Ohhhh, It`s delicious!

No profile photo Noizbait | 2009-03-25 18:02


Kaixo, guztioi!

Atzo eta gaurko Web 2.0 klaseetan ez dugu beste konturik, delicious gora eta delicious behera. Kontu bat ireki ere, ireki dugu eta interesgarria iruditu zait, nahiz eta hasera batean ez nekien balioko zidan ala ez.

Gaur ordea ikusi dut baliogarri izan dakidakela, nik nahi dudanaren inguruan informazioa aurkitzen lagun dakidakeela, alegia. Eta, lagungarri bihur daitekeela. Daitekeela soilik esan dezaket, oraindik ez baitut erabili neure beharretarako.

Egia esan, interneten Google-n hitz bat jarri eta 20.000 orrialde agertzen dira, eta nork balioko digun eta nork ez, ez dugu jakiten ireki eta irakurri arte. Aldiz deliciousen, jendeak gordetako artikuluak ikus ditzakegu, beraz, artikuluak selektiboak dira.

Gaurtik aurrera, erabiltzen hasi beharko dut, eta gehiago sakondu delicious delakoan, oraindik ez baitzait oso gozagarri izan, gazi-gozoa baizik!


Utzi iruzkina: