Talde-lanak abian
Kaixo berriro denoi. Gaur gelako ordezkari berriak izendatuta ekin diogu eskolari: Odei Esnaola eta Maider Juaristi, hain zuzen ere.
Gainerakoan, dagoeneko Mudle plataforman eskuragai duzuen ikasgaiaren gida aztertzen eman dugu klasearen zati handi bat (eman lehenbailehen izena Mudleko ikasgai honetan). Garrantzitsua da gida patxadaz irakurtzea, hori izango delako lauhileko honetako zuen bidaia-orria: hor ageri dira ikasgaiaren helburuak, jorratuko diren konpetentziak, ebaluazio-irizpideak, ikasgaiaren tenporalizazioa eta beste zenbait kontu jakingarri.
(Itaun bat baino ez, honenbestez: zalantzarik/iradokizunik bai ikasgaiaren gidaren eta ebaluazio-irizpideen inguruan?)
Behin horiek eginda, talde-lanetarako gaiak esleitu ditugu hurrena. Gaiak arrotz izango zaizkizue beharbada hasieran, baina ez estutu, trankil hartu kontua:
- Lehenbizi, saiatu planteaturikoa ulertzen, gako-hitzak identifikatzen, lanaren eskema posiblea egiten, gaia zeuenera eroaten (zeuen motibazioetatik gertu izan daitekeen adarren batean zentratzen)...
- Ondorengo urratsei gagozkiela, saia zaitezte Big6skills eskema jarraitzen (Mudle plataforman duzue hori ere, Informazio-konpetentziak. 6 pausoak artxiboan).
- Ea datorren asterako gaia zentratzen hasiak zareten eta informazio-iturri nagusiak identifikatuta eta lokalizatuta dituzuen... Gogoratu, hori bai, zeregin horretan oso lagungarri izan ditzakezuela HUHEZIko Komunikazioa guneko irakasleon ekimenez auzolanean sorturiko bi tresna hauek:
- Komunikazioari buruzko glosategia
- Del.icio.us-en daukagun Huheziko liburutegi birtuala: Komunikazioa departamentuko irakasleok hautaturiko hainbat artikulu interesgarri, denon artean etiketatu eta sailkatuak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: