Asteko galderak and others
Egun on guztiei. Bueno, aste honetako galderak eskegiko ditut ezer baino lehen, gero beste pare bat kontu gogorarazteko.
Hasteko, Jon Del Campo, zelakoa izan da orain artean informazio bolumenaren bilakaera Interneten? Eta internautena? Zelan ari da dibertsifikatzen bere lan-jarduna Google? Zertan oinarritzen da batez ere bere arrakasta? Zerk egiten du posible mundu guztiko ordenagailuak sare batean konektatuta egotea? Zeintzuk dira sareko protokolo nagusiak? Azalduko zenuke bakoitza labur-labur? Zer da URL bat? Zein erakundek esleitzen ditu domeinu-izenak? Aipa itzazu, azkenik, domeinu generiko nagusiak eta euren berezitasunak.
Horrez gain, Ane Foronda, zer da XML estandarra? Estandar horretan oinarritzen da, adibidez, Aurki ere. Baina, zer da Aurki? Zeintzuk dira bere bi adar nagusiak? Azaldu egiezu mesedez klasera etorri ezin izan zirenei (zer moduz ingeleseko azterketa?) zertzuk pauso egin behar dituzten Aurki-n erregistratu eta euren informazio-iturri propioak hautatu ahal izateko. Azaldu egiezu, halaber, zertzuk iturri dituzten eskuragai eta zelan jasoko luketen eurek hautaturiko iturrien informazioa.
Amaitzeko, Julen Elorza, Aurki moduko beste agregatzaile bat aipatuko dugu: Bloglines. Baina, zer da agregatzaile bat? Zer aukera ematen ditu? Zertzuk abantaila ditu? Bloglines ere XMLan oinarritzen da, RSS jarioetan, baina, zer dira RSS jarioak? Non topa dezakegu Bloglines? Zer pauso eman behar dira bertan erregistratzeko? Zer desberdintasun dauka Aurki-rekin alderatuta? Zertzuk aukera eskaintzen ditu?
Kitto itaun-bonbardaketa, honenbestez. Pare bat gauza jakinaraztea baino ez zait geratzen ikasturte amaierara iristen ari garen honetan: talde-lanen aurkezpenak maiatzaren 31n egingo dituzue. Talde bakoitzak ordu laurden izango du gehienez bere aurkezpenerako. Maiatzaren 31rako, horrez gain, ekarridazue portfolioa ere (blogeko azken 3 galdera-sorten erantzunak ere egun horretarako eskegi beharko dituzue oraindik parte hartu ez duzuenok). Hartara, nik ekainaren 7an ikasle bakoitzari esango diot zenbat punturekin heltzen den azterketara eta azterketan galdera bakoitzak zenbateko balioa izango duen berarentzat.
Tira, zalantzaren bat baldin badaukazue, badakizue non nagoen. Niri dagokidanez, besterik ez. Ondo-ondo amaitu astea
Iruzkinak
2007-05-10 08:46 #1

XML estandarra, interneten informazioa; albisteak, berriak… banatzeko modu bat da. E-postaz zerbaitetara harpidetzean bertako mezuak jasotzen ditu. Horrela, XML feed batera ere harpidetzen zara, eta N informazio iturritan sortzen diren nobedadeak jasotzeko aukera ematen du. Horrela, web orrialdeetako nobedadeak, berriak … zuzenean postaz bidaltzen dizute. Adibidez Aurki dugu; interneteko atari euskalduna. Eibar.ORG elkarteak bultzatzen du gune hau eta bere bi osagarri nagusiak Jarioa eta Euskarazko Bilatzailea dira.

Euskarazko Bilatzailea: Aurki.com euskal webguneen direktorioarekin bakarrik jaio zen, 1999. urtean. Eibarko internauten elkartearen gunea (Eibar.org) egitea erabaki zutenean, bilatzaile euskaldun bat bertan jartzea ideia ona litzatekeela pentsatu zuten. Euskara hutsezko bilatzailerik ez zuen inork egin hori baino lehen, eta, nola egin zitekeen aztertu ondoren, hartu eta egin zuten. Oinarri teknikoa eta azpiegitura nazioarteko bilatzaile batena zituen, Open Directory Project edo Dmoz.org delakoarena. Urteak aurrera egin ahala, Dmoz proiektuak indarra galdu du. Gainera, euskarazko webguneen hazkundea izugarria izan da, eta beste bilaketa-sistema batzuk ere indartu dituzte. Ondorioz, une honetan, Google Coop bilaketa-sistema txertatu dute Aurki.com-eko bilatzaile bezala, eta horrela sortu dute Euskaraz bila, bilaketak euskarazko webguneetan bakarrik egiten dituen bilatzailea.

Jarioa: Atariaren bigarren osagarri nagusi hau, 2005. urteko urtarrilean ireki zuten, eta une honetan bera da Aurki.com webgunearen ardatz nagusia. Euskarazko sareko hainbat informazio iturritatik elikatzen den albistegi bat da, automatizatua. Hainbat taldetan sailkatuta, ehunka euskal webguneren azken orduko berriak biltzen ditu Aurki.com-ek: blogak, albistegiak, agendak, hedabideak, webgune korporatiboak... Azken berriak euskaraz jarraitzeko modua da Aurki.com.

Nork bere iturri propioak zehaztu eta haiek kontsultatzeko harpidetza aukera era badu: www.aurki.com we orrialdean sartu eta bertan Jarioak tituluan duen azalpenaren behealdean: Nire jarioak hipertestua agertzen da, bertan klikatu behar da. Ondoren erabiltzaile berria izanez gero, bertan harpidetu eta, mezu bat bidaltzen ditu e-posta benetakoa den ziurtatzeko. Azkenik, mezu hartan ematen zaizun helbidean klik egin behar duzu aurrera jarraitzeko

Bukatzeko, informazio iturri propioen hautaketarako, bisitatu nahi diren gaiak aukeratzen dira laukitxoak aktibatuz. Ezkerreko zutabean: soilik nobedadeak daudenean, nobedade-kopurua emango dizu tresnak, iturri hori irakurri zenuen azken alditik hona gertaturikoak. Ez badago berritasunik, abisurik ez. Iturriak gai ezberdinetakoak izan daitezke: politika eta gizartekoak, teknofiloak, albisteak, herriak, euskara, pertsonalak, idazleak, hedabideak, musika, kirola, udalak, kultura, hezkuntza, zientzia eta teknologia eta argazkiak. Guztira 565 iturri 16 taldeetan sailkatuta. Norbaitek zerrendan falta den iturriren bat gehitu nahi badu; Joan aurki.com-en kontaktu formulariora Bertan idatzi gehitu nahi duzun blog, albistegi, posta-zerrenda edo delako iturriaren helbidea eta XML edo RSS jarioaren helbidea. Idatzi zein kategoriatan gehitu nahiko zenukeen eta azkenik bidali formularioa.

Ane Foronda

Aitor Zuberogoitia 2007-05-10 11:13 #2

Oso ondo Ane. Oso argi azaldu duzu zer den XMLa, zer Aurki, zeintzuk bere adar nagusi biak eta zeintzuk diren bertan erregistratzeko eta hango iturrietako informazioa RSS bidez jasotzeko eman beharreko pausoak. Orain Julen eta Jonen erantzunak falta zaizkigu...

Ondo segi eta animo, ikasturte amaiera begi-bistan dugu eta

Julen Elorza 2007-05-11 13:47 #3
Kaixo guztioi!
Zer da agregatzaile bat? Webgune automatikoa da agregatzailea. X iturri informatibo arakatzen ditu azken berritasunak jasotzeko, eta horiek erakutsi eta antolatzen ditu modu dinamikoan, etengabe eguneraketa batean.
RSS berriz, XML familiako formatu bat da. Honen bitartez maiztasun handiz berritzen diren web guneen informazioa zabaltzen da beste web guneetara edo programatara. Honi sindikatzea esaten zaio.
Teknologia honetaz baliatzeko, albisteen biltzaile edo news aggregators izeneko programak erabili behar dira. Ordenagailuan edo web bitartekoak izan daitezke, eta plataforma guztietan topa daitezke halakoak.
Bloglines http://www.bloglines.com orrialdean topa dezakegu.
Erregristroa emateko Registro-ren barruan klikatu eta informazio guztia bete behar da kontu berri bat zabaltzeko. Ondoren e-maila konfirmatu behar da eta bertan jada blog batzutako informazioa jasotzeko aukera ematen dizu. Bloga aukeratu besterik ez da egin behar.
Mundu osoko berrien kanal, blog eta soinu artxiboen informazioa era bizkor eta errazean jasotzeko aukera ematen du. 80 milioi artikulu aztertzen ditu zuzenean eta lehenengoak izan ziren horrelako zerbitzua ematen. Dohainik izan arren konpetentzia egiten ari diren beste orrialde batzuk zabaldu dituzte, informazio bilketari zuzenduak; Netvibes, Rojo, eta Alesti kasuko.
Aurki-k berriz, euskarazko zerbitzua ematen du. 175 informazio iturri inguru ditu, euskarazkoak denak, 14 talde tematikotan antolatuta: politika, euskara, udalak, herrietako berriak... Informazio iturri horiek Interneten aurkitu dituztenak dira: euskaraz Interneten RSS estandarrean informazioa eskaintzen dutenak dira. Bere aplikazioak gero eta hedatuagoak dira, informazioa eta albisteak zabaltzeko, blogen eremuan, administrazioan, enpresa munduan eta abar.
Hau da guztia. Barkatu berandu ibiltzea.
Hurrengo arte.
Julen Elorza Zubizarreta
jon del campo 2007-05-13 15:35 #4

Oso azkar hasi da azken urteetan informazio bolumena interneten. 2002an interneten 9.000.000 inguru webgune zeuden, 2004. urtean aldiz 70.000.000 webgune bisita zitezkeen eta 2006an 100.000.000. inernauten kopurua ere nahikoa proportzio antzerakoan igo da, horrela,2003an 580.000.000verabiltzailetik urte bete beranduagora 700.000.000 izatera pasa zen. Googlek 3.000 behargin ditu 112 herrialdeetan banaturik. hasieran bost liburutegirekin elkarlanenan hasi bazen ere. googlek badaki internauta bakoitzari zer ineresatzen zaion, zer bilatzen duen... horrela bere nahietara moldatzen zaiatzen da eta hor dago arrakastaren gakoetako bat. mundu guztiko ordenagailuak batera konenkatuta egotea ahalbidetzen duena hizkuntza komuna da, TCP/IP hain zuzen ere, zeinbait protocolo hartzen ditu bere baitan: DNS makinei izen sinpleak jartzeko,HTTP hipertestuen esteken bidez nabigatzeko, SMTP Eposta bidez mezuak bidali eta jasotzeko, IRC beste internauta batzuekin denbora errealean komunikatzeko, FTP saretik fitxeroak jaisteko, XML informazioa egituratu, banatu eta jasotzeko.

URL ak inteneteko orrialdeek hartzen duten izena da.

aitor zuberogoitia 2007-05-17 12:05 #5

Aupa Jon. Ñabardura txiki batzuk erantsiko dizkiet zure erantzunei:

- Dibertsifikazioarena aipatzean esan nahi nuena zen Googlek ez duela mugatzen bere jarduna bilatzailera: iazko urtarrilean atera zuen paketean, adibidez, Google Earth, Google Desktop Search, Mozilla Firefox, espioien eta birusen aurkako programa batzuk, PDFak irakurtzeko Adoberen azken softwarea eta beste zenbait gauza ere sartu zituen. Ezin ahaztu, era berean, orain publizitatean (gogoratu Doubleclick-en kontuaz), genetikan eta beste arlo batzuetan ere ari dela muturra sartzen.

- Arrakastaren gakoetako bat aipatu duzu, baita ondo aipatu ere. Horretan sakonduta, hor funtsean berrikuntza nagusi bat ekarri zuen Googlek beste bilatzaileekin alderatuta: informazioa hierarkizatzen, interesaren arabera sailkatzen hasi zen, Page Rank algoritmoan oinarrituta. Arrakastaren beste gakoetako bat, bestalde, Googlen bilaketa motorraren potentzia da: beste bilatzaileek baino ahalmen handiagoa daukan ordenagailu-sarea jostea lortu dute Larry Page eta Sergei Brin-ek.

- URLak (Uniform Resource Locator, Baliabideen Kokatzaile Uniformea) Interneteko webguneen helbideak dira, azken batean. Dena dela, eurei buruzko azalpen zehatzagoa hemen topatuko duzue.

- Domeinu-izenak ICANN erakundeak esleitzen ditu, dagoeneko behin baino gehiagotan aipatu dugun moduan; horri loturik, interesgarria da albiste hau ere.

- Domeinu generiko nagusiak (.com, .org, .net etab.) ere ez dituzu aipatu. Horiek (bai behintzat ohikoenak) sareko karpetan gordetako 6. power pointean dituzue zerrendatuta.

Beste barik, gero arte

Utzi iruzkina: