Ataunen urriaren 3an ospatu zen argazki rallyaren sari banaketa izan zen larunbatean herri antzokian. Irabazlea Juan Mari Ibarzabal azpeitiarra izan genuen. Bigarren saria Iñigo Ricorentzat izan zen eta lehen ataundarrarena Andoni Aizpuruak jaso zuen. Partaidetza zabala izan du Rallyak 43 partaideekin aurtengoan 4 gaietan sailkatzen zelarik sariketa: Lehioak, gorria, iturriak eta gai librea.Egun gutxi barru ikusgai izango ditugu udaleko web orrialdean saridun izan diren argazkiak. Zorionak irabazleei eta mila esker partaide guztiei.


Gizentasuna, gero eta arazo larriago bihurtzen ari da gure ingurunean, hori dela eta gero eta azkarrago agertzen zaizkigu gaixotasun kardiobaskularrak eta beste hainbat gaixotasun.  Azpeitian bildu ginen Aitziber Aizpurua eliku zentroko dietistarekin. Hainbat galdera egin genizkion eta jarraian horiek irakurtzeko aukera duzue.   Zenbat jende duzu Azpeitian janariekin sorturiko arazoak dituena? hau da, obesitatea, anorexia...?   -Asko. Gehienbat pisua galtzea nahi duen jendea  hurbiltzen da, gero eta jende gehiago arduratzen da (batez ere gazteak) arazo hau...