Prozesu dokumentala (I)
Kaixo guztioi. Kontu bat ezer baino lehen: orain arte ikusitako power pointak HUHEZIko sarean eskegi ditut, Informazio-dokumentazioa karpetan (Ganbaraberri-ikasmaterialak-apunteak-IKO05-Informazio-dokumentazioa). Aurrerantzean ere halaxe egingo dugu: klasean ikusitako power pointak hantxe izango dituzue eskuragai; azalpen luzeagoak, berriz, blog honetan.
Azken klasea prozesu dokumentalari eskaini genion. Zeri deitzen diogu baina, Mikel Beaskoa, prozesu dokumentala? Zeintzuk dira bere helburuak? Eta zer ateratzen da, ondorio praktiko modura, prozesu horretatik? Nortzuk dira prozesu horretan aktore nagusiak? Zertzuk itxura hartzen ditu prozesu dokumentalak Interneten? Zeintzuk dira prozesu dokumentalaren etapa eta azpietapak? Zertzuk 3 pauso nagusi ematen dira sarrera etapan? Zeintzuk dira dokumentuak eskuratzeko moduak?
Horrez gain, Iagoba Domingo, zer berezitasun dauka sarrerako etapak artxibategietan? Eta Interneten? Zer da gaikako aurkibide bat? Zertan bereizten da, klasean aipatu genuenaren arabera, bilaketa motor batetik? Zeintzuk izan daitezke dokumentuak eskuratzeko iturriak? Eta, sarrerako etapa atzean utzita eta tratamendu etapan barneratuta, zertan desberdintzen dira analisi formala eta eduki analisia? Zeintzuk dira ziberdokumentalistaren zeregin nagusiak? Zer da prozesu teknikoa? Eta zer deskribapen bibliografikoa?
Amaitzeko, Xabier Egibar, egizu dokumentu honen ISBD deskribapena (HUHEZIko liburutegian dago liburua, eta bertatik atera ditzakezu behar dituzun datuak): Juan Antonio Mogelen Peru Abarka, 1990eko edizioan. Zein sarrera/irispide hautatuko zenuke dokumentu horrentzat? Zer da katalogazioa/dokumentuari sarrera jartzea? Zenbat sarrera mota posible daude? Zergatik hobesten da bat besteen kaltetan? Zelan antolatzen dira liburuak liburutegi batean? Zein da sarrera (katalogazioa) eta deskribapen bibliografikoa batzearen emaitza? Eta, azkenik, metodologia bera jarraituz egiten al da analisi formala liburutegietan eta dokumentazio zentroetan?
Nahikoa gaurkoz. Zuen erantzunen feed-back-a ostegunerako izango duzue hemen eskegita. Datorren asterako, berriz, ostegunean eman ezin izan genuen bigarren orduaren mamia laburbilduko dizuet beste posta batean. Bitartean, gorde portfolioan lehen orduan ikusitakoak (eta zuen inpresioak), irakurri Codinaren testua... eta ondo-ondo ibili asteburuan!
Iruzkinak
Iagoba 2007-04-24 10:51 #1

Artxibategietan ematen den etaparen berezitasuna, publikatzen diren dokumentu guztiak daudela da. Hau da, pertsona edo erakunde batek ekoitzitako dokumentu guztiak gordetzen ditu. Beraz, ez du zertan informazio edo dokumentu hori bilatu, hautatu ezta erosi behar. Artxibategi nazionalean beraz, estatu mailan publikatu diren dokumentu guztiak egon beharko lirateke. Hala ere, hainbat eta hainbat dokumentu egongo dira artxibatu gabeak. Interneten ordea, bilaketa batzuek lan dokumental handia eskatzen dute eta horrez gain kontrola zailagoa da.

Gaikako aurkibide bat, izenak islatzen duen bezala, gai jakin batzuen arabera sailkatutako aurkibide bat da. Ziberdokumentalistek, interneteko informazioa antolatzean, gaikako aurkibidea etengabe aldatzen da, URL-ak eguneratze prozesu etengabean daude eta. Bilaketa motor batekin duen alderaketa nagusia, pertsonek egiten dutela da. Interneten adibidez Googlen bilaketa motor batek egiten du lan, Yahoon ordea, pertsonek egiten dute.

Dokumentuak eskuratzeko iturriak, iturri propioak eta kanpo iturriak izan daitezke. Iturri propioak, hedabideak berak ekoiztutako dokumentuak dira, eta horrek abantaila asko ematen ditu. Adibidez, gauzak non dauden jakitea errazagoa da, doanekoak dira eta hauek merkaturatzeko aukera ematen dute. Kanpo iturria ordea, hedabideak sortu ez dituen dokumentu guztiak dira, berak eskainitako informazioa aberasteko edo ez dakitenari buruz informatzeko aproposa. Eskuratzeko moduak ordea ezberdinak dira, askotan diruaren truke lortzen dira edo beste batzuen ekoizpenak landu eta analizatzen lortzen dira dokumentuak.

Analisi formala, deskribapen bibliografikoa eta katalogazioa egitean datza, hau da, deskribapen orokor bat. Eta eduki analisian indexazioa, hau da, dokumentua hitz klabeetan deskribatzea, eta laburpena egiten da.

Ziberdokumentalistek, informazioa sailkatzeko era berri bat egiteko beharra ikusi zuten internetekin. Interneteko informazioa analizatzea dute helburu eta hau lortzeko, URLen eguneratze prozesu etengabean daude. Tag eta esteken bidez egiten dute lan. Egunak pasa hala garrantzi handiagoa hartuz doa lan berri hau.

Prozesu teknikoa, analisi dokumentala bukatzean egiten da. Dokumentuen erregistro formala da prozesu teknikoa. Dokumentu bakoitzari kode bat ematen zaioa, hau da, erregistro zenbaki bat ematen zaio hau kontrolpean izateko. Hau burutzean informazio hori sistema dokumentalaren parte da. Eta deskribapen formala guzti honen emaitza da.

Xabier Egibar 2007-04-25 14:19 #2

ISBD deskribapenerako datu guztiak biltzea ezinezkoa gertatu zait, zuk aipatutako eleberriak datu guztiak eskaintzen ez dituelako ala nahi gabe beste urte batetako edizio bat hartu dudalako. Hemen doa, hala ere, hartutako eleberriaren ISBD-a.

Izenburua: “Peru Abarka”. Idazlea: Juan Antonio Mogel.

Edizioaren eremua: ------

Material-motaren eremua: ------

Argitalpena: Donostia - Orain S.A.

Deskribapen fisikoa: 141 orrialde.

Sailaren eremua: -----

Oharren eremua: -----

Zenbaki pertsonalizatua (ISBN): 84-89077-17-7

Deskribapen bibliografikotik, dokumentu honentzat hautatuko nituzkeen irispideak ondorengoak dira:

-Erantzulearen abizena: Mogel

-Izenburua: Peru Abarka.

-Gaia: Eleberria.

Katalogazioa/Dokumentuari sarrera jartzea ezinbestekoa da informazioa berreskuratzeko eta bildumaren baitan dokumentuak ordenatzeko. Lehen aipatu bezala, hiru katalogotan banatzen dira fitxak: 1.-Erantzulea, 2.-Izenburua, 3.-Gaia.

Katalogatzaileak erabiltzailearentzat ohikoena den irispidea hautatu behar du. Adibidez: J. Sarrionandia, eta ez J. Irazu. Irispide ez ohikoen erabilpenak hainbat nahaste sor ditzake erabiltzailearengan. Irispidea, fitxa katalografikoaren buruan egon behar da adierazita. Esan bezala, honek erabiltzaileek informazioa berreskuratzeko eta bildumako dokumentuak antolatzeko balio du.

Liburutegi batean liburuak gaika kokatuak egon behar dira eta euren idazleak orden alfabetikoan ordenatuak. Katalogatzaileak erabaki behar du zein sarrera/irizpide zehaztu dokumentu bakoitzari. Sarrera gaia bada, eduki-analisiaren emaitzak kontsultatu beharko ditu.

Fitxa katalografikoa, deskribapen bibliografikoaren eta katalogazioaren osteko fitxa da. Bere atalak, ondorengoak dira:

-Sarrera (Irispidea)

-Deskribapen bibliografikoa

-Beste sarrera batzuk (egongo balira)

-Erregistro zenbakia.

-Kokapen kodea.

Ez, analisi formala ez da metodologia berdina jarraituz egiten liburutegietan eta dokumentazio zentroetan. Analisi formala liburutegietan, liburutegi katalogoetan edota datu-base bibliografikoetan dago. Dokumentazio zentroek eta datu-base dokumental batzuek, arau zehatz batzuek garatu dituzte euren dokumentuak deskribatu eta garatzeko.

Mikel Beaskoa 2007-04-25 21:24 #3

1- Dokumentu ezberdinak sailkatu eta ordenatzeko, dokumentuen gainean egin beharreko operazio- multzoari deritzo. Dokumentuak hauek behar dituenaren eskuetara, ahalik eta modu errazen eta eraginkorrenean irizteko bideak

ahalbidetzeko egiten da.

Horrez gain, egunero ekoizten den dokumentu sorta handia, kontrolatzeko eta dokumentuon lorratza jarraitu ahal izateko egiten den prozesua da. Hau da, informazioa berreskuratzen lagunduko duen tresna eta bide ezberdinen sorrera da prozesu dokumentala.

2- prozesu dokumentalaren emaitzak oso ugariak dira, dokumentuak gorde eta sailkatzeko modu eta euskarri ugari baitago. Besteak beste, ematen duten informazioaren arabera, katalogoak, datu baseak, aurkibide mota ezberdinak, ...aurki ditzakegu prozesuaren ondorio praktiko bezala.

3- Prozesuan parte hartuko duten aktoreen presentzia, prozesu ezberdinen araberakoa izango da. Adib: dokumentazio zentroan, dokumentalistak izango dira aktore nagusiak. Artxibategi batean, artxibozaina. Liburutegian, liburuzaina. Eta, interneten informazioa aztertzeaz, ziberdokumentalistak jabetuko dira. Azken euskarri honek, gero eta garrantzia handiagoa du biltzen duen informazio kantitate handiagatik eta informazioa aurkitu eta eskuratzeko erabiltzaileari eskaintzen dion erraztasun eta komodidadeagatik.

Komunikatzailea ere prozesuaren parte da baina, ez zuzenean, dokumentua ekoiztu izanak ez du zertan berau sailkatzerako garaian garrantzirik izan behar. Hala ere, komenigarria da prozesua ongi eta ahalik eta zehatzen antolatzeko ekoizle edo komunikatzailearen gaineko informazioa izatea. Beti ere bilaketa errazteko.

4- Internet azken finean, datu base izugarri handi bat da. Egunero interneteko sarean bueltaka jartzen den informazioa, katalogatu eta sailkatu behar da, bilaketa, eraginkorrago eta zehatzagoa izan dadin. Lan hau burutzeaz arduratzen dira ziberdokumentalistak. Beti ere kontuan izan behar dugu sarean dabilen informazioa ez dela espazio fisiko batean gordea dagoen, dokumentu fisiko bat. Informazioa sailkatzeko sistema eta honetaz arduratzen diren sistema operatibo bat baino gehiago dago. Adib: URLen eguneratze etengabean, gaikako aurkibideak eratzen dituzte.

5- PROZESU DOKUMENTALAREN ETAPAK:

1. Sarrera.

2. tratamendua = analisi dokumentala:

- analisi formala (deskribapen bibliografikoa eta katalogazioa) + eduki analisia (indexazio- metodologia eta lengoaia dokumentalak-eta laburpena).

3. Irteera: informazioaren hedapena eta dokumentuak berreskuratzea.

6- SARRERA ETAPA: dokumentazio zentroari edo liburutegiari eransteko dokumentuak biltzean datza.

1. Materia jakin baten gainean existitzen diren dokumentu gehienak bilatu eta topatu.

2. Gure egoitzari bereziki interesatzen zaizkion dokumentuak sailkatu eta hautatu.

3. Baliagarri izango diren dokumentu horiek, eskuratu eta erregistratu. (dokumentuak eskuratzeko hiru modu nagusi daude: erosketa, dokumentua ordaintzea. Donazioa, norbaitek bere borondatez emandako dokumentuak eskuratzea. Eta azkenik, argitalpenen elkarketa, argitalpen ezberdinen elkarlanaz bi parteei edo gehiagori onuragarri egingo zaien saioa.

Sarrera etapa honen berezitasuna, artxibategian, pertsona edo erakunde batek ekoiztutako dokumentu guztiak gordetzen dira.

7- Dokumentuak eskuratzeko bi iturri nagusi daude:

- Iturri propioak: hedabideak berak ekoiztutako dokumentuak. Hauek osatuko dute iturri dokumental nagusia( hedabideari interesatzen zaizkion gaiak eta, bere ibilbidearen lekukotza(hedabidearena). Gisa honetako dokumentuak doakoak dira).

- Kanpoko iturriak: hedabideak berak sortu ez dituen dokumentuak erabiltzean gertatzen da. Kanpoko informazioarekin, hedabideak berak eskaini nahi duen informazioa indartzeko eta aberasteko.

Era honetako informazioa eskuratzeko moduak:

-dagokion prezioa ordainduz (lortu nahi diren dokumentuak merkaturatuta badaude)

-beste hedabide batzuen lana analizatuz eta aztertuz.

Aitor Zuberogoitia 2007-04-27 17:01 #4
Kaixo guztioi, eta barkatu iruzkinak berandu zintzilikatzeagatik. Gaur ez nabil HUHEZIn, kanpoaldean baizik...

Zuek, aldiz, ni baino puntualago ibili zarete erantzunak eskegitzerakoan. Biba zuek, Mikel, Xabi eta Iagoba. Mikel fin ibili da bere erantzunetan. Ezer komentatzekotan, txikikeria bi baino ez: Interneten prozesu dokumentalak hartzen dituen itxurak aipatzerakoan, ez ahaztu hau ere. Funtsak eskuratzeko 3 moduei dagokienez, hirugarrena dokumentuen elkartrukea da (ez elkarketa).
Iagoba, hau da gaikako aurkibide baten eta bilaketa motor baten arteko alde nabarmenena: bilaketa motor batean interfaze batean (bilaketa formulario batean) idazten duzu zer bilatu gura duzun eta bilaketa motorrak bilatzen du zure partez; gaikako aurkibidean, aldiz, URLak eta Interneteko baliabideak kategoria eta azpikategoriatan sailkatuta daude eta zuk zeuk joan behar duzu horietan barrena jaisten, harik eta gura duzun informazio-puntura heldu arte. Analisi formala, bestalde, dokumentuaren deskribapen fisikoa da, eta eduki analisia, berriz, dokumentuen barne-muinen analisia. Prozesu teknikoari gagozkiola, tratamendu etaparen hasieran izaten da, ez amaieran. Deskribapen bibliografikoa, azkenik, ISBD arauak jarraituz dokumentuaren ageriko ezaugarriak deskribatzea da.
Xabi, hiru kontu: jarri didazun edizio hori 1995ekoa da, eta nik 1990ekoa eskatzen nizun (Kriselu argitaletxeak Klasikoak bilduman ateratakoa)... Biga: liburuak liburutegian gaika antolatzeko, bestalde, Europa gehienean Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) erabiltzen da. Eta, of course, irispideetarako J. Irazu beharrean Bernardo Atxaga idatziko dugu (eta ez Joseba Sarrionandia!!).
Bueno, ba hori. Bihar eguerdirako hurrengo asterako galderak eskegiko ditut.
Ondo-ondo hasi asteburu luuuze hau.

Aitor

Utzi iruzkina: