del.icio.us

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-04-29 14:08

Gaurkoan Deliciousekin gatoz. Gestio zerbitzu honek gustuko web orri ezberdinetan izaten diren aktualizazioak biltzeko aukera ematen digu. Blog txiki batek izango lukeen antzeko funtzionamendua du.  Horrela zuk zure web orriak bilduta eta etiketatuta izan ditzakezu eta are gehiago, zure lagunekin partekatu.Delicious oso sinplea da edozeinek erabiltzeko eta gainera oso baliagarria, lana asko murrizten baitu.


Delicious

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-04-03 14:21

Delicious markadoreak gestinatzeko tresna garrantzitsuena bilakatu da. Honekin gustoko ditugun prentsa albisteak gure profilean jarri ahal ditugu. Gainera beste lagunekin konpartitzeko aukera ematen du, eta baitere zure profila publiko izateko aukera. Okasio honetan ez dira izan Google.ekoek zerbitzua eskaintzen dutenak baizik eta Yahoo!-koek, nahiz eta 2005n erosi behar izatea. Zerbitzua 2003garren urtean jarri zen martxan. Zure ingelesa ondo agudizatzen baduzu, ondo ulertuko duzu zertaz hitz egiten ari garen bideo honetan


Azken aste honetako klaseeten eman dugun programa erakargarriari buruz idazteko esan digu gure irakasle den Joxe Aranzabalek. Delicious programa honetan artikuluak agertzen zaizkigu, non, guk interesa dugun gai baten etiketa jartzen badugu hitz horren inguruko edozein artikulu agertuko zaigu. Artikulu hauek geure egin ditzazkegu gordeaz eta lagunak egin ditzazkegu beraiek igotako artikuluengatik edo gure ezagunak direlako. Delicious kontu bat egitea ez da asko kostatzen eta nahiko erabilterreza dela esatera ausartuko nitzateke.Guk Joxe Aranzabalekin, bakoitzak bere bat egin d...


artikuluak edonon

lozorroan 1456151127498 Lozorroan | 2009-03-25 22:06

Ziur nago, gutako askok erabiltzen dugula interneta, orain hau irakurtzen ari dena , zu zeu, interneta erabiltzen ari da, zara, nabigatzen, kuxkuxeatzen. Ni neu ere horrela ibiltzen naiz,  baina  orain hasi naiz internetean nabigatzeak ekarri  ditzaken abantailak ezagutzen. Orain gutxi arte, gehienok bezala, egunkariak irakurri,  tuentian kuxkuxeatu, posta begiratu… eta horrelako ekintzetarako erabiltzen nuen interneta. Gaur, deliciouseko kontua zabaltzeko eskatu digunean gure irakasleak ohartzen hasi naiz ze nolako abantailak eman ditzaken internetak.Delicious bilatzail...


Delicious

amalurra 1456130731169 Amalurra | 2009-03-25 18:45

Web 2.0 ikasgaian ikusi berri dugun web orria delicious da. Hitz gutxitan web orri honek egiten duena, nahi dituzun artikuluak gordetzen ditu. Honen funtzioak ikusten nengoela pentsatzen aritu naiz; zergatik ez dugu ikasgai hau aurreko lauhilabetekoan izan? Horrek gauzak asko erraztu izango lituzke. Izan ere, aurreko lauhilabetekoan dosier bat egin behar izan genuen eta artikuluekin gora eta behera egon gara. Delicious ezagutu izan bagenu ez genituzke hainbeste arazo izango. Deliciusek zure gustuko edo behar dituzun artikuluak gordetzeko aukera emate...


Delicious!

burutikat 1456131754472 Burutik at | 2009-03-25 18:42

Beno, beno, beno… Hementxe nago berriz ere irakasleak bidalitako beste lantxo batekin! Gaia? Delicious marka-gune soziala.Lehenik eta behin, zertan datzan azalduko dut: Delicious prentsari lotutako webgune bat da. Bertan, gustukoen dituzun berriak gehitu ditzakezu zure profilera, beste pertsonekin interesak banatu eta gehien gustatzen zaizkizun gaiak aztertu.Hala ere, ez pentsa pribatuki erabiltzeko zerbait denik besterik gabe. Izan ere, zure blogean edota Facebook-ean zure Delicious profilaren berri emateko aukera ematen dizu, Delicious-en munduan sartuta ez daudenak erakartzeko.Erabiltzek...


Delicious

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-03-25 18:25

Delicious-en kontu bat zabaltzea ekintza interesgarria dela iruditzen zait. Askorentzat ezezaguna den(orain arte niretzat ere ezezaguna zen) webgune hau oso baliagarria izan daiteke zuri interesatzen zaizkizun gaien inguruan zenbait artikuekin topo egiteko, eta aldi berean beste zenbait artikulu Delicious-eko beste kide batzuekin konpartitu ahal izateko.  Erabilera ez da batere konplexua, programa praktiko eta erabilgarria baita, munduko bai  gazte eta bai zaharrentzat pentsatua alegia.


DELICIOUS

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-25 18:24

Azken egunotan Delicious programa erabili eta ezagutzeko aukera izan dugu. Lehen aldiz sartzerakoan badirudi web orrialde honetan informazio edo material falta dagoela. Hala ere informazio iturri izugarri dituen orrialdea da, interneten dauden albiste edo artikuluak gordetzen dituena. Informazioa kontrastatu nahi dutenentzat edo informazioa modu orokorrago batean bilatu nahi dutenentzat da gomendagarria Delicious. Etiketa bidezko bilatzaileak azkar aurkitzen du nahi den informazioa eta nahi bada gai bati buruzko albisteak ateratzen direnean abisua jasotzeko daiteke ere. Gaur egun pertsonen ...


Deliciousen erabilera

1
neraba 1456151771104 neraba | 2009-03-25 18:23

Deliciousen erabileraKaixo!Hemen nabil berriro ere, klasean bidalitako lan bat egiten. Oraingo honetan Delicious-i buruz idaztea tokatu zaigu.Oso denbora gutxi noa orrialde hau edo zerbitzu hau erabiltzen, eta oraindik ez dut ondo menperatzen. Ikusi dudanez, zerbitzu honek gustuko dituzun web orrialdeak, artikuluak, etab.gordetzeko aukera ematen dizu. Duen erabilera oraindik ez dut oso argi, baina irakasleak erakutsi digunarekin, erabilgarria dela iruditzen zait. “Lagunak” izateko aukera ere ematen dizu, hau da, delicious programa duen norbait aukeratu dezakezu zure orrialdean azaltzeko eta...


Del.icio.us

kikkinbu 1456150519893 kiKKinbu | 2009-03-25 18:23

Kaixo lagunak!Gaurko honetan beste programa berri batekin nator, delicious. Atzo programa hau ezagutu eta lehen urratsak eman nituen.Programa honen bitartez informazioa pilatzen da. Programa honetan kontu bat duen pertsona batek artikulu bat gordez gero, ni oso modu errazean heldu naiteke hori irakurtzera. Hori ez ezik, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu. Esate baterako, lagunen zerrenda bat egiteko aukera ematen du, gogokoenak jarri ohi dira hor. Ideia ona dela uste badut ere, momentuz programa hau ez zait batere gustatzen. Nahiko nahasgarria iruditzen zait eta zenbait arazo izan ditut ...


Delicious

kresssala 1456150597510 Kressala | 2009-03-25 18:17

Kaixo guztioi!Aste osoan zehar, Web2.0 klasean deliciousari buruz hitz egiten egon gara. Izan ere, horri buruzko kontu bat egin dugu gure lagunen artean erabiltzeko. Hori dela eta, Joxek, honi buruzko testu pare bat irakurtzea bidali digu, ondoren gure iritzia emateko.Hasteko, delicious pixka bat zer den azalduko dut. Hau, zure lagunekin interneteko gure dituzun gaiak lortu ditzakezu eta zure lagunekin konpartitu. Hau da, hemen sartzean, beste pertsonek hartuta dituzten artikulu eta gauza guztiak eskuratu ditzakezu. Era berean, haiek ere zure gauza guztiak hartu ditzakete. Deliciousa, tag e...


Ohhhh, It`s delicious!

No profile photo Noizbait | 2009-03-25 18:02

Kaixo, guztioi!Atzo eta gaurko Web 2.0 klaseetan ez dugu beste konturik, delicious gora eta delicious behera. Kontu bat ireki ere, ireki dugu eta interesgarria iruditu zait, nahiz eta hasera batean ez nekien balioko zidan ala ez.Gaur ordea ikusi dut baliogarri izan dakidakela, nik nahi dudanaren inguruan informazioa aurkitzen lagun dakidakeela, alegia. Eta, lagungarri bihur daitekeela. Daitekeela soilik esan dezaket, oraindik ez baitut erabili neure beharretarako.Egia esan, interneten Google-n hitz bat jarri eta 20.000 orrialde agertzen dira, eta nork balioko digun eta nork ez, ez dugu...


del.icio.us

No profile photo arkakuxue | 2009-03-25 18:01

Aupa jende!!!  del.icio.us programa web gunean dagoen orrialde bat da. Programa honek albisteak biltzea eta ahalbidetzen du. Bilatzaile bat du bere orrialdean eta honekin artikuluak bilatzea ahalbidetzen da. Interneteko sare guztian bilatu nahi izanez gero, hau da, mundu guztian, "google abisu" bat ere sor dezakegu bertan, eta gure e-mail helbidea emanda, mezuak bertara iritsiko zaizkigu. Batean edo bestean (del.icio.us-en bertan edo google alert-en) Bilatutako artikuluak interesgarriak edo egokiak irudituz gero, hauek zure kontuan gordetzea ahalbidetzen du programa honek. Bestalde, ...


Del.icio.us

b23tik 1456131303871 b23tik | 2007-05-23 20:22

Del.icio.us sarean gustukoen ditugun txokoak biltzeko tresna da eta bai norberaren bai besteen aukerak ikus ditzakegu. Hurrengoak dira tresna honen hiru erabilera nagusiak: Lehendabizi, gustukoen ditugun artikulu, blog, musika etab.-en helbideak gorde behar ditugu eta sarera konektatuta dagoen edozein ordenagailutik izango dugu bertan ibiltzeko aukera. Horretaz gain, guk bildutako informazioa etiketen bidez sailka dezakegu karpetak erabili beharrean. Norberak sailkatutakoa senideekin, lagunekin, ikaskideekin edota del.icio.us-eko erabiltzaileekin elkartruka dezakegu. Beraz, elkarlan bezala ...