Bost urte pasa dira lehen JAZPANA! Fest jaialdia antolatu genuela. Urte hartan (2009a zen), lau lagunek osatzen genuen lan taldea eta beste hamar bolondresen laguntzarekin atera genuen aurrera. Indartsu hasi ginen eta We Are Standard edo Capsula bezalako taldez gozatzeko aukera izan genuen eta kontzertu gau bakarra proposatu genuen beste hainbat ekintza paraleloez gain. Denbora pasa da eta gauzak asko aldatu dira egun hartatik. JAZPANA! Kultur Elkartea sortu genuen lau laguneko lan taldea hamaika laguneko lan taldean bilakatu da (70 bolondresetik gora mugitzen dugu gaur egun). Kontzertu ga...


Ataunen urriaren 3an ospatu zen argazki rallyaren sari banaketa izan zen larunbatean herri antzokian. Irabazlea Juan Mari Ibarzabal azpeitiarra izan genuen. Bigarren saria Iñigo Ricorentzat izan zen eta lehen ataundarrarena Andoni Aizpuruak jaso zuen. Partaidetza zabala izan du Rallyak 43 partaideekin aurtengoan 4 gaietan sailkatzen zelarik sariketa: Lehioak, gorria, iturriak eta gai librea.Egun gutxi barru ikusgai izango ditugu udaleko web orrialdean saridun izan diren argazkiak. Zorionak irabazleei eta mila esker partaide guztiei.


2008/05/12 egunean XV. argazkilaritza rallya jokatu zen Urnietan, eta bertan izan nintzen goiza pasatzeko asmoz. Oraingo honetan, Asteasuko Rallyan ez bezala, gai zerrenda bat eman ziguten hauei buruzko argazkiak ateratzeko. Lourdes iriondo parkea Erliebeak Autoerretratua Kolore urdina Kirola Hostoak Askea Hau honela, argazki kamara hartu eta argazkiak ateratzeari ekin nion. Beno, egia esan lasai hartu nuen gauza, honi ekin baino lehen ongi gosaldu nuen. Hauek dira ateratako argazkiak: Lourdes iriondo parkea Erliebeak Autoerretratua Kolore urdina Kirola Hostoak Askea Irudiak ...


[1]Aiurri aldizkarian argitaratu dute Asteasuko I. argazkilaritza rallyko emaitzak. Azkenik, honako hau izan da sailkapena: Iyuya Urrutia Aitor Regillaga Andoni Barandiaran Egia esan behar bada, artikuluak ez du gauza handirik esaten baina bueno, irakurri nahi duenak hemen du [2] albisterako esteka. http://www.aiurri.com http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=3697