. A continuación, valora la importancia de la página en cuestión contando la cantidad de votos recibidos.

Aitor Zuberogoitia 2007-03-23 13:26 #7

Aupa Iker. Interesgarriak zure erantzunak (hurrengo batean bidal itzazu garaiz, hori bai). Hona ñabardura batzuk:

- 380 milioi lagunek baliatzen du Google hilero. Estatu batzuetan itzela da bilatzaileen sektorean etxe horrek daukan nagusitasuna; Espainian, berbarako, %95eko merkatu kuota dauka sektore horretan.

- Vint Cerfek 1973a aipatzen du bideoan Internet diseinatzen hasi zireneko urte mugarri modura. Helburua militarra zela diozu eta ondo zabiltza, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Defentsa Departamentuarentzat ari baitziren beharrean (Proiektu Aurreratuen Departamenturako, hain zuzen).

- Lehen bilaketa motorrak (eta ez motoreak, galderan idatzi dudan moduan) 1990eko hamarraldi erdialdekoak dira. Google bera 1999an sortu zen ofizialki, Stanfordeko (AEB) unibertsitatean, 100.000 dolarreko kapitalarekin. Gaur egun 6.700 behargin ditu. Larry Page eta Sergey Brin izan ziren sortzaile biak (gaur egun ere eurak dira buru nagusi, Eric Schmidt kontseilari ordezkariarekin batera).

- Google-en arrakastaren gakoa bilaketen emaitzak garrantziaren arabera hierarkizatuta agertzean datza. Page Rank-aren bidez egiten dute hori, ondo diozun moduan. Ordura arte gainerako bilatzaileek ez zuten hori egiten, emaitzak nahas-mahasean eskaintzen zituzten. Orri bat jende askok linkatzen badu, orduan eta gorago agertuko da Google-en Page Rank-ean. Eta gainera linkatzaileak (Euskaltzaindiak eskumikatu gaitu honezkero...) itzaldun erakundeak badira (New York Times aipatzen dute adibide modura), orduan eta garrantzia handiagoa izango du hierarkian. Nork erabakitzen du, ordea, linkatzailea itzalduna den ala ez? Nork ematen dio titulu hori New York Times-i eta ez, demagun, Al Jazeera-ri? Hori da Google-ekoek erantzuten ez dutena...

Beste zer edo edo ere gehitu daiteke, baina Google-i pare bat eskola-ordu eskaini behar dizkiogunez, ordurako utziko dugu kontua...

Ondo segi

miren M 2007-04-15 21:39 #8
Kaixo guztioi
Zer moduz oporrak? motzak iruditu zaizkit niri...
Gaur irakurri dut egunkarian albiste hau eta gogoratu dut Google.en inguruan hitz egiten gabiltzala infomazio dokumentazioan eta zintzilikatzea erabaki dut.

Internet munduan egindako mugimendu oso estrategikoa iruditzen zait Google.ena oraingoan. Munduko informazioa eskaintzeaz gain, online publizitatean lehenak izatea nahi dute berriz ere. Eta ez hori bakarrik, merkatu hori beraien eskuetan izatea. Azken urteetan, Google enpresa txiki eta handi asko erosten dihardu, zein izango da hurrengoa?
Multinazionala bilakatu da dagoeneko. Burtsan jokatzen duten dirua, Chinan praktikan jarritako zentsura edo horrelako ekintzek, beraien gardentasuna edo zintzotasuna zalantzan jartzen dute.

Bihar ikusiko gara berriz ere...
Vuelta a la rutina esaten dute batzuek... gabon!

Utzi iruzkina: