Destinu petrala

Hauxe duk, hauxe!

Blog pertsonalak baino gehiago (batzuk narzisista samarrak iruditzen zaizkit), ideiak eta materialak guztion eskura jartzen dituztenak gustatzen zaizkit.Erlijio katolikoa jaso nahi ez duten ikasleek badute beste aukerarik, eta horien artean Hezkuntza Arreta ingelesez hartzekoa ere bai. Eunaten hasita daude, eta, gauzak okertze ez badira, hurrengo urtean Zizurren ere honela izango da. Horretarako materiala behar da, eta Mikel Izkuek berea sarean jarri du. Filme batzuen gaineko ariketak, gurutzegramak, kantak... Well done, Mikel!


Aurkezpena

destinupetrala 1456131942459 Destinu petrala | 2009-02-26 09:57

Lehen sarrera hau blogaren berri emateko da. Ez da pentsamendurako blog bat, mateiala trukatzeko eta eskuragarri izateko blog bat baizik. Honela, sarean edo liburudendetan zerbait interesgarria edo gomendagarria aurkituko banu, hemen jarriko nuke. Hurrengo sarreretan eskuineko zutabean jarritako estekak azalduko eta komentatuko ditut.


destinupetrala 1456131942459

Filosofiaren inguruan sarean dagoen materialaren berri eman nahi luke bloga honek.