Blogak

kikkinbu 1456150519893 kiKKinbu | 2009-02-26 11:02
2

BLOGAK

www.blogak.com web gunean sartu naiz eta bertatik, bost blog aukeratu ditut. Bost hauen komentario labur bat egingo dut.

1. ZORROTZA.INFO

2. Guzur truk

3. Notebook

4. Musutruk

5. Destinu petrala

1. Bilboko Zorrotza auzotik dago egina blog hau. Zorrotzatik Euskal Herrira. Egunero berritzen dutela ematen du, eguneroko berriak agertzen baitira bertan. Gaurko berri garrantzitsuena Bilboko autobusen arduraduna den konpainiarekin, Veolia hain zuzen, dago lotuta. Talde lan bat dela ematen du. Nire ustez, Zorrotzako auzo batzarrak egiten du. Izena eta estiloa koherenteki landu dituzte. Bai izena eta bai argazkia Zorrotzarekin dute zerikusia. Azterketa grafiko bat eginez gero, hainbat gauza dira azpimarragarriak. Alde batetik, bi zutabe daudela eta bestetik, testuak ezkerrera lerratuta daudela nabarmenduko nuke nik. Blog honetan hiru kolore dira nagusi: gorria (estekak), beltza (testua) eta zuria (fondoa). Egileen ideiekin bat egiten duten hainbat eta hainbat esteka daude.

Bloga --- ZORROTZA.INFO

1. Aiaraldetik dago egina blog hau. Blog hau egunero berritzen da. Aurrekoan ez bezala, egilearen informazio gutxi agertzen da; ez dago ez daturik eta ez argazkirik. Blogaren egilearen ideiekin bat egiten duen estekik ez daude. Azterketa grafiko azkar bat eginez gero, bi gauza azpimarratuko nituzke. Alde batetik, testua ezkerrera dago lerratuta eta bestetik, bi zutabe daude. Oso diseinu alaia duela iruditzen zait, koloreek indarra ematen diote blog honi. Gainera argazkiak sarritan sartzen dituzte berrietan eta horrek irakurleari lana errazten dio. Blog honetan hiru kolore dira nagusi: berdea (fondoa), gorria (estekak) eta beltza (testua).

Bloga --- Guzur truk

1. Tituluaren ondoan azaltzen denaren arabera, blog honek testugintza, estilistika eta literatura jorratzen du batez ere. Dirudienez, egunero berritzen dute blog hau. Gaurko berri garrantzitsuena notebook-ekin du zerikusia. Izan ere, zenbait blogek notebook-i buruz duten iritzia argitaratu dute. Oraingo honetan, egileak berari buruzko zenbait datu ematen ditu: alde batetik, bere helburua zein den azaltzen du eta bestetik, irudi bat agertzen da. Hainbat eta hainbat esteka ditu eskuragarri irakurleak. Azterketa grafiko azkar bat eginez gero, blogaren arruntasuna azpimarratuko nuke nik. Bi zutabe nabarmentzen dira eta testua ezkerrera dago lerratuta. Hiru kolore dira nagusi blog honetan: zuria (fondoa), gorria (estekak) eta beltza (testua).

Bloga --- Notebook

1. Euskara musutruk lantzeko aukera ematen digu blog honek. Oso modu koherentean aukeratu zuen egileak izena. Gaurko berri nagusiena euskarako juntagailuekin dago lotuta. Nahiz eta asko berritzen duten, ez da egunero berritzen blog hau. Inoiz ikusi ez dudan zerbitzu bat eskaintzen digu blog honek; eskumako zutabean erloju bat dago. Erlojuaren ondoan, egileari interesante iruditzen zaien zenbait esteka daude, hala nola, Berria edota Argiaren estekak. Diseinu berezi eta interesgarria duela iruditzen zait. Azterketa grafiko azkar bat eginez gero, bi gauza azpimarratuko nituzke. Bi zutabe daude, batean testuak agertzen dira eta bestean, estekak, erlojua eta beste zenbait datu interesgarri. Aurreko lau blogetan bezala, ezkerrera lerratuta daude testuak. Hiru kolore dira nagusi blog honetan: zuria (fondoa), gorria (estekak) eta beltza (testua).

Bloga --- Musu truk

1. Blog berria da hau. Bi berri baino ez daude. Eskumako zutabean jartzen duenaren arabera, filosofiari buruzko materialaren informazioa eskainiko du egileak. Egilearen datu eta helburuekin batera zenbait esteka azaltzen dira. Bere lehenengo berrian esaten duenaren arabera, esteka horiek aukeratzearen zergatia azalduko du aurrerantzean. Blogaren berritasuna garbi ikusten da diseinuan. Azterketa grafiko bat eginez gero, besteetan bezala bi gauza nabarmenduko nituzke. Bi zutabe daude eta ezkerrera lerratuta daude berriak. Hala ere, eskumako zutabeko informazioa eskumara lerratuta dago. Hiru kolore dira garrantzitsu blog honetan: zuria (fondoa), gorria (estekak) eta beltza (testua).

Bloga --- Destinu petrala

Besterik gabe!

Ondo segi!

Guzur truk

Guzur truk 2009-03-03 11:34 #1

Aupa blogari!

Aiaraldeko Guzur truk blog nahiko hasiberritik lerro batzuk.

Zeure komentarioa ikusi dugu eta ilusioa eman digu...halakoa egiten duen lehena izateko "ohore" txikia dagokizu! Beraz, gure blogean jaso dugu: http://www.blogak.com/guzurtruk/guzur-truk-estreinakoz-komentatu-dute

Zeure iritzia kontuan hartuko dugula irakurriko zenuen...2-3 aste baino ez daroagu eta esperientziarik gabeak gara, apurka-apurka ikasiz joango gara. Nortzuk garen ere galdetzen duzu eta blogaren lehen post-ean topa dezakezu erantzuna:

http://www.blogak.com/guzurtruk/blogaren-aurkezpena

Hau da, irakaskuntza mundukoak gara eta lehen eguneko frogen ostean espero dugu bloga Aiaraldeko hezkuntza-komunitate osoari zabaltzea.

Hauxe da guztia, ondo ibili!

Aiaraldeko guzurteroak

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 19:15 #2

Zorionak, Jone! Lan txukun askoa egin duzu, eta dagoeneko jaso duzu lehen erantzun benetakoa. Horrek asko balio du.

Nik ohar bat egingo nizuke loturak egiteko moduari buruz. Nire ustez, askoz hobeto geratzen dira loturak testu barruan, eta www eta com barik, bestela, horrek astun egiten ditu loturak, eta itsusi samarrak. Aldatuko zenituzke hor dituzunak?

Utzi iruzkina: