Noizbait

Atzo naiz, gaur nintzen eta noizbait izango naiz

Horrenbeste burukomin sortu zituzten hauteskundeen inguruko aurkezpentxo bat egin genuen, Jone Etxabe, Izaskun Fernandez de Arroyabe eta nik. Hauteskunde hauek zer hitzegina eman zuten, bai horixe! Oraindik gehiago hitzegin nahi baldin baduzue eta gaiarekin ez bazarete aspertu, ikus ezazue!


Ez al da adierazpen askatasuna eskubide unibertsala? Eta, pertsona bat hiltzea ez al da legez kanpo jokatzea? Azken honek ez al ditu pertsonen eskubideak urratzen? Guatemalan, antza, ez! Istorioa ez zen hasi Rodrigo Rosenberg hil zutenean, bere bideoa sarean eskegi zutenean baizik. Itxura denez, Rosenber abokatuak gobernuaren gustuko ez ziren datu batzuk zebilzkien eskuartean, eta horren haritik etorri zen bere heriotza. Rosenbergek, bere heriotzaren berri ematen zuen bideo bat grabatu zuen eta hil ostean eskegitzeko eskatu. Bideo honetan hilketaren ardura Guatemalako presidente, Alvaro Col...


Akabo ahaztea!

No profile photo Noizbait | 2009-05-18 21:33

Zu ere lagunen urtebetetze datekin edo lanak egiteko epearekin ez bazara gogoratzen, Google Calendar-en lagun egitea gomendatuko nizuke. Hau da, aplikazio honetan izena eman eta zeuk nahi dituzun datekin egutegiak sortzera animatuko zintuzket. Burua zertarako den badakigun , baina sarritan non dugun ez dakigunontzat ezin hobea da, Google Calendar! Honez gain, Euskal Herriko txoko ezberdinetako jaien datekin ere egin dezakegu egutegiren bat edo beste, eta hau gero lagunekin partekatu, horrela festarik-festa ibiltzea errazago izango zaigu heltzear den udan!


Tagzania

No profile photo Noizbait | 2009-05-06 18:25

Tagzaniaren inguruan zerbait entzuna nuen, baina ez nekien euskaldunek sortu zutenik, ezta zertarako balio zuen ere. Eta orain bai. Nire etxea, zein zuona aurki ditzaket, Tagzaniak eskeintzen dituen mapetan. Hori dela eta, hona nire etxearen mapatxoa. Bai, hortxe bizi naiz ni, eta adi begiratuz gero, agian leihoan agertuko naiz!kar kar kar   tagzaniapaste Nire etxea


Bigarren hitzaldia aste berean...Erdaraz esaten den bezala "cuando mucho, cuando nada". Edo, ala esango nuke behintzat. Hitzaldirik izan gabe pasa ditugu hilabete pare bat, eta bi astean kurtso guztian baino gehiago izan ditugu. Egia esan, interesgarriak! Bigarren bisita hau Hasier Etxeberriarena izan zen. Albistari bat sortu uzutela eta aurkeztera etorri zitzaigun bere lagun batekin batera. Albistaria, bai! Eta ez albistegia. Zuzeu izeneko web gunea sortu dute, eta bertan nahi duenak, edo aukera duenak, albisteak, bitxikeriak, gertakizunak...kontatzeko aukera izango du. Hori bai, euskaraz!...


Iban Aranzabal etorri zitzaigun hitzalditxoa ematera Huheziko fakultatera. Bai, irakaslearen abizen berdina zuen. Semea ote zen ere pentsatu nuen, baina ez dut uste. Zertara etorri zen? Goienako zuzendari denez, honen funtzionamenduaren berri eman zigun. Eta, kazetari multimedia delakoa azpimarratu zuen behin eta berriz. Neuk ere ez nekien zer esan nahi zuen, baina hitzaldia aurrera zihoan heinean ulertu nuen. Idatzizko kazetaritzaz gain, kameren funtzionamendua kontrolatu, interneten idazteko abilezia...dutenak dira kazetari multimediak. Ibanen ustez, garrantzitsuagoa da kazetaritzaren ald...


Urtebete inguru pasa da lagunak Tuentiren inguruan hitz egiten entzun nituenetik. 7 bat hilabete Tuentin neure kontu propioa egin nuenetik, joan zen Urrian hain zuzen ere. Eta orain, egunero darabilt. Lagunen argazkiak ikusteko edo igotzeko, lagunei mezuak bidaltzeko...eta jendearen berri izateko ere bai, noski! Gustoko dut, egia esan! Bai! Sare zabala da, badakit, baƱa nik, ezagutzen dudan jendea soilik dut onartuta eta, nire lagun horiek soilik ikus ditzakete nire argazki eta komentarioak. Beraz, oso eroso sentitzen naiz Tuenti delako honetan. Ez baitut zelataririk atz...


Tipi-tapa, tipi-tapa korrika!! Esanez sartu zen korrika Azpeitian. 16.edizioa jendetsua izan dela diote orokorrean, inoiz baino jende gehiagok hartu duela parte, eta Azpeitian ere kaleek gainezka egin zuten. Haur, gazte nahiz adinean aurrera dohazenek lagundurik pasa baitzuen korrikak gure herria. 16.edizio hau, berezia izan dela esan daiteke, Ongi Etorri! izenburupean etorri da gugana. Ongi etorri, euskaraz bizi nahi dugunon herrira, hain zuzen ere. Euskal Herrira etorri eta euskaraz ikasi dutenei eta hemendik joan eta euskera galdu ostea berreskuratu zutenei zuzenduriko lema, aurtengoan. ...


Ohhhh, It`s delicious!

No profile photo Noizbait | 2009-03-25 18:02

Kaixo, guztioi!Atzo eta gaurko Web 2.0 klaseetan ez dugu beste konturik, delicious gora eta delicious behera. Kontu bat ireki ere, ireki dugu eta interesgarria iruditu zait, nahiz eta hasera batean ez nekien balioko zidan ala ez.Gaur ordea ikusi dut baliogarri izan dakidakela, nik nahi dudanaren inguruan informazioa aurkitzen lagun dakidakeela, alegia. Eta, lagungarri bihur daitekeela. Daitekeela soilik esan dezaket, oraindik ez baitut erabili neure beharretarako.Egia esan, interneten Google-n hitz bat jarri eta 20.000 orrialde agertzen dira, eta nork balioko digun eta nork ez, ez dugu...


Apirilaren ostean zer?

No profile photo Noizbait | 2009-03-18 18:29

Youtuben arakatzen nenbilela, bideo honekin egin nuen topo. Ikustea erabaki nuen, eta a ze algara! Neska gaixoak ematen duen erantzuna nola bururatu zitzaion galdetu nion neure buruari, baina bere buruarekin ziur zegoela zirudien! Onena zeuok ikustea!  



Huheziko ikasle bat naiz, eta blog hau, Web 2.0 ikasgaiko ardatza da. Helburua? Hainbat iritzi artikulu eta artikulutxorekin blogari bizia ematea.