Herriko berriak 2010/11/12

ataungoudala 1456131137534 Ataungo Udala | 2010-11-13 11:40

1- Jon Ander Albisu eliminatuta- Jende asko bildu zen atzo arratsaldean Auzoeta kiroldegian bi pilota partidak ikustera. Lau t´erdiko txapelketako kanporaketan Jon Ander Albisuk 22 eta 15 galdu zuen Cabrerizoren aurka.
 
2- Bertso saioa-Gaur gaueko 22:00etan Herri Antzokian bertso saioa egingo da. Sarrerak bertako lehiatilan  5 eurotan egongo dira salgai.
 
3- Toka eta mus txapelketak- Bihar eguerdian Aizkoate Kultur Elkartearen aurrean 12:00etan toka txapelketa izango da. Arratsaldean 16:30ean Aizkoaten mus tapelketa.
 
4- Artzain txakur lehiaketa- Igandean 12:30ean Iztartoko belardian Artzain txakur lehiaketa egingo da.
 
5- Jentilen etorrera- Igandean arratsaldeko 18:30ean jentilen etorreraren kale ibilaldia eta ondoren ekitaldi berezia egingo da.
 
6- Mondeju eta talo jana- Jentilen etorreraren ekitaldia bukatzen denean, San Martingo plazan mondeju eta talo jana egingo da.
 
7- Organu kontzertua- Azaroaren 19an, ostiralean hain zuzen, iluntzeko 19:00etan San Martingo elizan organo kontzertua egongo da. Oraindik ez dakite zein organo-jotzaile etorriko den..
 
7- Argazki ralyko sari banaketa- Azaroaren 20ean Herri Antzokian eguerdian Argazki Ralyko sari banaketa egingo da.
 
8- "Izarren argia" pelikula- Datorren asteburuan Herri Antzokian "Izarren argia" filma botako dute.
 
9- Begoña eta Tere andereñoen despedida bazkaria- Azaroaren 27an Bitorrenen Begoña Munduate eta Tere Dorronsororen despedida bazkaria egingo da. Dakizuen bezala, biak jubilatu berriak dira.
 
10- Baserri seinaleak- Ataungo udala Ataungo zehar batzutan baserri seinaleak jartzen ari da. Hasiera batean Aitzarte, Lauztierreka eta Aia aldeko baserrietan jarriko dira seinaleak.