Zu zeu, hi heu edo ni neu!
Bigarren hitzaldia aste berean...Erdaraz esaten den bezala "cuando mucho, cuando nada". Edo, ala esango nuke behintzat. Hitzaldirik izan gabe pasa ditugu hilabete pare bat, eta bi astean kurtso guztian baino gehiago izan ditugu. Egia esan, interesgarriak!
Bigarren bisita hau Hasier Etxeberriarena izan zen. Albistari bat sortu uzutela eta aurkeztera etorri zitzaigun bere lagun batekin batera. Albistaria, bai! Eta ez albistegia. Zuzeu izeneko web gunea sortu dute, eta bertan nahi duenak, edo aukera duenak, albisteak, bitxikeriak, gertakizunak...kontatzeko aukera izango du. Hori bai, euskaraz! Ez ingeles eta ez erdara.
Beraz , euskaldun zaren horri animatzeko esan besterik ez, egunean zehar 1000 kontu izaten baitira han eta hemen!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: