Informazio-Dokumentazioa: ikasgaia abian

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-02-16 13:22
2

Eguerdi on, Informazio-Dokumentazioa ikasgaiko ikasleoi eta kanpoko bisitarioi. Dakizuen moduan, atzo eman genuen estreinako eskola. Zuetako asko ez zineten etorri, ikasleen biltzarra tarteko izan zelako (hori pentsatu nahi dut behintzat)... edo zeregin interesgarriagoak zenituztelako esku artean, batek daki.

Tira, kontua da ikasgaiaren nondik norakoak zehaztu eta marko teorikoa finkatuz ekin geniola atzoko saioari. Esan genuen ikasgaiaren xede nagusia informazio-alfabetatzean sakontzea dela. Zergatik irizten diogu ordea hain beharrezko informazio-alfabetatzeari?

• Industria gizartea atzean utzita, ezagutzaren gizartean bizi garelako. Infoxikazioa eragiten duten dozenaka informazio input jasotzen ditugu egunero.
• Ziurtasunik gabeko munduan bizi garelako: ez dago ez lan, ez ideologia, ez helduleku finkorik, eta, hala ere, erabakiak hartu behar ditugu egunero, une oro problemak konpondu.

Bi arriskuoi aurre egiteko armarik onena da informazio egokira irispidea izatea, alea eta lastoa bereizita, eta informazio hori ondo sailkatzen ikastea, gero, komeni, zaigunean, berreskuratu eta berrerabili ahal izateko.

Horretarako, informazio-alfabetatzean dago gakoa. Horretan trebatu behar duzue:

• Ikasle zareten aldetik (gutxienez urte bi eta erdi geratzen zaizkizue oraindik). Orain da momentua bizitza guztirako baliagarri izango zaizkizuen ohiturak (informazioa kontsultatu eta kontrastatzea, iturri egokietara jotzea...) hartzeko.
• Komunikatzailegai zareten aldetik: fikziorako, albistegietarako edota publizitaterako iturri egokienetarako (irudi eta audio bankuak, berbarako) irispidea ikaste aldera.
• Pertsona zareten aldetik: irizpide propioa eta espiritu kritikoa lantzeko (ez ahaztu V. Alexandreren berbak: kulturarik gabeko herria sekula ez da herri askea izango) eta eguneroko informazio problemak kudeatzen ikasteko (non kontsulta dezaket BOEa? Non estatistikak? Non lan eskaintza publikoak? Non Google-ek indizatzen ez duen informazioa?).

Helburua, hortaz, informazio-alfabetatzean trebatzea da. Horretarako, konpetentzia jakin batzuk jorratu behar dira. Doyleren arabera, adibidez, informazioan alfabetatutako pertsonak ezaugarri hauek izan behar ditu:

• Badaki informazio zehatz eta osatuan datzala erabaki egokiak hartzearen gakoa.
• Jabetzen da informazioaren garrantzia eta beharraz.
• Identifikatzen ditu informazio baliabide potentzialak.
• Bilaketa-estrategia eraginkorrak burutzen ditu.
• Irispidea dauka informazio baliabideetara (liburutegiak, datu-baseak, Internet...).
• Ebaluatu egiten du eskuratutako informazioa.
• Antolatu egiten du informazioa, beronen aplikazio praktikoa bermatzeko asmoz.
• Badaki integratzen eskuratutako informazio berria ezagutzaren gorputz orokorrean (kontestualizatu egiten du).
• Pentsamendu kritikoa sustatzeko eta arazoak konpontzeko darabil informazioa.

Ederto. Horra arterainokoa da teoria. Baina...zelan jorratuko dituzue trebetasun horiek? Zein izango da osteguneroko 2 ordu eta erdietan baliatuko dugun metodologia? Zelan banatuko ditugu klaseak? Azalduko diguzu hori, Beñat (Zamalloa)?

Horrez gain, servidor jaunarekin 5 konpromiso hartzeko aukera ematen duen kontratua hitzartu beharraz ere aritu ginen. Azal iezaguzu, Beñat, horri buruz dakizun guztia. Zer gertatzen da, adibidez, ezelako konpromisorik hartzen ez duen ikaslearekin?

Zertan geratu gara, azkenik, datorren asterako? Eta zertzuk testu irakurri behar dituzue bi aste barrurako (hitzarmena idatzita eta sinatuta ekartzeaz gain)? Eta zeintzuk gehiago ikasturtean zehar? Eta zeintzuk dira funtsezko liburuak bibliografian (euretako batzuk ez dira ageri nik irailean emaniko zerrendan)?

Zelako bonbardeoa, eh, Beñat? Ulertuko duzuen moduan, ez naiz 0,5 puntu beste barik oparitzearen aldeko...   Ah, ohar txiki bat gainerako guztientzat: zuek ere parte har dezakezue (are: baloratu egingo da hori) Beñaten erantzunei (edo nire iruzkinei) erantzuten, edo metodologiari buruzko zuen iritzia ematen, edo... Gogoratu ezagutza dinamikoa dela, denon artean, denon ikuspegiak integratuz eraiki beharreko zerbait (open source-aren aroan bizi gara, ez ahaztu...).

Bueno. Nahikoa (posta honi dagokionez behinik behin). Beste posta bat eskegiko dut berehala, eta  bertan atzoko bigarren orduan ikusi genituenen inguruko galderak egingo dizkiot beste ikasle bati. Xabier Aierdik zioen moduan, el que avisa no es necesariamente traidor...

Beñat Zamalloa

Beñat Zamalloa 2007-02-21 00:49 #1

Direnak eta ez direnak

Hementxe berriro ere, zorrak kitatzen. Aitortu behar dizut harritu egin nauela irakaslearen testuak: nire abizena parentesi artean ikusi eta zer pentsatua ekarri dit. Ez dagokit abizen hori? Ez da ziurra? Azaldu behar didazu. Grazia egin dit.

Goazen bada harira. Ez nituen metodologiaren inguruko ohar guzti-guztiak hartu, hortaz, buruz ariko naiz zenbaitetan. Eskolak hiru zatitan banatuta egongo dira: teoria, hausnarketa eta ordenagailu gelan teorian ikasitakoa ikustea. Gogoan dut, hausnarketaren tartea ordu laurdenekoa izango dela, beraz, ausartuko naiz idaztera teoria eta ordenagailu gelako saioa ordu bete ingurukoak izango direla.

Irakasleak lehen klasean kontratu orri bana banatu zigun. Kontratu orri horretan, honako bost konprosioak zein neurritan beteko dituen azaldu beharko du ikasle bakoitzak: %80ko asistentzia, blogean norberari dagokionean galderak erantzutea, taldeko lana, portfolioa eta azterketa gainditzea. Konpromiso bakoitza azken notaren zati bat da, ez naiz ausartuko idaztera zenbat puntu diren bakoitza. Hori bai, bost konpromisook betez gero, azterketa test erako tramite soila izango da eta galderen %50a erantzun beharko da zuzen; bete ezean, berriz, oso oker ez banago, galderen %60a erantzun beharko da zuzen eta gaizki erantzundako galderako puntuak galduko dira. Talde lanari dagokionez, komunikazioan diharduen erakunde batek nola sailkatzen duen informazioa eta dokumentazioa azaldu beharko da. Idatziz aurkezteaz gain, ahozko azalpena ere egin beharko da maiatzaren 31ko eskolan. Porfolioan edo eguneroko txikian eskola teorikoetako gogoetak, ikasitakoa, irakurgaien inguruko iritzi kritikoak eta bisiten gaineko testuak jaso beharko dira. Berau ere, konpromiso guztiak legez, baloratu egingo da. Asistentziaren notaren zatia izan nahi duena eskolen %80ra joan beharko da. Azkenik, galderak txukun erantzunda puntu erdia lor daiteke. Aitor Zuberogoitia irakasleak galderak jarriko ditu astero klaseko bik erantzun dezagun eta txukun erantzunda, esandakoa.

Lehen eskolan, gomendatu zituen liburuen izenburuak hauexek: Manual de documentación para comunicadores eta Historia de google. Bi horietaz gain, badira beste batzuk urte hasieran banatu ziguten ikasgaien inguruko txostenean.

Bihar, osteguna 22, lehen eskolan izan ginen hamaika lagun Eitbra, Iurretara, joango gara bertako dokumentazio eta informazio zentroa ikustera. Hamaika bakarrik joan zitezkeenez eta hamaika geundenez lehen eskola horretan, Zuberogoitiak erabaki zuen bertan geundenok joatea. Joango garenok eguerdiko ordu bata eta erdietan Huheziko kafetegian elkartuko gara. Gainontzekoek ordu bietan Googleren inguruko dokumental bat ikusiko duzue klasean. Iurretatik itzultzean eta dokumentala amaitutakoan, ikusitakoaren elkartrukea egingo dugu.

Open sourcearen lotura Aitor Zuberogoitiak idatzi du eta ez dut berriz idatziko eta ez naiz horrekin luzatuko.

Kontratuak hurrengo asteko eskolara eraman behar dira. Ordurako, liburutegi digitalen gaineko txostena ere irakurrita eraman behar da.

Horrela bada, ihauterien biharamunari egurra eman eta alper-alperrak izan!!! Biharamunaren aurka ez dago hori baino gauza hoberik-eta!!!

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-02-23 13:59 #2

Kaixo guztioi. Estimatzen da Beñaten ironia erantzunetan (zer litzateke mudnua umore barik...).

Bueno, por partes (Jack tripa-erauzleak esan ohi zuen moduan):

- Abizena badagokizu, noski. Parentesi artean jarri nuen, pentsaturik klasean bazegoela beste Beñaten bat, eta gero konturatu naiz ezetz.

- Bost konprosio horiek (Wazemank-ekoen Zalantza Argiketarako Zerbitzura deitu behar dut berba horri buruzko argibideak eman diezazkidaten) ondo daude jasota. Hauek dira euretako bakoitzari esleituriko puntuak (gogoratu kontratua martxoaren 8rako entregatu behar didazuela, datorren astean, martxoaren 1ean, ez baita eskolarik izango Komunikaldiak direla eta; laster eskegiko dudan beste posta batean emango dut horren berri):

%80ko asistentzia (saio teorikora, irakurgaiei buruzko ordu laurdeneko eztabaidara eta Infogelako saio praktikora): puntu 1.

Talde lana egitea eta maiatzaren 31n eskolan aurkeztea: 2 puntu. Talde lana, zertaz baina? Bueno, hori (eta gainerako gauza gehienak) ondo azaldu du Beñatek: informazioarekin lan egiten duen erakunderen batek (Radio Euskadi, Radio Vitoria, Euskadi Irratia, ETB, Berria, Argia, Euskal Filmoteka, disketxeren bat, argitaletxeren bat, Goiena, Sustatu.com, alderdi politiko bat, Eusko Legebiltzarra, zuen herriko udala, Donostiako Koldo Mitxelena, Bilboko Bidebarrieta edo Gasteizko Sancho el Sabio...) informazio hori zelan jaso, gorde, sailkatu, berreskuratu eta berrerabiltzen duen erakustea. Horretarako, ordu laurden izango du talde bakoitzak. Zazpi talde osatu behar dituzue guztira: sei, bost lagunekoak; beste bat, laukoa.

Blogeko galderari erantzutea: puntu 1 (gehien jota). Aurrekoan erratu egin nintzen eta puntu erdi zela aipatu nuen, baina ez, puntu bat izango duzue hor jokoan.

Azterketa baino lehen portfolioa (norbere bloga edo koadernoa) txukun ematea: puntu bi. Garrantzitsua da klase bakoitzean (eta bisitetan, eta irakurgaietan) ikusitakoa ondo jasotzea; horretarako, erantzun aipaturiko galdera biak (Zer ikasi dugu gaur? Zer egin dugu?) eta txertatu ondoren zuen gogoeta pertsonala. Ez beldurrik izan kritikoak (zirikatzaileak ere bai, ondo argudiatzen baduzue, baina hori bai, beti ere errespetutik) izateko: klase hau ez zait gustatu arrazoi jakin hauengatik...

Azken 4 puntuak, azterketan izango dituzue jokoan (baina hori bai, ikasgaia gainditzeko derirgorra izango da azterketa gainditzea): testa izango da, 40 galderakoa. 0,1 puntu galdera bakoitzak, gutxienez 20 asmatu beharko dira pasatzeko. Aurreko 4 konpromisoak hartu ez edo bete ez dituztenek, berriz, 10 puntuak azterketan izango dituzte jokoan: 6 bat atera beharko dute gutxienez gainditzeko, eta huts egiten duten galdera bakoitzeko 0,25 puntu galduko dute (galderak, gainera, klasean ikusitako adibide eta helbideei buruzkoak izango dira).

Bueno, gauzak argi eta txokolatea lodi, ezta? Ala, laster arte

Utzi iruzkina: