Ataungo Udala

Ataunen urriaren 3an ospatu zen argazki rallyaren sari banaketa izan zen larunbatean herri antzokian. Irabazlea Juan Mari Ibarzabal azpeitiarra izan genuen. Bigarren saria Iñigo Ricorentzat izan zen eta lehen ataundarrarena Andoni Aizpuruak jaso zuen. Partaidetza zabala izan du Rallyak 43 partaideekin aurtengoan 4 gaietan sailkatzen zelarik sariketa: Lehioak, gorria, iturriak eta gai librea.Egun gutxi barru ikusgai izango ditugu udaleko web orrialdean saridun izan diren argazkiak. Zorionak irabazleei eta mila esker partaide guztiei.


1- Jon Ander Albisu eliminatuta- Jende asko bildu zen atzo arratsaldean Auzoeta kiroldegian bi pilota partidak ikustera. Lau t´erdiko txapelketako kanporaketan Jon Ander Albisuk 22 eta 15 galdu zuen Cabrerizoren aurka.   2- Bertso saioa-Gaur gaueko 22:00etan Herri Antzokian bertso saioa egingo da. Sarrerak bertako lehiatilan  5 eurotan egongo dira salgai.   3- Toka eta mus txapelketak- Bihar eguerdian Aizkoate Kultur Elkartearen aurrean 12:00etan toka txapelketa izango da. Arratsaldean 16:30ean Aizkoaten mus tapelketa.   4- Artzain txakur lehiaketa- Igandean 12...


Hemen dituzue urriko herriko berriak:   1- Edukiontzi marroia Ataunen- Egun gutxi barru Sasieta Mankomunitateak Ataunen hondakin organikoak biltzeko asmoz. edukiontzi marroiak jarriko ditu.   2- Ur zerbitzuaren kudeaketa- Urriaren 1etik  Gipuzkoako Urak partzuergoaren esku dago Ataungo ur zerbitzuaren kudeaketaren ardura.   3- Asteburuko pelikula- Asteburu honetan Herri Antzokian ikus daitekeen pelikula, "Salt" da. Igande arratsaldeko haurren pelikula berriz, "Campamento Flipy".   4- Aizkoate Kultur Elkartean hitzaldia- Urriaren 22an, iluntzek...