Informazio-iturriak (I)

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-03-16 13:18
6

Aupa guztioi. Informazio iturrien gainean jardun ginen atzo. Pentsatzen dut (edo, hobe esan, pentsatu gura dut, xalotasuna aspaldi samar galdu genuelako) atzoko eskolari buruzkoa zuen portfolioan jasota izango duzuela honezkero. Bueno, ba Xabier Aizpuruk eta Jon Adanek portfolioan ez ezik hemen ere idatzi beharko dute zer edo zer.

Hasteko, Xabier, batetik erreferentzia lanak eta bestetik beste informazio iturri batzuk ikusiko genituela iragarri genuen. Zer esan genuen erreferentzia lanei buruz? Zer dira? Zertzuk ezaugarri dituzte?

Eta zein da euren tipologia? Zeintzuk irizpideren arabera sailka ditzakegu?

Zein da informazio-bilaketari ekiterakoan jarraitu beharreko urratsen segida logikoa?

Erreferentzia lanak bi multzo handitan bana ditzakegula aipatu genuen. Zeintzuk dira bi multzook? Zein da bakoitzaren ezaugarri nagusia?

Atzo erreferentzia lanen lehen multzoko iturri batzuk (ez guztiak) aztertu genituen. Zerrendatuko zenituzke (ez azaldu, soilik izenak aipatu) lehen multzo horretako informazio iturriak?

Orain zure txanda, Jon: hiztegi batek sei informazio-mota nagusi eman ditzakeela aipatu genuen. Zeintzuk? Eta zertzuk hiztegi ikusi genituen infogelan? Zergatik bisitatu genituen hiztegi horiek zehazki? Eta zer esan genuen entziklopediei buruz? Zeintzuk bisitatu genituen eta zergatik?

Eta zein da iturririk egokiena pertsona ezagun bati buruzko informazioa jasotzeko? Iturri horretako zein adibide ikusi genituen infogelan?

Zer dira gida eta direktorioak? Aipatu adibide batzuk.

Zer esan eta ikusi genuen kronologia eta urtekariei buruz?

Egin gauza bera, azkenik, atlas eta urtekari geografikoekin eta azaldu zergatik ikusi genituen atzo atlas jakin haiek eta ez beste batzuk.

Eta orain, biontzako proposamen komuna: Alfons Cornellaren testua irakurri behar zen atzorako, klasean beraren inguruan berba egite aldera. Haatik, gehienak (zeuek biok barne) hori egin barik etorri zinetela ikusita... laburbildu zenizkieke gainerako klasekideei zuen ustez testu horretan ageri diren lauzpabost ideia nagusiak?

Ederto. Asteburuan ez aspertzeko lain izango duzue horrekin... Gogoratu datorren astelehenean 9:45ean geratu garela Eusko Legebiltzarraren atarian, Gasteizen. Ostegunerako (14:00etatik 15:15era izango dugu klasea ostegunean; hurrengo ordua, berriz, Gostinek emango du) emandako testuak irakurrita ekartzeaz gain, ekarri talde-lanen zerrenda, talde bakoitza nortzuek osatzen dituzuen argituta. Hori egiten ez dutenek, bistan denez, talde-lana aurkezteko eta horri dagozkion puntuak eskuratzeko aukera galduko dute.

Ondo pasa asteburua eta astelehenera arte

Aitor

Jon Adan Larrea

Jon Adan Larrea 2007-03-18 16:31 #1

Iepa! Hor doaz erantzunak:

Hiztegi batek sei informazio mota nagusi eman ditzake:

1-. Hitz baten esangura eta definizioa

2-. Zuzentasun ortografikoa

3-. Etimologia

4-. Sinonimo eta antonimoak

5-. Beste hizkuntza batzuetako baliokideak

6-. Sigla eta akronimoen esangura

Hainbat hiztegi bisitatu genituen:

1-.Rae (real academia española) hiztegia, gaztelaniako hiztegia lexikografian, gramatikan, ortografian... espezializatuta dagoena. (www.rae.es)

2-.www.wordreference.com: bertan hainbat hiztegi hizkuntza desberdinetakoak aurkitu dezakegu: gaztelania, ingelesa, portugesa, italiera, frantseza...

3-. www.traducegratis.com : azkenik,  hizkuntza guztietako itzulpenak egiten dituen itzultzailea bisitatu genituen.

Interneten zeintzuk hiztegi dauden jakiteko bisitatu genituen; beharrezkoa iruditzen zait hiztegi hauek guztiak bisitatzea; alde batetik, komunikazioan aritzeko jakin beharreko gauzak direlako eta beste alde batetik, edozein lan egiteko erabilgarriak izango direlako.

Entziklopediak zertarako erabiltzen diren zehaztu genuen:  jakintzaren hainbat esparrutako ezagutza kopuru handia biltzen dute, kontzeptuak azaltzeko asmoz; sistemikoki eta alfabetikoki antolatuak daude

Hainbat entziklopedia bisitatu genituen; euskerari dagokionez, Lur entziklopedia eta Arluxet bisitatu genituen; hala ere, lehenengoa ez dago oraindik on-line eta bigarren entziklopedia bertsio laburra dago soilik. Beste alde batetik, Espasa eta Larousse entziklopediak bisitatu genituen eta baita ere Wikipedia ezaguna, aipatu behar da Wikipediako euskerazko bertsioa ere badagoela: http:eu.wikipedia.org

Hiztegietan esan dudan bezela, interneten zeintzuk entziklopedia dauden ezagutzea beharrezko eta erabilgarria izango delako edozein lan egiteko

Errepertorio biografikoak: pertsona bati buruzko datu biografikoak jakiteko, pertsona ezagun bati buruzko informazioa jasotzeko... hainbat adibide ikusi genituen infogelan; adb:  www.biography.com edo www.buscabiografias.com

Gida eta direktorioak: pertsona zein era guztietako erakunderen izen, kargu eta helbideak ezagutzeko gida eta direktorioetara jotzen dugu; klasean bisitatu genuena paginas amarillas izan zen: www.paginas-amarillas.es eta www.paginasamarillas.es/internacionales .

Kronologia eta urtekariak zer ziren zehaztu genuen: azken urtean jasotako gertakari nabarmenenak jasotzen dituzte, ordena kronologikoari jarraiki, eta horrekin lotuta el paiseko urtekaria ikusi genuen (anuario el pais).

Atlas eta urtekari geografikoak zertarako diren zehaztu genuen: datu geografikoak (munduko hainbat estatu, erregio edo eskualderenak) eskuratzeko, eta atlas historikoak (nazioarteko harremanen bilaketa). Hainbat atlas bisitatu genituen: www.ciemen.org , www.nationalgeographic.com etab.

Alfons Cornellaren Infoxikazioaren testuaren ideia nagusiak:

Informazio gehiegi dugu gaur egun; horregatik, interesatzen zaigun informazioa soilik aukeratu behar dugu, bestela ezin izango dugu hainbeste informazioarekin lan egin.

Hala ere, gehiegizko informazio honen aurrean badude gaur egun informazio hori gestionatzeko hainbat teknologia; hainbat adibide aipatzen ditu: mimio, Cue cat...

Interneten ezagutzen ez dugun alderdiaz ere hitz egiten du testuak, non prorgama berriak eta kalitatezkoak aurkitu dezakeguz; adb: Electric library, Questia...

Azkenik, etorkizunaz egiten du berba testuak: agenteen etorkizunaz hain zuzen ere, atal honetan, robotei buruz egiten du berba, ordenadore barruan egongo diren robotei buruz, informazioa sailkatzen lagunduko digutenak; adb: Areyousure

Xabier Aizpuru

Xabier Aizpuru 2007-03-26 10:25 #2

Hemen dago nire erantzuna, ezin izan dut lehenago idatzi gaixorik egon bainaiz, eta burua ez nuen blogetan jarrita normala den bezala, baizik eta mediku eta piluletan. Barkatu eragozpenak.

·        Zer esan genuen erreferentzia lanei buruz? Zer dira? Zertzuk ezaugarri dituzte?

Erreferentzia lanak informazioa eskuratzeko herraminta paregabea dira. Euren xedea informazio bilaketa zehatzei erantzutea da. Lan hauek ez daude eginda hasieratik amaierara irakurtzeko, baizik eta kontsulta zehatz eta puntualak egiteko, hiztegia esaterako edo telefono gida bat.

·        Eta zein da euren tipologia? Zeintzuk irizpideren arabera sailka ditzakegu?

Erreferentzia lanak hainbat irizpideren arabera sailka ditzazkegu:

-gaiaren arabera.

-informazio motaren arabera.

-jorraturiko esparru geografiko edo garaiaren arabera.

-euskarriaren arabera.

·        Zein da informazio-bilaketari ekiterakoan jarraitu beharreko urratsen segida logikoa?

Erreferentzia lanetan informazio bilaketa bat egitean hainbat urrats jarraitzea gomendagarria da, ahalik eta informazio hoberena, zehatzena eta argiena lortzeko, eta bide batez denbora murriztuz. Hau egia egin ahal izateko honako urratsak jarraitu behar dira:

1- Itauna (galdera) argi planteatu behar da.

2- Zein gairi dagokion galdera.

3- Zein informazio mota behar den zehaztea.

4- Eskugarri diren iturriak ezagutzea.

5- Galderari hobekien erantzungo dion iturria hautatzea.

6- Eta datuak informazio-iturrian atzeman behar dira.

·        Erreferentzia lanak 2 multzo handitan bana ditzakegula aipatu genuen. Zeintzuk dira bi multzook? Zein da multzo bakoitzaren ezaugarri nagusi?

Errefentzia lanak lehen mailakoak edo bigarren mailakoak izan daitezke, hau da, 1.mailako iturriak edo 2.mailako iturriak.

1.mailako iturriak informazio berria edo originala dutenak dira, euretara kazetariak zuzenean iritsi dezake (informazio zuzena) edota 2. mailako iturri baten bitartez.

2.mailako iturriak, material jada ezagutua dutenak dira eta duten informazioa lehen mailako dokumentuei egiten die erreferentzia. Hau da, lehen mailako iturrien analisi eta informazio ateratzearen ondorio baitira 2.mailako iturriak.

·        Atzo erreferentzia lanen lehen multzoko iturri batzuk aztertu genituen. Zerrendatu lehen multzo horretako informazio iturriak?

Lehen multzoan (1.mailako iturriak)  dauden iturrietatik informazioa zuzenena eskura dezakegu, hauexek dira iturriak:

-         Hiztegiak

-         Entziklopediak

-         Errepertorio biografikoak

-         Gidak eta direktorioak (atlasak…)

-         Kronologia eta urtekariak

-         Estatistikak

-         Legeen errepertorioak (BOE, EAErkidegoko boletina…)

Besterik gabe, ondo ibili!!

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-03-27 10:07 #3

Egun on guztioi. Xabierren erantzunak jasota, beronen eta Jonen ekarpenei geureak eransteko sasoia dugu dagoeneko.

Xabierrek (sendatu zara jada?) labur antzean baina zehatz samar erantzun du. Bejondeizula (gramatika-akats potoloren bat edo beste gorabehera). Haatik, Cornellaren artikuluari buruzko gogoetak eranstea ahaztu (?) zaizu. Horrek, bistan denez, hamarren batzuk kenduko dizkizu…

Jon: hiztegiak aipatzean, lehenbizi bisitatu genuena izendatzea ahaztu zaizu: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua. Ez du berben definiziorik eskaintzen, baina, hori bai, esaten digu euskara batuan zeintzuk dauden onartuta eta zeintzuk ez, euren idazkeraren berri emateaz gain. Horregatik hain justu, ezinbesteko lan-tresna izan behar da zuentzat. Ez ahaztu beste hau ere: euskaraz (euskara/euskara zein euskara/gainerako hizkuntzaren bat) dauden hiztegi guztietara sarbidea ematen du baliabide garrantzitsu horrek. Gaztelania/euskara hiztegien artean, azkenik, Zehazki da osatuena, baina, zoritxarrez, oraindik ez dago sarean…

Entziklopediak sistemikoki eta alfabetikoki antolatuta daudela diozu; kasu: sistemikoki edo alfabetikoki… Harluxet, bestalde, hatxerekin idazten da. Espasa gaztelaniaz, Larousse frantsesez, aipatzen ez duzun (eta bisitatu genuen) Britannica ingelesez… erreferentzialak dira… baina, sarean zein paperean, kode itxian daude denak, Britannicaren doako probaldia gorabehera. Eskerrak Wikipedia daukagun…

Direktorioetan, ez ahaztu beste hau, munduko estatu guztietako gobernu eta legebiltzarrekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du eta. Urtekari geografiko eta atlasei dagokienez, berriz, gogoratu CIAren The World Factbook erraldoia bisitatu genuela. Ez ahaztu, era berean, Atlapedia, Google Maps itzela eta euskaldunontzat bereziki balio erantsia daukan Tagzania. Ciemen-ekoen webgunea ere aipatu genuen, ez mapak dakartzalako, ezpada, aurrez aipatu gehienek ez bezala, nazioak eta estaturik gabeko herriak dituelako hizpide eta haiei buruzko informazio ugari dakarrelako.

Infoxikazioari buruzko testuaren ideiak aski ongi laburbildu dituzu. Gelakideen iritzi eta iradokizunak jasotzea falta da orain…

Ondo segi

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-03-27 12:14 #4

Kaixo berriro. Lehen, entziklopedien kontuak aipatzean, baliabide honen berri ematea ahaztu zait. Bisita ezazue, interesgarria baita (sarean frantsesez, ingelesez eta espainolez bisita daitezkeen hainbat entziklopediaren estekak damaizkigu).

Gero arte

xabi

xabi 2007-05-31 11:54 #5

COMO SOBREVIVIR A LA INTOXICACION

2000.URTEAN Alfons Cornellak eman zuen hitzaldian gaur egun pertsonok jasotzen dugun informazio kantitate bortitzaren inguruan hitz egin zigun. Jasotzen dugun informazio ikaragarri pila dela eta interesatzen zaizkigun gauzak hartzeko aukeraketa bat egiten ikasi behar dugu, bestela gain informazioak ito egingo gaitu. Informazioa ondo gestionatzen jakite horrek, horretarako dauden programak ezagutaraztea ere ekartzen du.

Alfonsek dionaren arabera “informazioaren angustia”izatea, maneiatu ahal dudan baino informazio gehiago izatea da, eta beraz xurgatu dezakedan baino informazio gehiago izatea. Horrela, informazioa ondo kudeatzea gure laneko parte gero eta garrantzitsuagoa bilakatuko da. Atentzioa deitu dit Alfonsek dioenean jendeak ez dakizkiela galderak egiten ez makinei ezta pertsonei ere informazioa bilatzeko.

Horrela, informazioa bilatzeko lehenik eta behin, zertarako interesatzen zaidan informatuta egotea, non bilatu informazioa, nola bilatu informazioa, nola kudeatuko dut informazioa eta bukatzeko nola filtratuko dut bilatutako informazio guztia galdetu beharko genioke geure buruari.

Ongi informatzeko bilatu nahi dugunaren inguruan askoz hobeto informatu beharko genukeela dio Cornellak, bilaketak egiterakoan eremuak askoz gehiago zehaztuaz.

Eta nola bilatzen dugu informazioa? Bere ustez Google, Yahook eta antzerako bilatzaileek internet irekian dagoen informazioa soilik arakatzen eta bilatzen dute, baina datu baseen atzean dauden datuak ez dituzte ikusten.

Electric Lybrary, Questia...internet zerbitzuak aipatzen ditu eskaintza interesgarri modura Cornellak. Eta bukatzeko, etorkizunean ordenagailuek izango dituzten robotak aipatzen dizkigu. Areyousure bezalako robotek, informazio ikaragarriaren aurrean informazioa sailkatzen lagunduko digute erabiltzaileei

2007-09-13 15:17 #6

Utzi iruzkina: