Lan mundu zoro honen azken eskaera...
Kaixo lagunak!
Gaurkoan, entzundako hitzaldi baten laburpena egingo dizuet. Hitzaldi horren protagonista Iban Arantzabal izan zen, Goienako zuzendaria.
Iban Arantzabal hitzaldi bat ematen.
Aspaldi esan nuen bezala HUHEZIn Ikus-entzunezko komunikazioa nago ikasten eta hori dela eta, media lan munduaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Laburbilduz, pertsona multimediak behar direla esan zuen, hau da, pertsona batek idazteko, grabatzeko eta maketatzeko kapaza izan behar du.
Niri horrek asko larritzen nau, izan ere, gauza bakar batean bikaina izan beharrean, gauza asko egiteko prestatzen naute eta azkenean, ez naiz ona ez han eta ez hemen. Hala ere, nire erabakia izan zen, eta aurrera noa duela hartutako erabakiarekin.
Besterik gabe!
Ondo segi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: