Aitziber Aizpuruari eginiko elakrrizketa

lukuru 1456151139851 Lukuru | 2009-05-08 19:33

Gizentasuna, gero eta arazo larriago bihurtzen ari da gure ingurunean, hori dela eta gero eta azkarrago agertzen zaizkigu gaixotasun kardiobaskularrak eta beste hainbat gaixotasun. 

Azpeitian bildu ginen Aitziber Aizpurua eliku zentroko dietistarekin. Hainbat galdera egin genizkion eta jarraian horiek irakurtzeko aukera duzue.

 

Zenbat jende duzu Azpeitian janariekin sorturiko arazoak dituena? hau da, obesitatea, anorexia...?

 

-Asko. Gehienbat pisua galtzea nahi duen jendea  hurbiltzen da, gero eta jende gehiago arduratzen da (batez ere gazteak) arazo hauengatik.

Anorexia eta bulimia kasuak gutxiagotan tratatu izan ditut, horiek psikologoek gehiago jorratzen dituzte.

 

Esan ohi da azkenaldi honetan gero eta jende gehiago gaixotzen dela elikadura txarraren ondorioz. Zure inguruan nabaria al da hau?

Bai. Batez ere gizentasun arazoak dituztenak gero eta gehiago hurbiltzen zaizkit, egia esan behar bada, gizentasuna da XXI. mendeko epidemia .

Gizentasunaren errudunak gehienbat goxokiak, hamburgesak eta era honetako janariak ditugu.

Gaur egun, gazteek asko jaten dituzte horrelako gauzak eta lehen meriendatan jaten ziren bokadilo ederrei gaur egun  goxokiek hartu diete lekua.

Goxokiek eta horrelako gauzek beste hainbat gaixotasun ere sortzen dituzte eta are okerrago dena gero eta gazteago agertzen dira.

 

Gazteriak gaur egun duen dieta egokia dela uste duzu? Eta zaharrek?

 

Nire ustez, oraindik, hemen behintzat, nahiko ondo jaten da etxeetan. Bazkari eta afari egokiak egiten direla esango nuke; aldiz, gosariarekin ahaztu egiten gara eta esan beharra dago eguneko jatordurik garrantzitsuena dela. Azken finean, 10-12 ordu jan gabe egoten gara, eta gosariak egunari aurre egiteko beharrezko dugun energia ematen digu. Hau egin ezean, errendimendu fisikoa eta intelektuala asko jaisten dira.

 

Zaharren elikadura gazteena baino egokiagoa iruditzen zait. Denetik dago baina, egia esan, zaharrek litxarreria gutxiago jaten dute, eta jatorduak hobeto zaintzen dituzte.

 

Denek egiten duten galdera da, baina, zein da egunero edo astean zehar egin beharreko dieta orekatua?

 

Egunean gutxienez 2 basokada esne, hau da, 4 yogur eta gazta pusketa bat kaltzioaren beharrak asetzeko.

Haragia, arraina, arrautzak astean 3-4 bat aldiz bakoitza.

Lekale, pasta eta verdurak astean pare bat aldiz eta fruta 3 pieza egunean gutxienez.

 

Uda hurbiltzen ari den heinean gero eta jende gehiago dago garairako kilo batzuk kendu nahi dituena. Zein izango litzateke dietarik egokiena helburu hori lortzeko? Era egoki baten eginda, zenbat kilo argaldu genitzake hemendik udara?

 

Hori soberan dagoenaren araberakoa da. 15 kilo soberan dituenak eta 2-3 kilo soberan dituenak benetan desberdin botako dituzte kiloak.

Baina, egia esan, faktore asko daude, kirola egiten duten, metabolismoa,…

Batez beste astean 0,5 kilo inguru galtzean datza gakoa. Lehen astean akaso 3 kilo botako dira bigarrenean kilo1 eta horrela asteek aurrera egiten duten heinean,kilo gutxiago galduko ditugu soberan ditugun kiloak ere gutxiago izango baiditugu.

 

Gaur egun esaten dute alturaren araberako pisua dela egokiena. emakumeen artean 1.50m bada 40 kilo inguru pisatu behar du eta aldiz gizonezkoen artean 1.50m bada 50 kilo inguru dela esaten da pisu egokiena. ados al zaude honekin? zergatik?

 

Hori farmaziatako pisuek diote, baina benetan faktore askok eragiten dute,  gorputzaren konposizioak, gorputzeko masa indizea,…

Kiloak bota behar dira gainzama grasatsua duenean bota behar dira eta ez gainzama muskularra duenean. Hainbat formula egon arren grasari begiratu behar zaio.


Anorexiatik aparte, badago obesitatearen arazoa. Gaur egun asko jaten den janari azkarrak eta hamburgesak eta abar direla arazo hau handitu egin dela esan ohi dute, baina baita anorexiaren arazoa ere, nola azaldu daiteke hori?

 

Txiki-txikitatik elikadura ohitura egoki batzuk hartzen badira, gero errazago mantentzen dira, eta guk erakutsi behar badiegu gure ondorengoei ondo jaten guk ere jateko ohitura egokiak izan behar ditugu.


Obesitateari nola egin geniezaioke aurre?

 

Obesitatea duen pertsona batek elikadura ohitura egokiak hartzea du arazoari aurre egiteko armarik egokiena,  eta kirola egitea ditu arazoari aurre egiteko armarik egokienak.

 

Zer da garrantzitsuagoa, janaldi batean asko jatea edo gutxi eta sarri jatea?

 

Jatordu asko eta gutxi jatea egokiagoa da jatordu gutxi eta asko jatea baino. Denetik jatea baino, tamainan da egokiena, eta jan tarte handiak egitea txarra da, zeren antsietate puntu bat sortzen baita eta horrek janaldi handiak egitera garamatza.


Utzi iruzkina: