kiKKinbu

Itxaropentsu bizi...

Kaixo lagunak! Gaurkoan diapositibak egiteko aukera berri batekin nator. Badakizuenez, Web 2.0ko gaia lantzen dut HUHEZIn. Duela bi hilabete, gure irakasleak, Joxe Aranzabalek, GoogleDocs aurkeztu zigun. Programa horren bitartez, pertsona ezberdinek dokumentu berdin bat lan dezakete edozein tokitan daudela ere. Hauteskundeak zirela eta, horri buruzko diapositiba batzuk egin genituen. Blogera igotzeko SlideShare programa erabili dut. Nahiko azkarra da eta diapositibak Interneten jartzeko aukera ezinhobeak eskaintzen dizkigu. Mendeberriko taldeen arabera antolatu ginen eta hau izan zen emaitz...


Kaixo lagunak!Gure munduarekin zerikusia duen azken berriarekin nator gaurkoan. Izan ere, nahi dudana idazteko askea naiz? Dirudienez EZ!Astelehenean Guatemalako abokatu bat zen Rodrigo Rosenbergen irudiak azaldu ziren bideo batean. Bertan, bere eta beste batzuen hilketaren arduradunak nortzuk ziren esaten zuen ; arduradunak Guatemalako Presidentearen emakumea eta idazkaria ziren. Guatemalako Presidentea ere bazen modu batean hilketaren arduraduna Rosenbergen hitzetan. Hemen daukazue bideoa: Hemen daukazue bideoaren bigarren partea: Rodrigo Rosenberg bigarren parteaBideo nahiko gogorra ...


Kaixo lagunak! Badirudi Googlek gure bizitzaren parte nagusietako bat dela; Googlen egunero sartzen gara, Gmail kontua daukagu, eta orain agenda bat egiteko ere aukera ematen digu! GoogleCalendar delako agenda online bat da. Gure eginbeharrak gmaileko kontura bidaltzen dizkigu, eguna, ordua eta guk jarritako deskribapenarekin. Nire ustez, aukera honek baditu bere alde onak eta bere alde txarrak. Alde batetik, edozein lekuan sartzeko aukera ematen digu: etxean, unibertsitatean, lanean... Internet dagoen edozein tokitan sar gaitezke. Baina, horrek ere zenbait arazo eman ditzake. Izan e...


Tagzania

kikkinbu 1456150519893 kiKKinbu | 2009-05-06 18:30

Kaixo lagunak!Gaurkoan Tagzania programari buruz hitz egingo dizuet. Programa honekin mundu osoko plano eta mapak ikus ditzakegu.Google Earth-en berri banuen, baina hau asko gehiago gustatu zait. Oporrak antolatzeko laguntza eskaintzen duela uste dut, hori ez ezik, gure burua non dagoen kokatzeko ere balio du.Nire Bilboko etxea islatzen da plano honetan. tagzaniapasteNire etxea Txiki-txikia naizenetik hemen bizi naiz eta bertan, nire bizitzako momentu oso garrantzitsuak bizi ditut: momentu onak, txarrak, ospakizunak…Tagzania erabiltzera animatzen dizuet!Besterik gabe!Ondo segi!


Kaixo lagunak! Aurreko astean Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa HUHEZIra hurbildu ziren IKO-ko ikasleei hitzaldi bat emateko helburuarekin. Bertan, haien azken proiektuaren berri eman ziguten, ZuZeu. ZuZeu albistari bat izango da eta denon eskura gainera. Edonork igo ahal izango ditu haren iritzi eta albisteak, hori bai, denek bi baldintza bete behar dituzte: alde batetik, giza eskubideak errespetatu behar dira eta bestetik, ZuZeu-n argitaratzen den dena euskaraz egon behar du. ZuZeuk hainbat aukera ematen dizkio erabiltzaileari, baina aukera horiek ezagutu nahi baldin badituzue ZuZeu erabi...


Kaixo lagunak! Gaurkoan, entzundako hitzaldi baten laburpena egingo dizuet. Hitzaldi horren protagonista Iban Arantzabal izan zen, Goienako zuzendaria. Iban Arantzabal hitzaldi bat ematen.    Aspaldi esan nuen bezala HUHEZIn Ikus-entzunezko komunikazioa nago ikasten eta hori dela eta, media lan munduaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Laburbilduz, pertsona multimediak behar direla esan zuen, hau da, pertsona batek idazteko, grabatzeko eta maketatzeko kapaza izan behar du. Niri horrek asko larritzen nau, izan ere, gauza bakar batean bikaina izan beharrean, gauza asko...


SlideShare

kikkinbu 1456150519893 kiKKinbu | 2009-04-24 10:59

Kaixo lagunak!Gaurkoan aurkezpen bat eskegiko dut nire blogean. SlideShare-ren bitartez egin nuen aurkezpen hau. Bertan, bai Arrasateko, bai Tolosako eta bai Bilboko karnabalen irudiak jarri nituen. Argazki batzuetan nire koadrilakoak agertzen dira, besteetan aldiz, nire unibertsitateko lagunak. Zuen gustukoa izatea espero dut! 2009ko KarnabalakView more presentations from kikkinbu. Besterik gabe! Ondo segi!


Tuenti!

kikkinbu 1456150519893 kiKKinbu | 2009-04-21 15:19

Kaixo lagunak!Gaurkoan sare sozialei buruz hitz egingo dizuet, Tuentiri buruz batez ere. Duela urte bat Tuentin erregistratu nintzen. Fotolog eta Hi5en ere badaukat kontu bat baina duela denbora asko ez ditudala erabiltzen. Fotologen denbora asko pasatzen genuen nire lagunak eta ni eta bat-batean aldaketa bat sumatu genuen; jendeak gero eta gehiago Tuenti hitza aipatzen zuen. Orduan, Googlen sartu eta Tuentiri buruzko informazioa bilatu eta izena eman genuen. Asko erabiltzen dut programa hau, gehiegi esango nuke nik. Bertan, lagunekin hitzegin, argazkiak eta bideoak igo eta kuxkuxeatzen dut...


Del.icio.us

kikkinbu 1456150519893 kiKKinbu | 2009-03-25 18:23

Kaixo lagunak!Gaurko honetan beste programa berri batekin nator, delicious. Atzo programa hau ezagutu eta lehen urratsak eman nituen.Programa honen bitartez informazioa pilatzen da. Programa honetan kontu bat duen pertsona batek artikulu bat gordez gero, ni oso modu errazean heldu naiteke hori irakurtzera. Hori ez ezik, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu. Esate baterako, lagunen zerrenda bat egiteko aukera ematen du, gogokoenak jarri ohi dira hor. Ideia ona dela uste badut ere, momentuz programa hau ez zait batere gustatzen. Nahiko nahasgarria iruditzen zait eta zenbait arazo izan ditut ...


Youtube

kikkinbu 1456150519893 kiKKinbu | 2009-03-22 16:16

Kaixo lagunak! Gaurkoan hain famatua eta erabilgarria den programa batekin nator, Youtube. 2005ean sortu zuten bi mutilek programa hau, eta nik behintzat ia egunero erabiltzen dut. Hainbat gauzetarako erabiltzen dut programa hau: videoklipak ikusteko, koadrilako bideoak igotzeko, antzinako irudiak ikusteko... Zubi honetan oso eguraldi ona egin du eta hau dela eta ostegunean Bilboko parke batera joan ginen animazio bat egitera. Ostegunean bertan, bideoa Youtubera igo zuen lagun batek. Bideoak ez du kalitate handia, hala ere pena merezi du ikustea. Besterik gabe!Ondo segi!