Kategoria: argazkilaritza
Argazkilaritza artea den ala ez betiko eztabaida bat izan da. Iruditzen zait ordea, argazkilaritza arte gisa zer den ez dela inoiz argitua izan. Zertan datza argazkilariaren genioa? Ba al da halakorik? Zertan datza argazkilaritzaren artetasuna? Galdera hauei erantzuteko saiakerak izan dira, zuzenekoak eta zeharkakoak, galdera bete-betean erantzuteko saiakerak, edo albotik jotzen dutena. Roland Barthes, Susan Sontag dauzkat orain gogoan. Baina galderak zutik dirau: Zertan datza argazkilaritzaren artetasuna? Zer du argazkilaritzak berezkoa, arte gisa, beste...
Orain dela urte-bete inguru dokumentu eder honekin topatu nintzen. Irina Werning argazkilariaren lana dugu eta estekari klik egin badiozue ikusiko zenuten moduan, iraganeko argazkiak leku eta egoera berdinetan errepikatzean datza (Gehienetan kilo batzuk gehiago eta ile gutxiagorekin). Interesgarri zein dibertigarria iruditu zitzaigun proiektua lagun talde bati eta guk ere halako zerbait egitearen ideia sortu zen. Hala ere, beste asko bezala, gargardo eta garagardo artean galdu den ekimena… Irina Wening-ek ordea lanean jarraitu du eta orain gutxi Back To The Future 2 argazki saila argit...
Adrian Baileyek Mana Pools parkean argazki hau egin zuen, Zimbawen, babuino batek hegazti hil batekin aurkitu zuenean. Bere eskuen artean zuhur eutsi zuen, arretaz begiratuz, pentzatzen ari zen moduan. Horrela azaltzen du egileak bere argazkia, Wildlife Photographer of de Year lehiaketan finalista geratu zen, ugaztunen kategorian. Nahi baduzue, argazkilari honen webgunea hemen ikusi dezakezue: http://www.baileyphotos.com
Argazkiak birdoitzeko aplikazioa da Adobe Ligthroom© Aplikazio hau gimp-ekin batera, ezinbesteko aplikazioa dela iruditzen zait argazkiak birmoldatzek. RAW formatuan ateratako argazkia hartu, eta argazkiak errebelatzeko laborategietan lez, digitalki errebelatu gabeko argazkiak ikutu ditzakegu. Argi gehiago, kontraste gehiago, gutxiago, saturazioa, zuri balantzea, etb. eman diezaiokegu. Aplikazio honek akats bat du, ez dela software librea. Beno zer egingo diogu ba ... Informazio gehiago nahi baduzu ikusi ondorengo estekak: http://www.photoshopsupport.com/lightroom/tutorials.html [inge...
2008/05/12 egunean XV. argazkilaritza rallya jokatu zen Urnietan, eta bertan izan nintzen goiza pasatzeko asmoz. Oraingo honetan, Asteasuko Rallyan ez bezala, gai zerrenda bat eman ziguten hauei buruzko argazkiak ateratzeko. Lourdes iriondo parkea Erliebeak Autoerretratua Kolore urdina Kirola Hostoak Askea Hau honela, argazki kamara hartu eta argazkiak ateratzeari ekin nion. Beno, egia esan lasai hartu nuen gauza, honi ekin baino lehen ongi gosaldu nuen. Hauek dira ateratako argazkiak: Lourdes iriondo parkea Erliebeak Autoerretratua Kolore urdina Kirola Hostoak Askea Irudiak ...
Argazki bat ateratzeko zein da ezinbesteko elementua? argia Argazkia ateratzeko, erabiliko dugun sentsorera (Analogikoa edo digitala) zenbat argi sartzen den neurtu beharko dugu automatikoki edo eskuz argia neurtzeko gailua den fotometro batekin. Argazki kamaran sartzen den argi kopurua puntutan neurtuko dugu eta neurri kopuru perfektua izango denaren azpitik (subespuesto) edo gainetik (subreexpuesto) engo daiteke. Eta hau esanda nola kudeatu dezakegu argazki kamarara sartzen den argi kupurua? Diafragma eta obturadore-abiadura erabiliko dugu.
Gaur honako webgune honekin egin dut topo [1]Quesabesde.com. Bertan haibat eta hainbat baliabide aurkitu ditzakezu, alanola argazkilaritzari buruzko tutoak. Nik oraingoz [2]"Fundamentos de la impresión" delako artikuloa irakurri dut. Oso gomendagarria http://www.quesabesde.com http://www.quesabesde.com/camdig/articulos.asp?articulo=178
[1]Aiurri aldizkarian argitaratu dute Asteasuko I. argazkilaritza rallyko emaitzak. Azkenik, honako hau izan da sailkapena: Iyuya Urrutia Aitor Regillaga Andoni Barandiaran Egia esan behar bada, artikuluak ez du gauza handirik esaten baina bueno, irakurri nahi duenak hemen du [2] albisterako esteka. http://www.aiurri.com http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=3697
Pasa den larunbatean Asteasuko I. argazkilaritza rally-an hartu dut parte. Horrelako "berengenal" batean sartzen nahizen lehenego aldia da. Asteasura iritsi nintzenean ez nekien nun aurkeztu behar nintzen. Herritik pare bat buelta eman eta gero, Kultur etxeko liburutegian sartu nintzen egin beharrekoaz enteratzeko. Gai librea zen! Ni gaiaren zain nengoen eta kk. Bueno nahi genituen argazki guztiak atera eta 13:00ta baino lehenago entregatu behar ziren. Antolatzaileak bere ordenagailura bolkatu eta Azaroak 5 baino lehenago Tolosako Karlis argazki dendara eraman behar ditu erreportaia horreta...