Informazio-Dokumentazioa: sorrera, bilakera, iraultza digitala

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-03-09 13:04
4

Kaixo guztioi.

Gogoratuko duzuen moduan, klaseko lehenengo egunean ikasgaiaren bidaia-orria marraztu genuen: zer emango genuen, zergatik, zein metodologia baliatuta, zein iturritan oinarrituta... Horren ondoren, 3 dokumentazio-unitate klasikoetako bati buruzko argibideak jaso genituen Josemari Egaña HUHEZIko liburuzainaren eskutik (liburutegiari buruzko informazioa, alegia).

Ohiko dokumentazio-unitate horiek eraldaketak izan dituzte azken urteotan, batez ere bi faktore direla kausa:

- Ikus-entzuneko komunikazioaren eztanda (hori bertatik bertara ezagutze aldera joan ginen hain zuzen ETBren Iurretako dokumentazio-zentrora).

- Unibertso elektronikoaren ailegaera (horregatik ikusarazi nizuen Google-i buruzko bideoa).

Atzo, berriz, ikuspegi diakronikoa landu genuen lehenengo orduan: zer den Informazio-Dokumentazioa, noiz sortu zen zientzia diziplina modura eta zer bilakaera izan duen harrezkero. Gero, bigarren orduan, euskarrietan izaniko iraultza (ikus-entzunezkoen leherketarekin lehenengo eta Internetekin gero) izan genuen hizpide; iraultza horrek dokumentuei eta erabiltzaileoi zertan eragiten digun, hain zuzen.

Tira, hori, orain arte eginikoaren logika. Orain, galderak. Hasteko, Zuriñe Etxeberriarentzat:

- Zer hiru modutan ulertu izan da dokumentazioa (diziplina modura)? Zein ikuspegi gailentzen da gaur egun?

- Eman mesedez datu batzuk ilustratzeko informazio-ekoizpenaren hazkundea XIX. mende hasieratik gaur egun arte.

- Noiz sortu zen Informazio-Dokumentazioa? Zergatik? Eta zergatik momentu historiko horretan (segida historiko logikoa azaltzen saiatu)? Nortzuk izan ziren sortzaileak eta zeintzuk erakunde sortu zituzten hasieran?

- Zeintzuk izan ziren sortzaileen hiru ekarpen nagusiak?

- Zeintzuk izan ziren Errepertorio Bibliografiko Unibertsalaren hiru bertute nagusiak?

- Noren sistemaren garapena izan zen Sailkapen Hamartar Unibertsala? Europako liburutegietan sailkapen hori erabiltzen da batik bat dokumentuak sailkatzeko; baina Interneten, zer tresna esan genuen erabiltzen dela artxiboak sailkatzeko?

Tira, nahikoa (momentuz) Zuriñerentzat. Orain Ana Abarisketari pasako diogu lekukoa:

- Zertzuk izen eman izan zaizkio historikoki diziplina honi? Zeintzuk erabiltzen dira gehien gaur egun?

- Zertaz arduratzen da batik bat? Zertzuk galdera erantzuten saiatzen da?

- Lehen, post honen hasieran, dokumentazio-unitateak aipatu ditugu. Zeintzuk dira 3 dokumentazio-unitate klasikoak?

- Zer da ezinbesteko komunikazioarentzat, denboran iraunkorra zian dadin? Zer dago (diziplina honen arabera) beronen oinarrian? Emaiguzu oinarrizko elementu horren definizio bat.

- Euskarriaren arabera, zelan sailka daitezke dokumentuak? Eta mezuaren kodearen arabera? Aipa eta azal itzazu dokumentuak sailkatzeko beste modu posible batzuk.

Zuriñe zein Anarentzat (eta parte hartzera animatzen den beste edonorentzat) galdera komuna: zer pentsarazi zizuen atzo klasean ETBren dokumentazio zerbitzua, Google eta liburutegi digitalak hizpide hartuta izaniko solasaldiak? Zertzuk ondorio atera zenituzten?

Beste pare bat kontu ere bai. Iker Diezentzat lehena: atzo idatziz eman zenizkidan erantzunak. Eskegi itzazu mesedez sarean; ez post honetan, aurrekoan baino, erantzun modura, zure iritziak sozializatu eta feed-backa ere denontzat eskuragarri jartze aldera. Usua Garin edo Miren Maniasek, bestalde (ez dakit bietako nork) Google-i buruzko nire DVDa izan behar du. Ekarridazue bueltan osteguneko eskolarako, bale?

Eta, gainerako guztiei, gogoratu datorren ostegunerako ekarri behar dituzuela:

a) Bakoitzak bere ikaste-kontratua

b) Taldeen zerrenda, talde bakoitzak aukeratu duen gaiarekin batera.

Beste barik, ondo pasa asteburua

Aitor

ana

ana 2007-03-13 17:01 #1

·        1892.urtean “Internacional office of Bibliography” Portu zuten Henri Fontaine eta Paul Outlet-ek, zientziaren eklosioaz kezkatuta. Izan ere, ez dakigu (askotan) nork zer publikatzen duen. Ondorioz, “Internacional office of Bibliography” bibliografia zientifikoa kontrolatzeko eta sistematizatzeko lehen saio serioa izan zen.

1895.ean Nazioarteko Bibliografia instituzioa sortu zen, katalogazio eta ikergune moduan.

1950.urtean Information Retrieval (informazioa berreskuratzea).

Egun, honen izenari dagokionez,  ez dago akordiorik.  Guk, Informazio Dokumentazioa deitzen diogu, baina garatu beharrekoa Information Literacy izan behar da.

·        Informazio Dokumentazioaren ikerketaz arduratzen da.

Nola biltzen dira eta nola prozesatzen dira galderak erantzun.

·        Hiru dokumentu-unitate klasikoak: liburutegiak, artxiboak eta dokumentazio zentroak dira.

·        -Komunikazioak iraunkorra izan dadin, ezinbestekoa da informazioa euskarri batean erregistratua izatea. Diziplina honen arabera, oinarria dokumentua dago.

- Dokumentua: euskarri iraunkorrean erantsita dagoen edozein mezu (ikonikoa edo sinbolikoa), helburu informatikoarekin erabilia.

- Euskarriaren arabera: papera, magnetikoak (zinta), optikoak (laser bidezkoak), kimikoak (argiarekiko sentikorrak direnak)…

- Mezuaren kodearen arabera: testu idatziak, grafikoak, ikonografikoak, argazkiak, audioak, ikus-entzunezkoak, hiru dimentsiotakoak, informatikoak eta multimediak.

- Dokumentuak sailkatzeko beste modu posible batzuei dagokionez: gaiaren araberakoa, maila intelektualaren araberakoa, hedapenaren araberakoa, maiztasunaren araberakoa (monografikoa edo aldizkakoa) eta egitura edo informazio motaren araberakoa izan daitezke.

- Egitura edo informazio motaren araberakoa: 1.mailakoa (jatorrizko informazio osoa ematen dute) eta 2.mailakoa (obra horiei buruzko informazioa ematen dutenak) ditugu.

Galdera komunei dagokionez, liburutegi digitalei buruzko iritzia ematen hasiko naiz. Hemen, Europaren eta Estatu Batuen arteko lehia azpimarratuko nuke. Izan ere, informazioa boterea da eta botere, dirua. Bestela, erreparatu dezagun gaur egungo masa komunikabideetan eta hauek mugitzen duten boterean (baina hau beste eztabaida bat izango litzateke).

Google-i dagokionez, iraultza ikaragarri bat ekarri duela esango nuke bilatzaile moduan. Gauzak asko erraztu dizkigu, niri behintzat bai. Hainbat informazio aurkitzeko ez dugu lan handirik egin beharrik. Bestalde, pertsona bakoitzaren pribatutasuna kolokan jartzen duela dirudi, hau da, ez dela errespetatzen. Egoera honek niri beldur pixka bat ematen dit, baina ez diot ezta ere, Google  bilatzailea erabiltzeari utziko, nolabait esatearren beharrezko bihurtu baitzaigu.

ETBren dokumentazio zerbitzuari dagokionez, ez nuen aukerarik izan bertan izateko eta klasean ere ez zen gauza handirik esan, beraz ez dut une honetan ezer esatekorik.

Ana Abarizketa

Zuriñe

Zuriñe 2007-03-14 00:41 #2

Gabon guztioi! Aurreko eguneko eskola “gogorraren” inguruko erantzunak ahalik eta ondoen erantzuten saiatuko naiz. Ea ba, aurrera!

Dokumentazioa (diziplina modura)? Zein ikuspegi gailentzen da gaur egun?

Dokumentazioa diziplina modura ulertzeko hiru modu izan dira urteetan zehar:

1-Zientzia instrumental modura: Beste zientzia baten mendeko diziplina, autonomia propiorik ez duena, azpidiziplina alegia. Dokumentazio juridikoa, dokumentazio medikoa, dokumentazio biologikoa...

2-Zientzia modura: Metodo eta bide propioak dituen diziplina, zientzia autonomoa. Informazioa berreskuratzeko prozesuen ikerketa landu. Zientzia modu ertsian ulertu. Hauxe da gaur egun gailentzen den ikuspegia.

3-Informatzeko modu gisa:  Zientzia kategoria ukatzen zaio, metodo hutsa da.

Informazio-ekoizpenaren hazkundea XIX. mende hasieratik gaur egun arte.

Ilustrazioarekin batera, positibismoaren eta fedearen garaian, jakintza sistematizatzeko beharra aurreikusi zen eta hauxe izan zen ekoizpen bibliografikoak XIX. mendean pairatu zuen hazkundea:

1800. urtean__100 aldizkari zientifiko (nazioartean)

1850. urtean__1.000 aldizkari zientifiko

1900. urtean__10.000 aldizkari zientifiko

1990. urtean__150.000 aldizkari zientifiko + 863.000 liburu zientifiko

2006. urtean__100 milioi web gune (Netcraft-en arabera)

Noiz sortu zen Informazio-Dokumentazioa? Zergatik?  Sortzaileak eta  erakundeak

XX. mendearen hasieran sortu zen Informazio Dokumentazioaren kontzeptua, orduantxe sortu baitziren zientzia sozial andana. 1789an eta hamar urtez Iraultza Frantzesak tokia hartu zuen, Ilustrazioaren garai honetan ideiak arrazoian oinarritzen hasiko dira eta honek diziplina zientifikoaren garapena ekarri zuen. Sorkuntza zientifikoa areagotu eta hori guztiori txukuntzeko eta antolatzeko beharra zegoen, gero berreskuratu ahal izateko (kaosa informazio guztiaren jabe bihur ez zedin). Henri La Fontaine eta Paul Outlet izan ziren sortzaileak eta bi izan ziren hasieran sortu zituzten erakundeak:

-1892an à International Office of Bibliography: Katalogazio zentroa. Bibliografia zientifikoa kontrolatzeko eta sistematizatzeko lehenengo saio serioa izan zen.

-1895an à Nazioarteko Bibliografia Institutua: Ikergune bat da, diziplina bera ikertzea du xede.

Sortzaileen hiru ekarpen nagusiak:

Henri La Fontaine-n eta Paul Outlet-en hiru ekarpen nagusiak hauek izan ziren:

1-Errepertorio Bibliografiko Unibertsala: Nazioartean garai hartan ekoizten zen produkzioaren berri eman nahi zuen. 3 bertute edo indargune:

Liburu kontzeptu hutsa gainditu à dokumentuz hitz egiten hasi (irudiak, mapak, argazkiak= dokumentuak / “abanikoa” zabaldu)

Nazioarteko lankidetza: sare baten bitartez lan egiten hasi.

Informazio alfabetatzea

2-Sailkapen Hamartar Unibertsala (CDU): M.Dewey 1976an egindako sistema batean oinarrituta sortzen da sailkapen hamartar unibertsala. ( Herrialde anglosajoietan Dewey-ren sistema erabiltzen segitzen dute). Jakintza osoa 10 kategorietan sailkatzen du.

3-Traite de Documentation ( Paul Outlet, 1934): eskuliburu hau idatzi ondoren dokumentazioa zientzia modura ulertzen hasi zen.

Noren sistemaren garapena izan zen Sailkapen Hamartar Unibertsala?  Interneten, zer tresna esan genuen erabiltzen dela artxiboak sailkatzeko?

Lehenago idatzi dudan moduan, M. Dewey-ren sistemaren garapena da Sailkapen Hamartar Unibertsala. Sailkapen honek jakintza osoa 10 kategoriatan sailkatzen du.

Interneten artxiboak sailkatzeko Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (ICANN) sistema erabiltzen da. Interneteko erabiltzaileok nahi beste helbide arazorik gabe topatzea ahalbidetzen du ICANN-ek.

Interneten artxiboak sailkatzeko Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (ICANN) sistema erabiltzen da. Interneteko erabiltzaileok nahi beste helbide arazorik gabe topatzea ahalbidetzen du ICANN-ek.

Klaseko solasaldiei dagokienez, nahiko interesgarria egon zen piztu zen eztabaida eta ideia garrantzitsu asko azaleratu ziren. ETBko dokumentazio zentrora (Iurretara) joan ginenok aukera izan genuen dokumentazioaren mundua "zuzenean" ikusteko, hots, apunteetatik aratago. Biltegiak, bilaketak egiteko prozedimenduak, hemeroteka, fonoteka...

Liburutegi digitalak hizpide hartuta, ekimen mota hauen guztiz aldekoa naiz. AEB-n eta Europaren arteko lehia, Anak esan duen lez, albo batera utzita, ikaragarria da sortzen ari diren hainbat eta hainbait ekimen jakintza denona izan dadin. Jakintzak herrikoia behar du izan, kulturak bezalaxe, ezin da esku gutxi batzuen mende egon (orain arte egon den bezala) eta hau ekiditeko aurrerapausotzat ikusten dut liburutegi digitalak moduko ekimenak. Musikherriak aurrera daraman ekimena lan handia egiten ari da musikaren sozializazioaren alde eta garrantzitsua iruditu zait hauxe komentatzea, kulturak ere ez baitu jaberik. Kantak dioen bezala: "musika herrikoia eta herriarentzat...musikaren herria, herriaren musika".

Eta Google bilatzaileari buruz...buf... zer esan? Alde batetik, ezin ukatu bilatzaile oso ona dela eta lana asko erraztu digula. Baina, bestalde, guztiok dakigu hain enpresa gardena ez dela eta oso gutxi dakigu enpresa honi buruz. Zer irizpide jarraiten dute adibidez informazioaren ordena ezartzeko? Edo adibidez,irudiei dagokienez, orain dela denboratxo bat Google-n Txinako Tiananmen plazari buruzko irudi bilaketa eginez gero, sarraskiaren (1989) irudi bat ere ez zen agertzen. Ez dut emaila topatu, baina horren inguruko artikulu bat topatu dut. Wikipedian ere horren inguruko hitz batzuk:

"En enero de 2006, un trato con Google confirmó que el asunto es todavía muy sensible para el gobierno chino, pues la web china de Google (Google.cn), aplica restricciones locales a las búsquedas de información sobre la revuelta de Tian'anmen, así como con otros asuntos como el independentismo tibetano, la prohibición del grupo religioso Falun Gong, considerado una secta por el gobierno chino, o las relaciones con Taiwán"

http://es.wikipedia.org/wiki/Protestas_de_la_Plaza_de_Tian'anmen_de_1989

Bueno, nahikoa ezta? Orain bakoitzak bere gogoeta egin dezala!

Zuriñe Etxeberria

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-03-15 12:37 #3

Egun on guztioi. Tira, denon lanari esker, badoa osatzen apurka-apurka ikasgaiaren bloga. Egin kontu blog hau izan behar dela zuek eskolan harturiko apunteen material osagarri nagusia.

Has gaitezen aste honetako erantzunak iruzkintzen (biak ala biak garaiz iritsi dira, eta estimatzen da). Lehenengo eta behin, Zuriñerenak:

-         3 ikuspegi horiek zabaldu izan dira, bai, Dokumentazioari dagokionez. Esaten ez duzuna da gaur egun hiru horietako zein hobesten den zientzia-komunitatean. Eskolan esandako moduan, bigarrena hobesten da. Teresa Agirreazaldegik (2002) ondo dioen moduan, Dokumentazioa zientzia da eta modu metodikoan osatutako eta ordenatutako doktrina-corpusa dauka; beronen bidez sortu eta ikertzen ditu oinarriak, metodoak eta sistemak. Dokumentazioaren ikasketa helburuak, berriz, informazioa berreskuratzeko prozesuak dira, modu horretan zientzia hau jakintza-iturri bihur dadin.

-         Bigarren galderari erantzutean fedeaz mintzo zara. Fedea… zientzian eta giza arrazoimenean, bistan denez. Fede horren ondorio izan zen ekoizpen zientifikoaren hazkunde bizkorra, zuk emaniko zifretan ondo islatzen den moduan.

-         Gizarte Zientzia gehienen abiaburua, dena dela, XIX. mende amaiera izan zen XX. mende hasiera baino gehiago. Dokumentazioaren hastapenak bai, horiek XX. mende hasieran gertatu ziren, Europan gertatu ere. Bai Henri La Fontaine (Bakearen Nobel saria irabazi zuen 1913an) bai Paul Otlet, bestalde, biak ziren abokatuak. Societe des Etudes Sociales et Politiques erakundean ezagutu zuten elkar, La Fontainek hango sail bibliografikoaren ardura zeukalako.

Zuzen zabiltza bi ikertzaileok 1892an eta 1895ean aipaturiko erakundeak aipatzean. Errepertorio Bibliografiko Unibertsalari (EBU) dagokionez, Nazioarteko Bibliografia Institutuak osatu eta argitaratu zuen lan hori. Beronen indargune modura informazio-alfabetatzea aipatzen duzunean, zera ulertu behar da: EBUak informazio zientifikoaren kontsumo eta ekoizpenari buruzko ikerlan zientzifiko-sozialaren hasiera ekarri zuela.

Sailkapen Hamartar Unibertsalaren oinarrian Melvil Dewey estatubatuarraren Sailkapen Hamartarraren Sistema dago, bai, baina ez da 1976koa, 1876koa baizik.

Beste ohar garrantzitsu bat: ICANN erakundea Interneten domeinu izenak eta IP helbideak esleitu eta kudeatzeaz arduratzen da (egingo dugu berba horri buruz aurrerago). Artxiboak sailkatzea beste gauza bat da; horretarako, tag-ak baliatzen dira Interneten. Zer diren tag-ak? Hemen duzue azalpena.

Oso interesgarriak zure gogoetak, eta baita bistarazi dizkiguzun loturak ere.

Anaren erantzunei dagokienez, egia da: 1950etik aurrera AEBetan Information Retrieval (= Informazioa Berreskuratzea) terminoa sortu zen informazio-transferentziarekin zerikusia duten ekintzak izendatzeko, prozesu horren alde tekniko eta mekanikoetan arreta jarrita. Horren ostean etorri zen Information Science kontzeptua, batik bat herrialde anglofonoetan erabilia. Gainerako herrialdeetan beste izen batzuk erabiltzen dira (adibidez, Informatika Errusian). Edozelan ere, izan Informazio Zientziak, izan Informazio- eta Dokumentazio-Zientziak, izan Informazio-Dokumentazioa, izan Informatika, izen denek diziplina bera izendatzen dute. Diziplina hori informazio dokumentalaren ikerketaz arduratzen da, eta, Anak aipaturiko itaunez gain (zelan biltzen, sailkatzen eta erregistratzen dira dokumentuak?), beste itaun hauek erantzuten ere saiatzen da: zelan zebaltzen da berriro informazio hori? Zeintzuk dira berau berrerabiltzeko bideak?

Zientzia honetan  garatzen diren trebetasunen multzoari, bestalde, Information Literacy (Informazio Alfabetatzea) deitzen diogu.

Dokumentua dago honen guztiaren oinarrian, bai, eta bere definizioa ondo eman duzu… baina helburua, informatikoa beharrean, informatiboa da…

Euskarriak oro har eskematikoegi eman dituzu. Ñabardura batzuk: kimikoak dira film, negatibo, diapositiba eta enparauak; grafikoak, mapa eta planoak; argazkiak ikonografikoetan sartzen dira; maila intelektualaren arabera zientifikoak, teknikoak edo dibulgaziozkoak izan daitezke; hedapenaren arabera, argitaratuak edo argitaragabeak, publikoak edo pribatuak; monografia azkenik, liburu bakarrera edo liburuki serie jakin batera mugatzen den obra da, testu hutsezkoa edo testu eta irudiduna).

Nahikoa gaurkoz. Laster gatoz bueltan. Bitartean, ondo segi.

parxu clopez

parxu clopez 2009-02-25 12:16 #4

zorrqas putas frikis

Utzi iruzkina: