Kategoria: soinu
Konturatu orduko aurtengo denboraldia agurtzeko unea iritsi zaigu. Ekaitz etorri da gaurkoan Paradisu zinemara, gitarra eta guzti, urtean jarri ditugun soinu bandak, eta bere gustuko filmetako kantak jotzera. Saioko kantak: Cat Stevens - Here comes my baby (1998 Academia Rushmore) Urge Overkill - Girl you’ll be a woman soon (1994 Pulp Fiction) Eddie Vedder - Hard Sun (2007 Into the Wild) Zarama - Dena ongi dabil (2007 Eutsi) The Weary Kind (2009 Crazy Heart) Gary Jules - Mad World (2001 Donnie Darko) Uda ona izan! Aurtengo irratsaioak: #01 - Aurkezpena #02 - Fahrenheit 451 #03 - Donn...
Kaixo guztioi, egun on. Atzoko eskolan egin genituen taldeak halakoren batean, eta baita gaiak esleitu (zoritxarrez galtzaile atera ziren gaiak kontsentsuz esleitzearen aldekoak) eta aurkezpenen ordena finkatu ere.Hona informazio zehatzagoa: 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 162. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 183. aurkezpena: Izar Otter, Leire Gonzále...
Soinu txikia, akordeoi diatonikoa, trikitixa, trikitrikia, farrea, filarmonika, pilarmonia, esku-soinua… hamaika modutara deitu izan diote XIX. mende bukaeratik gurean dabilen tresnari. Trikiti hitzari buruz, berriz, Juan Mari Beltranek esana du pandero hotsaren onomatopeiatik datorrela bere ustez. Eta esku soinua aipatuta, panderoa ere aipatu egin behar. Duela oso urte gutxira arte, panderoa dantzarako pizgarri moduan erabili izan da Bizkaian, eta pandero-joleak koplak kantatuz janzten zuen musika. Horregatik, gaur egungo panderojole-soinujole bikotea han sortu zela diote adituek. Akor...