"Back To The Future" Goierritarra!!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-11-29 20:05

Orain dela urte-bete inguru dokumentu eder honekin topatu nintzen. Irina Werning argazkilariaren lana dugu eta estekari klik egin badiozue ikusiko zenuten moduan, iraganeko argazkiak leku eta egoera berdinetan errepikatzean datza (Gehienetan kilo batzuk gehiago eta ile gutxiagorekin).

BTTF01


Interesgarri zein dibertigarria iruditu zitzaigun proiektua lagun talde bati eta guk ere halako zerbait egitearen ideia sortu zen. Hala ere, beste asko bezala, gargardo eta garagardo artean galdu den ekimena…

Irina Wening-ek ordea lanean jarraitu du eta orain gutxi Back To The Future 2 argazki saila argitaratu berri du. Berriz ere ikaragarri gustatu zitzaigun eta oraingo honetan bai, lanean jarri gara (Noizean behin gertatzen da).

BTTF02


Hamabostbat lagun bildu eta argazkiak aurkezten hasiak gara. Gure artean argazkilari eta disenatzaile bikainak ditugu eta prest agertu dira aurretik dugun erronkarako. Posible da lehen argazkiak Gabonetan egiten hastea eta ideia, uda amaierarako guztiak eginak izatea da. Orduan izango duzue emaitzen berri.

Oraingoz, aurkeztutako argazkietako batzuk uzten dizkizuet aurrerapen moduan. Aurrerapen moduan… eta zer demontre! Presio pixka bat izan dezagun.

Raul 


Hauxe Raulek aukeratutakoa. Ez du zailegia ematen arropa sinplea bait darama gainean. Atzeko baldosek ordea, arazoak eman behar dizkigutelakoan nago... 

Faus Famili Band


Ederra Faus ahizpen argazkia ere. Hemen arropak emango dizkigu lanak hirurek argazkiko aingeru aurpegia mantentzen jarraitzen baitute... 

Mikel

Eta hau... Auregia ezaguna egiten zait. Gozoa geratu behar zait bizarra gero...


Utzi iruzkina: