Pankrazio Deunaren biharamuna
San Pancraciorena, alegia. Zer, badago bixamonik ala? Gaur goizean goiz Eskoriatzan bakarren batzuk gaupasan zebiltzan; pentsatzekoa da, beraz, Arrasaten bat baino gehiago ibiliko zela...
Bueno, atzo fifty-fifty inguru geratu zineten klasera etorri zinetenak eta lagunarteko bazkaria hobetsi zenutenak. Klasera etorri ez zinetenok badakizue atzoko power pointa apunteen karpetan eskegita dagoela. Ikusiko duzuen moduan, Interneteko protokoloen eta sareko unitateen inguruan berbetan jardun genuen (gogoan izango duzue zelan aurreko eskolan TCP-IPa aipatu genuen, eta baita protokolo nagusi horrek bere baitan biltzen dituen DNSa, HTTPa eta XMLa ere). Ane Olaizola, beste 4 protokolo aipatu genituen atzo: zeintzuk? Zertzuk berezitasun dituzte? Zein da SMTP eta NNTPren arteko berezitasun nagusia, atzo esanikoaren arabera? Zergatik erabiltzen da geroz eta gehiago IRCa (chat-a) hedabideetan? Jarriko zeniguke adibideren bat? Zeri egozten dio Javier Etxebestek komunikazio tradizionalean izaniko aldaketa? Zer kargu bete zuen gizon horrek duela gutxira arte? Zertarako erabiltzen da batik bat FTP protokoloa?
Protokoloak bazter utzita, Elea Giménez Toledo dokumentazio-irakasleak 2004 hondarrean sareko unitateei buruz eginiko sailkapena ere hizpide izan genuen. Jarriko zenuke, Josebe Unamuno, web gune instituzional, enpresarial eta akademikoen adibide bana? Gomenda iezaguzu, halaber, merkataritza web bat. Eta zer esan genuen aldizkari elektronikoei buruz? Zein da joera Interneten? Emango zeniguke euskarazko aldizkari elektroniko baten izena (hots, sarean baino argitaratzen ez dena)? Eta direktorio interesgarri batena? Eta eztabaida zerrenda batena? Baliabideen gidak ere aipatu genituen. Hona adibide bat, eta hemen beste bat. Gomendatu zuk beste pare bat, bale?
Etorkizuneko komunikatzaile, gidoilari eta zinegileentzat, Alaitz Osa, interesgarriak dira datu base batzuk; hau, esate baterako. Saia zaitez gomendatzeko moduko beste pare bat topatzen. Zertan bereizten dira, bestalde, gaikako aurkibideak eta bilatzaileak? Zein aipatu (eta, azaletik bada ere, bisitatu) genuen gaikako aurkibideen adibide modura? Web gune baten kalitatea ebaluatzeko, azkenik, 12 puntu aipatzen ditu Codinak. Azalduko zeniguke labur-labur bakoitza? Zeintzuk dira erabakigarrienak eta zergatik?
Galderekin ezelako zalantza edo arazorik baduzue, deitu edo idatz iezadazue lasai.
Beste barik, ondo-ondo pasa asteburua
Iruzkinak
Josebe 2007-05-12 18:14 #1

Kaixo, egun on, hor dihoaz erantzunak:

Hasteko, labur idatziko dut zer diren web instituzional, enpresarial eta akademikoak.

Web instituzionalak erakunde publikoek osatzen dituzte: besteak beste, jaurlaritzarena, udaletxeena, espainiako gobernuarena … Honen adibide bat dugu http://www.euskadi.net/ helbidea. Hauxe da Eusko Jaurlaritzaren webgune ofiziala. Bestetik web enpresariala dugu: web hauek enpresa pribatuek osatzen dituzte. Merkataritzara bideratutako webak dira. Hauen helburua web horretara sartuz gero, jendeak bertatik erostea da. Adibide bat ematearren, klasean aipatutakoa emango dut: http://www.elkar.com. Web honek, bai liburu, bai DVD, bai musika, bai multimedia erosteko aukera ematen du. Azkenik, web akademikoak: unibertsitate, eskola, etab.ek sortutakoak dira. Irakaskuntzari bideratutakoak. Honen adibide bat gure unibertsitatearena da: http://www.mondragon.edu/huhezi.

Aldizkari elektronikoak sarean bakarrik argitaratzen direnak dira. Unibertsitateek asko erabiltzen dute aldizkari mota honen erabilera. Hauek ateratzen duten zirkulazioa txikia izan ohi da; hori dela eta, ON-LINE formatuan zentratzen dira. Hala eta guztiz ere, geroz eta gutxiago dira aldizkari elektronikoak. Gehiago erabiltzen dena zera da: ataria egunero berritzen dutenak. Honen adibidea: http://www.bizkaie.biz. Bizkaiko aldizkari elektronikoa. Bestetik, direktorioa: helbidetegiak dira, eta datu baseen itxura dute, eremuak betetzen baikoaz. Helbide interesgarri bat http://www.paginasamarillas.es da.

Eztabaida zerrendak ere baditugu. Zer dira? Helbide jakin batera harpidetuta dauden pertsona guztiei mezuak iristen zaizkie. Hauek, mezuak jaso eta erantzuteko aukera dute. Hortik dator eztabaida birtualak egiteko aukera. Horrez gain, aproposak dira kongresuak prestatzeko, barne eztabaidak sustatzeko, etab. Honez gain, baliabideen gidak daude. Hauek gaika sailkatzen dira eta gai horrekin zerikusia duten hainbat URL-kin dute lotura. URL horiek merezi duten edo ez jakiteko izartxoak izaten dituzte alboan. Segidan bi baliabideen gidak aipatuko ditut: http://www.hikhasi.com/gida eta azkenengoan Aitorrek klasean esan zuen http://e-periodistas.blogspot.com/ gida. Hik hasi euskal irakasle talde batek sortu zuen euskal herriko hezkuntzaren berri emateko.

ane olaizola 2007-05-16 10:07 #2

Kaixo, egunon, hemen nire erantzunak:

Lau protokolo ezagutu genituen aurreko klasean:

Simple Mail Transfer Prot. (SMTP): e-postaren protokoloa da. Mezuak idatzi eta pertsona bati baino gehiagori bidaltzea ahalbidetzen du eta eztabaida zerrendetan parte hartzeko aukera ematen du. Eztabaida zerrendak honetan datza: pertsona batek helbide bakar bat idatzita zerrendan izena emandako guztiei iritsiko zaie mezua. Eztabaida birtualak egiteko erabiltzen da eta gai bati buruz gaurkotuta egoteko bide bat da.

Network News T. P. (NNTP): foroen gaineko protokoloa da. Aurrekoaren antzerakoa da, erabiltzaileak zerbitzari batera informazioa bidaltzea posible egiten duelako ondoren besteek kontsultatu ahal izateko.

SMTP eta NNTPren ezberdintasun bakarra NNTPan foroak kontsultatzeko erabiltzaileak zerbitzarian ez duela zertan harpidetuta egon beharrik da. Aldiz, e-postaren protokoloan eztabaida zerrendetan parte hartu ahal izateko aurretik erabiltzaileak izena eman eta arauak onartu behar ditu.

Internet Relay Chat (IRC): IRCak chat-etan baliatutako protokoloak dira. Hedabideetan gero eta gehiago erabiltzen da hau, adibidez, kiroletan. Horrela hartzailea ez da izango hartzaile huts, jarrera aktiboagoa izango du eta kazetarien papera ere jokatuko du.

Javier Etxebestek, orain dela gutxira arte Yahoo Europako burua izan denak honi esker komunikazioa aldatu egin dela dio, interaktibitaterik eta bitartekarik ez dagoelako. Eta edozeinek parte hartzeko eskubidea du, kazetaririk gabe informazioa sortzeko.

File Transfer Protocol (FTP): Protokolo hau erabiltzaileek fitxategiak elkartrukatzeko erabiltzen dira. Hau da, lehenengo artxibo bat zerbitzari batera bidaltzen da eta ondoren erabiltzaileak eskegita dagoen fitxategia bere ordenagailura deskargatzen du (mp3 formatuan...). Aipatzeko da kazetaritzan beti FTP formatuan bidaltzen direla artxiboak.

aitor zuberogoitia 2007-05-17 13:06 #3

Kaixo Ane, Josebe eta gainerako guztiak.Ondo daude erantzunak, baina puntu batzuk ñabartu gura nituzke:

- Chat baten erabileraren adibidea (ondo kutrea, den-dena esate aldera), hemen. Beste hainbat ere topa daitezke.

- Komunikazio tradizionala eraldatu duen faktoreetako bat interaktibitatea da, Ane, eta ez interaktibitaterik eza.

- Kazetaritzan beti FTP formatuan bidaltzen dira artxiboak... inprimategietara.

- Josebe, web gune enpresarial batetik ez da zertan derrigorrez merkataritza-jarduerarik bideratu. MCCrena da esanikoaren adibide. Egia da, halaber, gisa honetako web gune batzuek (merkataritza web guneek; zuk aipatutako Elkarrenak, adibidez) salerosketetarako aukera ematen dutela.

- Aldizkari elektroniko askoren joera da egunero gaurkoturiko atari bihurtzea; hori da, berbarako, zuk aipatu duzun Bizkaie-ren kasua. Beste batzuek, aldiz (ikus, adibidez, Euskonews & Media) eredu klasikoari eusten diote.

- Eztabaida zerrenden adibide bat, hemen.

- E-periodistas, azkenik, blog interesgarria da, Opusen NafarroakoUnibertsitateko irakasle batek (Ramon Salaberria) egina, baina nik aipaturiko baliabideen gida (unibertsitate berak egina) hemen daukazue.

Beste barik, gero arte

alaitz 2007-05-17 13:22 #4

Arratsaldeon. Hemen jartzen ditut nire erantzunak. Besterik gabe. Geroarte!

Interesgarriak dira datu base batzuk; hau, esate baterako. Saia zaitez gomendatzeko moduko beste pare bat topatzen.

Datu base honetaz gain, beste hainbat datu base ere aurkitu ditzakegu sarean. Honako hauek dira nire bilaketaren erantzunak:

o http://www.sefap.optyma.com/

o http://www.pre.gva.es/bdlgv/defaultc.htm

o http://www.mcu.es/bbddpeliculas/cargarFiltro.do?layout=bbddpeliculas&cache=init&language=es

o http://europa.eu.int/eur-lex/es/search/search_lif.html

o http://www.mcu.es/comun/bases/isbn/ISBN.html

Helbide guzti hauek, datu base ezberdinenak dira. Guztiak ezberdinak badira ere, helburu berdina dute: informazioa aurkitzeko bidea erraztea.

Zertan bereizten dira, bestalde, gaikako aurkibideak eta bilatzaileak? Zein aipatu (eta, azaletik bada ere, bisitatu) genuen gaikako aurkibideen adibide modura?

Bai gaikako aurkibideak, baita bilatzaileak ere informazioa bilatzeko erremintak dira. Hala ere, bien artean ezberdintasun nabariak daude. Bilatzaileak, oinarrizko lau elementu izaten ditu:

1. Bilaketa robota

2. Indexazio automatikorako programa

3. datu basea

4. interfazea

Horrela, behar dugun informazioa bilatzerakoan, hutsune batzuk betez, informazioa eremu ezberdinetan banatuko dugu, eta bilatzaileak, behar digun informazioa topatuko digu. Hau da, adibidez, enpresa baten telefono zenbakia bilatu nahi badugu eremuak b atzuk beharko ditugu:

- Enpresaren izena: FAGOR

- Herria: Arrasate/Mondragon

- Telefonoa: (aurkitu nahi duguna da)

- Helbidea: Loramendi 23.

Hutsune horiek bete ezkero, Fagor enpresaren telefono zenbakia lortzeko aukera izango dugu. Honako helbide hauek bilatzaileak dira:

- www.guiacampsa.com

- http://callejero.paginasamarillas.es/home.asp

- http://www.viajar.com/

Bestalde, gaikako aurkibideetan, erabiltzaileak ez du informazioa eremuen bidez berreskuratzen, kategoria tematikoen bidez baizik. Hau da, informazioa gai ezberdinetan banatuta egongo da (zientzia, matematika, gizartea, kultura, hizkuntza…) eta norberak behar duen informazioaren arabera, gai batean edo bestean bilatuko dugu. Adibidez honako helbide hauek, gaikako aurkibideak dira:

- www.estoesmarketing.com

- http://www.revistapym.com.co/

Web gune baten kalitatea ebaluatzeko, azkenik, 12 puntu aipatzen ditu Codinak. Azalduko zeniguke labur-labur bakoitza? Zeintzuk dira erabakigarrienak eta zergatik?

Codinak aipatzen dituen 12 puntuak hauek dira:

- Edukia: Web guneak eskaintzen digun informazioa kalitatezkoa izatea.

- Egiletza: Kalitatezko informazio hori sortu duen pertsona kalitatezko pertsona bat izatea, hau da, aditu bat, gaiaz asko dakien norbait, kazetariren bat…

- Irakurketa erraztasuna: Gaur egun, interneten, testu osoa irakurri ordez, gainetik irakurtzen dugula diote adituek, horregatik erraz irakurtzeko modukoa izan behar da, gai nagusiak azpimarratuz, edota ideia nagusiak laburbilduz.

- Baliabidean nabigatzeko erraztasuna: Maiz, web gune askok zailtasun ugari izaten dituzte bertatik nabigatzeko. Horregatik, nabigatzailearen atalak argi adierazita egon behar dira.

- Helburuekiko argitasuna.

- Informazioa berreskuratzeko sistema eraginkorra

- Interkazio aukerak: Beste orrialde batzuetara erraz nabigatzeko aukera izatea, informazioarekin zerikusia duen bideoak, audioak… izatea.

- Informazio gaurkotua. Jasotzen dugun informazioa ez bada gaurkotu ziurrenik ez dugu informazio hori aprobetxatzeko aukerarik izango.

- Gauzak jaisteko erraztasunak: gaiaren inguruan informazioa gure ordenagailura deskargatu ahal izateko erraztasuna izatea.

- Beste zerbitzu batzuk

- Lotura kopurua eta kalitatea

- Baliabidearen ikusgarritasuna.

Hala ere, web gune bat kaliatezkoa den edo ez jakiteko faktore erabakigarrienak Egiletza eta Edukia dira. Lehenengoa, ekoizlearen fidagarritasuna bermatzeko eta bigarrena kopurua, tratamendua, data, gurkotasuna… zehazteko.

miren m 2007-05-20 20:20 #5
HAUNDI ETA TXIKIEN ARTEKO BORROKA BI

Kaixo guztioi

Asteburuan egunkaria eta interneten nabigatzeko aukera izan dut eta,
ikasgaian landu ditugun gai biren inguruko albiste bi aurkitu ditut. Bata, musika egiten duten egile eskubideengatik ordaindu beharra dela-eta, SGAEk galdu berri duen epaiketa baten ingurukoa da.

Bestea ordea, Wikipedia eta Microsoft.en arteko gatazka baten ingurukoa.

Biak interesgarriak. Horregatik, horiek eskegitzea erabaki dut
Utzi iruzkina: