Urnietako XV. argazkilaritza rallya

zoroakklubmix 1456154056545 ZoroakKlubMix.org | 2008-05-19 12:55
1

2008/05/12 egunean XV. argazkilaritza rallya jokatu zen Urnietan, eta bertan izan nintzen goiza pasatzeko asmoz.

Oraingo honetan, Asteasuko Rallyan ez bezala, gai zerrenda bat eman ziguten hauei buruzko argazkiak ateratzeko.

• Lourdes iriondo parkea
• Erliebeak
• Autoerretratua
• Kolore urdina
• Kirola
• Hostoak
• Askea

Hau honela, argazki kamara hartu eta argazkiak ateratzeari ekin nion. Beno, egia esan lasai hartu nuen gauza, honi ekin baino lehen ongi gosaldu nuen.

Hauek dira ateratako argazkiak:

Lourdes iriondo parkea
txakurrak ez dioen kartel bat azaltzen den argazkia
Erliebeak
Udaletxeko armarriaren erliebea azaltzen den argazkia
Autoerretratua
Ni kamara atzean
Kolore urdina
Pintura urdinez margoztutako pareta zati bat, urdina L forma duen zatitxo bat besterik ez da
Kirola
Urnietako polikiroldegian, partidua ikusten ari zen baten hankak agertzen dira argazkian, Adidas markako zapatila eta txandala jantzita dituelarik
Hostoak
Pato Jurdan-en panpina zuhaitz baten hostoen gainean dago etzanda argazki honetan
Askea

Bi neska daude banku batean eserita, hauen aurrean putzu handi bat dago bertan izlatzen direlarik

Irudiak handian ikusi nahi badituzu bisitatu nire argazki bilduma

Emaitza Maiatzak 30 dituenean jakingo ditugu, Urnietako Lekaio kultur-etxean.

Ichitaka

Ichitaka 2008-05-31 16:50 #1

Atzo azkenean egun handia izan zen, Urnietako XV. Argazkilaritza Rallyko emaitzak atera ziren.

Eta saria irabazi dut! Bigarren urnietarra izan naiz :)

Sari-emate ekitaldian leiaketan aurkeztutako argazki guztien proiekzio bat egin zen, eta argazkiak ikusgai jarri ziren Urnietako Lekaio kultur-etxeko areto nagusian.

Hauek izan dira aurtengo saridunak, absolutua, urnietakoak eta 14 urte azpikoak urrenez urren:

Carlos Mediavilla

Leire Etxeberria

Mikel Iraola Urdangarin

Aitor Regillaga

Mikel Iraola Uribarrena

Margot Madina Gonzalez

Azkenik argazki onenaren saria Manuel Beobidek eraman zuen naturako argazki batengatik

Utzi iruzkina: