Jakin aldizkariaren historia

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2006-11-15 14:52

Kaixo guztioi. Hau da Joseba Orella, Nerea Barrutia eta Onintza Ayestaran ikasleek Jakin aldizkariaren historiari buruz prestaturiko eskema:

GIDOIA:

 

  1. TESTUINGURU HISTORIKOA
  2. HISTORIA KRONOLOGIKOKI
  3. HELBURUAK
  4. ZUZENDARITZA
  5. SAILAK
  6. MAIZTASUNA
  7. YAKINTXO
  8. HARPIDEDUNAK
  9. EGUNGO JAKIN
  10. ONDORIOA

 

1)      TESTUINGURU HISTORIKOA:  

            POLITIKA;

·       Belaunaldi berria. Ia berrogei urteko gerrate-ondo luzeak (1937-1975), epealdi oso ezberdinak izan zituen bai politikan baita kulturgintzan ere. 1956-1960 urteetan mugarri bat ezar dezakegu: belaunaldi berri baten agerpena.

·       Krisi politiko ideologikoa. Eusko Ikaskuntza eta baita Jaurlaritza erbestean zeuden. 1954ena Eusko Ikaskuntzak Baionan ospatuko zuen beraien VIII. Batzar Nagusia. Bestalde Eusko Jaurlaritza kezkati zegoen, gazteak eske baitzetozen geroz eta urduriago (Ekin taldea), eta ez zeukaten apenas zer emanik. 1956ean euskotarren biltzar nagusi bat deituko du. Mundu osotik elkartuko zen jendea; baina dagoeneko sumatzen zen gazteria berria urrundurik zegoela.

Landaburuk eta Krutwigek bi obra kaleratuko zituzten, bakoitzak bere aldetik, itxaropen bila egindako bi lan. Abertzaletasunaren barnean jasaten zen etsipen berari erantzunez moldatutako pentsamenduak biltzen zituzten bi obra horiek. Landabururen lana 1956koa da Krutwingena berri, sei urte beranduagokoa baina biek aurreko hamarkadaren eskarmentu gaiztoari buruzko gogoetak egiten dituzte, obren izenburuak, La Casa del PV eta Vasconia dira hurrenez hurren. Bi lan horiek han ezberdinak suerta baldin baziren, ez zen halabeharrez baizik gertatu: garai haietako krisi politiko-ideologikoak erdibitu zuen, hain zuzen ere, euskal abertzaletasuna bi partetan.

·       Jakinen isla nabarmena. Aldizkariaren barnean gizartean gertatzen ari ziren aldaketak ere islatu ziren, bi mailatan: moderno kutsu bat dakarren gaiak ugarituz eta euskarari molde berriko irtenbideak bilatuz.

 

            ABERTZALETASUNA ETA HIZKUNTZA;

·       Hizkuntzaren naziotasun balioaren aldarrikapena. Euskal abertzaletasunak beti izan du bere baitan hizkuntzaren eskea. Hala ere, ez du beti berdinki azpimarratu hizkuntzaren naziotasunaren balioa. 1950-60 urteetako politika tristurak areagotu baizik ez zuen egin hizkuntzaren aldeko baieztapena. Jakin-en inguruko lankidegoak zekarren hizkuntza grinaren nondik norakoa korronte historiko horren barnean agertzen da. Urte haietako eskakizun politikoek inposatuko dute euskaltzaletasunaren leherketa bortitzago bat, hitzetan eta ekintzetan.

 

            ELIZ IKASTETXEAK;

·       Gazte alfabetatu eta abertzaletasunaren kontzientzia dutenen biltoki. Berehalako politika helburu ezak kulturara eramango du abertzale gaztearen parte handi. Eliz ikastetxeetako gazteriahori alfabetatua da, abertzaletasunaz kontzientziatua eta, lanerako ere, bizimoduz teilape berean elkartua.

·       Kultur erreminten iturri.

a) gerra-urreko literatur tradiziotik

b) ugarituz ari ziren euskal argitalpen berrietatik

c) norberaren familiartekoetatik

d) irakasleen artean euskaltzaletasunari eutsi ziotenengandik

e)…

2) HISTORIA KRONOLOGIKOKI:

            SORRERA; 1956: ez zuen Seminario Nagusiaren ezta legearen baimenik ere.

           

                      Arantzazuko Frantziskotar ikasleen ekimenez.

            1961; 1. debekua.

            1964; berriz abiatzen da: Torrealdai hasi lanean.

            1968; Arantzazutik hiri mundura. Gai erlijiosoak jorratzetik gai kulturalak eta sozio-politikoak, ideologikoak jorratzera=publiko orokorrarentzako aldizkaria.

            1969; 2. debekua (Fragan Legea): Zergatik? Jakinen ibilbidea euskaltzalea, sozialista edo erregimenaren aurkakoa zelako.

            1977; debekuaren deuseztapena.

            2002ko martxoan Polizia Nazionala Jakinen erredakzioan sartu zen eta bi ordenagailu eraman zituzten.

            2003; webgunearen etenaldia.

 

3) HELBURUAK:

            Euskara eta kultura uztartzea.

            Euskararen zabaltzea.

            Euskarari estatus kultural praktikoa aitortzea.

 

4) ZUZENDARITZA:

            1967 arte zuzendaritza egonkorrik ez. Arantzazuko ikasleen esku zegoen aldizkariaren gidaritza.

            1968an Arantzazutik kalera Karlos Santamaria, Rikardo Arregi eta Joan Mari Torrealdairen gidaritzapean. Zuzendaritza finkoa aurrerantzean.

            1977an ekipo zaharreko jende ezagunak jarri martxan aldizkaria: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Joan Mari Torrealdai.

 

5) SAILAK:

            Ia beti barne sailez osatuta.

            Artikulu bakoitzari bere markoa eman.

    • Aurreneko urteetan barne sailkapena gaiaren arabera egin ohi zen: Teologia saila, Filosofia saila, Kultura saila, Antze saila, etab.
    • 1964-1967; sailkapenik ez
    • 1968-…; sailkapena ez tematikoa; gaiaren tratamenduaren araberakoa.

 

6) MAIZTASUNA:     1967 arte, urteko 3 zenbaki atera

            1967-68 urteetan lauzpabost

            1969; bi zeramatzan

            1977-1989; urtean lau zenbaki

            1989; sei ateratzen hasi.

            90eko hamarkadatik egun arte bi hilabetekaria. Tartean webgunearen etenaldia.

 

7) “YAKIN´EN GEIGARRI”:

            1960an sortu.

            Yakin’en geigarri izena, erredakzioan “Yakintxo” izenez ezaguna.

            Lau aldiz agertu.

            Gaiak? Kultur albisteak, gramatika eztabaidak, idazleen arteko harremanak eta hainbat informaziotxo.

 

8) HARPIDEDUNAK:

            Datu eskasia. Zuzendaritza etengabe aldatzeak, aldizkaria lekuz aldatzeak, debekuek dakartzaten etenak direla medio, fitxa eta paper asko galdu egin ziren.

    • 1972/1973: krisia: gora-behera asko, istilu eta borroka ugari, hizkuntza alorrean bezala politikan eta ideologian. Urte horietan Jakin-en irakurlea asko aldatzen da. Irakurle tradizionalak lekua uzten dio irakurle gazteari, hiritarragoari. Irakurle zaharrak harpidetza uzteko arrazoiek hiru motibazio zituzten: ekonomikoa, ideologikoa eta hizkuntzakoa.

            GAUR EGUN:

§         2300 harpidedun eta 6000 irakurle.

§         2700 Torrealdairen hitzetan.

 

9) EGUNGO JAKIN:

            Ekipo txikia

            Hainbat kolaboratzaile

            Bi hilabetekaria

            Tirada: 3100 ale

            Harpidetza: 2700 inguru

            Aldizkari “generalista”

 

10) ONDORIOAK: (laburtuta)

•        Gure iritziz, Jakin sortu zen unea ez zen kasualitatezkoa izan. Garaiak eta egoerak eskatzen zuenaren emaitza izan zen.

 

•        Jakin aldizkariak bere helburuak ezarri zituen eta berauek betetzen ditu alez ale. Debeku eta zailtasun guztien gainetik, helburuak indartu eta aurrera jarraitzeko kemena geroz eta handiagoa da.

 

•         Garai ezberdinetan euskara gatazka eta kontu ilunekin lotzen saiatu izan dira. Idazle eta kolaboratzaileek ezin dute jazarpen bortitz hori saihestu. Beren lanean eragina du jazarpenak.

 

 

 

 


Utzi iruzkina: