Gasteizko Legebiltzarrera bisita

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-03-20 15:43
6

Arratsalde on guztioi. Atzo Gasteizko Legebiltzarra bisitatzeko aukera izan genuen. Ez dakit zer iruditu zitzaizuen ikusitakoa, baina niri neuri behintzat begitantzen zait bisitaren bidez landu gura genituen hiru ikasgaietarako (Komunikazioaren teoria, Gizartearen lege alderdiak eta Informazio-dokumentazioa) oso informazio baliagarria eskuratu genuela... batzuek. Izan ere, 32 lagun zeundeten izena emanda, 22 agertu zineten (bai, badakit Jagoba eta konpainiari autoa izorratu zitzaizuela, baina zer gertatu zen gainerakoekin?)... eta 12 baino ez zineten geratu amaierara arte, nahiz eta Legebiltzarra (eta bertako lehendakaria) guretzat bakarrik, esklusiban edukitzea luxu asiarra izan. En fin. Pedante jarrita, esan dezagun, frantsesen modura, le signe du temps dela...

Bueno, kontuak kontu, atzo agindutako moduan, bertan egondako hiru lagunentzako galdera-bonbardeoa doa segidan. Sar zaitezte, beraz, lubakietan, eta atera hegazkinen aurkako babesak.

Hasteko, Koldo Akordarrementeria, zelan azalduko zenieke atzo Legebiltzarrera hurreratu ez zirenei zer den Zabaldu programa? Noizdanik dago abian? Zer informazio jasotzen da beronen bitartez? Zer egin behar da informazio hori norbere ordenagailuan jaso ahal izateko?

Zabaldu programaren bidez ez ezik, Legebiltzarreko webera bertara sartuta ere eskura daiteke erakunde horri buruzko informazioa. Zer motatakoa, ordea? Eta zein euskarritan gordetzen dute? Zenbat jende sartzen da batez beste hilean webgune horretan? Noiz sortu zuten webgunea?

Erabiltzen ahal dute software librea Legebiltzarreko ordenagailuetan? Eta webgunea bera, software librez eginikoa al da? Aztertu ote dute software librearen kontua Eusko Legebiltzarrean?

Tira, behin kontu orokorrak aletuta, egin dezagun berba Legebiltzarreko Azterlan zerbitzuari buruz. Ainhoa Vitoria: zer da, zehazki, Azterlan zerbitzua? Zenbat lagunek dihardu bertan beharrean? Zertzuk informazio-iturrirekin egiten dute lan?

Hiru diziplina lantzen dituzte Azterlanekoek, hiru zerbitzu eskaini. Zeintzuk?

Antolamendu horrez gain, ordea, gaika ere antolatzen dute euren jarduna. Zertzuk 5 arlo tematiko nagusi jorratzen dituzte?

Zein hizkuntzatan dago webgunea? Eta zein hizkuntzatan lantzen dute informazioa Azterlan-ekoek?

Zer azaldu zigun atzo Andoni Iturbe Azterlan-eko zuzendariak Legebiltzarraren liburutegiari buruz? Eta Dialnet datu baseari buruz? Nork kontsulta dezake datu base hori?

Amaitzeko, Ariane Retegi, norentzat egiten dituzte dosierrak Azterlan-en? Zelakoak  dira? Zertan bereizten dira dokumentu-oharretatik?

Zer dira baliabideen gidak? Zenbatero gaurkotzen dituzte?

Zer informazio jasotzen da datu base nagusian? Zein urtez geroztiko informazioa da?

Noiz hasi zen lanean lehen artxibozaina Legebiltzarrean? Digitalizatuta dago bertako informazioa? Non gordetzen dute informazio hori?

Tira, nahikoa gaurkoz. Bidali mesedez erantzunak ostegun goizerako. Ostegun arratsaldean, lehen ordua baino ez dugu emango; hurrengo orduan Gostinen eskola izango duzue (astelehenean lapurtu genionaren ordainetan). Ordurako, ekarri Wikipedia eta enparauei buruzko testuak irakurrita, taldeen osaketa (eta landuko dituzuen gaiak) definituta... eta etorri puntual.

Ostegunera arte, beraz.

Aitor

Miren M

Miren M 2007-03-21 12:29 #1

Eguerdi on!
Ai ama Aitor, a ze galdera-BONBARDEOA!!
Zelako fiñ ibili ziñen apuntiak hartzen, ez?

Animo zuek!

Arianek

Arianek 2007-03-21 17:26 #2

Arratsaldeon! Denbora gutxirekin (elurrak eskaini digun denbora apurrarekin) baino erantzun ditut Legebiltzarreko ibilaldiaren inguruko galderak. Ea:

Norentzat egiten dituzte dosierrak Azterlan-en? Zelakoak  dira? Zertan bereizten dira dokumentu-oharretatik?

Legebiltzarkideei bideratutako informazioa biltzen dute dossierretan. Tematikoki edo gaika sailkatzen dituzte, informazio lanketa berezia eginez. Dokumentu-oharretatik bereizten dira, batez ere, informazio bilduma bat osatzen dutelako, eta, informazio iturri ezberdinetatik informazioa kontrastatua txertatzen dutelako dossierrean.

Zer dira baliabideen gidak? Zenbatero gaurkotzen dituzte?

Baliabide gida, azken batean, gidaliburu bat da. Hau da, legebiltzarreko talde batek edota pertsona batek nahi duen informazioaren inguruan egindako lista bat, pisu handieneko informaziotik pisu txikiena duenera ordenatuta. Honetaz gain, eguneratzeak hilabetero egiten dituzte, nahiz web orrian 2004a agertu azken aldiz eguneratutako data gisara.

Zer informazio jasotzen da datu base nagusian? Zein urtez geroztiko informazioa da? Noiz hasi zen lanean lehen artxibozaina Legebiltzarrean? Digitalizatuta dago bertako informazioa? Non gordetzen dute informazio hori?

Legebiltzarrean egiten diren ekimenak, osoko bilkurak, batzarrak eta aldizkariak jasotzen dira datu base nagusian artxibero bat osatuz. Artxiberoan orain dela 20 urtez gerotiko informazioa dago . Gainera, bertako informazio osoa digitalizatua dago, beraz, informazioz betetako altxortegia dute. Eta ustez, informazio hori Eurobook izeneko artxiberoan dago gordeta. Baina, ez dakit erantzun hau zehatz-mehatz zuzena den ala ez. Aitor zuzena al da?

Ikusten duzuen moduan, galdera baten inguruan ez dut erantzunik. Zehazki galdera honetan: “Noiz hasi zen lanean lehen artxibozaina Legebiltzarrean?”. Ez dut inongo daturik nire apuntetan; beraz, ea zuetako baten batek badakien zein den erantzuna, eta, bide batez,  laguntzen didan nire erantzunak osatzen. Eskerrik asko, aldez aurretik, laguntzen didanari.

Besterik gabe, bihar arte eta ondo pasa elurretan!

Ainhoa

Ainhoa 2007-03-22 19:34 #3

Aupa danoi!

Bueno, pixkat berandu baina erantzun ditut galdera bonbardeo hauek.

Zer da, zehazki, Azterlan zerbitzua? Zenbat lagunek dihardu bertan beharrean? Zertzuk informazio-iturrirekin egiten dute lan?

Aztelan zerbitzuaren ardura kanpotik datorren informazioa biltzea, ordenatzea eta parlamentariei ezagutaraztea da. Oso zerbitzu garrantzitsua da Legebiltzarrarentzat, eta, zehazki, parlamentarientzat, nahi duten informazioa jasotzeko aukera izaten baitute. Proiektua martxan jarri zenean, oso langile gutxi ziren parte hartzen zutenak Azterlan-en. Egun, nahiz eta langile kopurua igo, tamalez, oraindik, gutxi dira.

Lana eraginkorra izan dadin, hainbat informazio-iturri dute eskuragarri: testu juridikoak, kanpoko edozein informazio, dossierrak, News Letter, hau da, Azterlani interesgarri iruditu zaizkion dokumentuak bidaltzen dituzte parlamentariei astero, Dialnet...

Teknologia berriaren ondorioz, lana erraztu eta azkartu egin da. informazio guztia digitalizatuta dago.

Hiru diziplina lantzen dituzte Azterlanekoek, hiru zerbitzu eskaini. Zeintzuk?

Hiru zerbitzu eskaintzen ditu Azterlan-ek parlamentariei:

1-     liburutegi zerbitzua => Azterlan-en tresna garrantzitsuena da.

2-     artxibo eta iturri ez ofizialeko zerbitzua

3-     dokumentazio zerbitzua

Antolamendu horrez gain, ordea, gaika ere antolatzen dute euren jarduna. Zertzuk 5 arlo tematiko nagusi jorratzen dituzte?

Galdera honetan arazo bat daukat azken arlo tematikoa ez dakidalako zein den; Legebiltzarreko web orrialdean ibili naiz begiratzen baina ez dut aurkitu, beraz, norbaitek baldin badaki...

1-     Erakundeari buruzko gaiak

2-     Gai ekonomikoak

3-     Gizartearen gaiak

4-     Lurralde antolamendua

5-     ?

Zein hizkuntzatan dago webgunea? Eta zein hizkuntzatan lantzen dute informazioa Azterlan-ekoek?

Hizkuntza dokumentala gaztelania da, hala ere, etorkizunean, euskara erabiltzea da euren asmoa. Informazio-iturria, gehienbat, gaztelaniaz dago. Andoni Iturbe-k esan zuen moduan, gizarte itzultzaile batean bizi gara.

Zer azaldu zigun atzo Andoni Iturbe Azterlan-eko zuzendariak Legebiltzarraren liburutegiari buruz? Eta Dialnet datu baseari buruz? Nork kontsulta dezake datu base hori?

Legebiltzarraren liburutegia oso tresna baliagarria da Azterlan zerbitzuarentzat eta, baita, parlamentarientzat ere. Liburutegian, argi dago, milaka liburu eta aldizkari aurki ditzakete. Informazio-iturri hau lanerako oso aberatsa izaten da.

Horrez gain, Dialnet datu baseari buruz ere hitz egin zigun Andoni Iturbe-k. Datu base hau, Errioxako Unibertsitatean sortuta dago eta, bertan, oso informazio ona jaso daiteke. Azterlan zerbitzuak hainbat testu erabiltzen ditu Dialnet zerbitzuari esker. Gainera, informazioa eguneratuta dago eta hori beharrezkoa dute parlamentariek. Hala ere, ez dago guztion eskuragarri. Azterlan eta Errioxako Unibertsitatea akordio batera iritsi ziren eta, soilik, Legebiltzarreko partaideen esku dago.

Bueno, oso ondo ibili ta aprobetxatu  geratzen dana elurretan ibiltzeko!

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-03-27 10:44 #4

Egun on guztioi, eta bereziki paperekin (hazizurriak esan behar ei da euskaraz; zelako berba, ezta?) ohean datzan Koldori. Ea laster sendatzen zaren (pentsa ezazu okerrago zatekeela oporretan gaixotu izan bazina). Gasteizko Legebiltzarrera eginiko bisitaren ondorengo bonbardeotik Koldoren erantzunak falta zaizkigu, begi-bistako arrazoiengatik (erantzunok iritsitakoan haiei ere egingo dizkiegu iruzkinak). Gainerako erantzunei dagokienez, gauza gutxi dago komentatzeko, bai Ainhoa bai Ariane oro har fin ibili direlako.

Ainhoari ahaztu zaio esatea Azterlan-en 15 lagun ari direla beharrean. Azterlan-en gaikako antolamenduari dagokionez, arrazoi duzu, web-ean nekez topa daitezke berak aipaturiko bost esparruak. Andoni Iturbe berari egin diot galdera eta zehaztu dit okertu egin zela, Azterlan-en gaikako antolamenduan bost beharrean sei esparru nagusi daudelako; zuk aipatzen dituzun laurak eta beste bi hauek, hain zuzen: hezkuntza eta kultura batetik, eta kanpo ekintza eta giza eskubideak bestetik.

Ariane, ñabardura txiki bat baino ez zureari eransteko: Legebiltzarra 1980an sortu zen. Ordudanik jasotako informazio guztia digitalizatuta dago (bai zerbitzari batean eskegita, bai DVDetan gordeta). Lehen artxibozaina, bestalde, 1987an hasi zen lanean Legebiltzarrean.

Hurrengo batean beste nonbaitera bagoaz ere, segi oraingoan bezain adi...

Koldo Akordarrementeria

Koldo Akordarrementeria 2007-03-27 11:21 #5

Bueno Aitor, kostata baina hemen nire erantzunak. Galderen inguruan bi kontu: 1-galdera zehatzeagiak izateak agian bai lagunduko du gauzak hobeto barneratzen, baina kasu honetan agertzen diren galdera batzuk gehiegizkoak direla uste dut... Baina bueno

2-Bestetik esandakoa, "Zabaldu" programaz ari zarenean "Zabalik" programari buruz ari zara. Hori esaten dut, guztiek gobeto uker ditzaten nire erantzunak. Ba beste gabe hor doaz erantzunak:

-Zer da Zabalik programa? "Zabalik" doako programa bat da. Bertan astero Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen den guztiaren inguruko informazioa interneten bidez jasotzeko aukera luzatzen zaio eskatzen duenari

-Noiztik abian? Orain dela pare bat urte sortu zuten.

-Zer informazio lor dezakegu? Bakoitzak nahi duena. Informazioa segmentatu egiten da, gaien arabera. Eta pertsona bakoitzak gehien interesatzen zaiona jasoko du. Adibidez, zurea hezkuntza mundua bada, ez duzu zertan jaso ekonomiaren inguruko informazioa.

-Nola harpidetu? Zabalik-ek harpidetza bidez funtzionatzen du. Eskatzaileak astean behin jasoko du informazioa, eta ez dauka zertan saio parlamentario osoko informazio guztia jaso. Bakarrik eskatzen duena jasoko du. Lehenik eta behin jaso nahi dugun informazioa zein den zehaztu beharko dugu. Ondoren gure helbide elektronikoa ematea ezinbestekoa da, bertara bidaliko digute informazioa. Hori lehen pausua da, baina eskaera ofiziala egiteko inskribatzeko kupoi bat bete beharko da, gure inguruko informazio gehiagorekin.

-Zabaldu programaren bidez ez ezik, Legebiltzarreko webera bertara sartuta ere eskura daiteke erakunde horri buruzko informazioa. Zer motatakoa, ordea? Ez dut ulertzen eskatzen duzuna galdera honetan. Baina webean jasotzen den informazioa talde parlamnetario guztiek adostutako informazioa izaten da. 4 ataletan banatzen da web osoa, eta atal bakoitzak informazioa ezberdina eskaintzen du. Jarduera, Nor da Nor, Zerbitzuak eta Dokumentu baliabideak.

-Eta zein euskarritan gordetzen dute? Euskarri digitalean (ez dakit hori den eskatzen duzuna)

-Zenbat jende sartzen da batez beste hilean webgune horretan? Andoni Iturbek esan zuenaren arabera milioi bat bisita jasotzen du webguneak hilero.

-Noiz sortu zuten webgunea? Legebiltzarraren webgunea  2000. urtean sortu zuten.

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-03-27 11:59 #6

Aupa Koldo. Zer, hobeto gaude? Ea Aste Santuaren ostean hemendik ikusten zaitugun berriro...

Pare bat ñabardura baino ez zure erantzunei (lasai, ikusten dut adi jarraitu zenituela azalpenak): Zabalik programa ez zuten duela pare bat urte sortu; aurtengo urtarrilaz geroztik dago abian.

Eta biga: ez dituzu erantzun software libreari buruzko galderak. Kontua da, Andoni Iiturbek esan zigunez, Legebiltzarreko prentsa aretoan bai, han baliatzen dutela software librea, baina ez ordea gainerako bulego eta lanpostuetan. Legebiltzarraren webgunea bera software jabedunaren gainean eraikitakoa da. Hala ere, iazko azaroan, Idoia Mendia PSE-EEko legebiltzarkidearen itaunari erantzunez, software librearen gaia hizpide izan zuten Gasteizko parlamentuan.

Besterik ez oraingoz. Ondo ibili

Utzi iruzkina: