Firefox eta ni
Egunon lagunak!
Gaur pil-pilean dagoen gai batekin nator, Firefox edo Internet Explorer?
Nik betidanik izan dut ordenagailuan Explorer, beraz, ez dut debate hau buruan izan inoiz. Hala ere, gauzak aurrera doaz eta Arrasatera heldu nintzen egun berean Firefox-en berri izan nuen. Neska batek Firefox erabiltzeko gomendatu zidan, neska hau informatika ikasten ari da. Eta hor hasi ziren nire zalantzak. Zein izango da hobea?
Hurrengo egunean unibertsitateko ordenagailuetan sartu eta bertan ikusi nuen lehenengo aldiz Firefox. Nahiko kuxkuxeroa naizenez, Explorer alde batera utzi eta Firefoxen sartu nintzen.
Arreta deitu zidan lehenengo gauza hizkuntza izan zen. Euskaraz zegoen. Interneten nabigatzen hasi nintzen eta fitxen sistema ikusi eta erabili nuen. Oso erabilgarria dela uste dut, izan ere, hogei web ezberdinetan egoteko aukera dut eta oso modu erosoan mugitu naiteke batetik bestera.
Nahiz eta unibertsitatean Firefox erabiltzen nuen etxera edota erresidentzira heltzerakoan Explorer erabiltzen nuen. Atzo Web 2.0ko klasean gure maisuak Internetetik Firefox lortzeko aukera geneukala esan zigun eta atzo bertan nire ordenagailuan instalatu nuen. Momentu honetan Firefox erabiltzen ari naiz. Nire istorioa Firefoxekin atzo hasi zen eta denbora dezente elkarrekin egongo garela uste dut.
Besterik gabe!
Ondo segi!
Iruzkinak
Firefox eta zu! 2009-03-05 18:38 #1

Jone maitea!

Oraindik iƱork ez dakiena kontatuko dut gaurkoan hemen.

Barkatu esatea Joneren jarraitzaileok, baina zuen izarrak ez du egia osoa kontatu...

Jonek, Firefox erabiltzen du orain bai, baina zergatik? Ea ba, gure neskato honek, desastre samarra denez, Internet Exploratzailea ezabatu egin zuen bere ordenagailutik, nahi gabe egin zuen, baina bate gabe gelditu zen. Gure irakasleak aukera hori eman zionean (Firefox ordenagailuan izatea), asko gustatu zitzaion ideia neskatoari, hortik aurrera ez baitzuen internetera Messengerreko leiho baten bidez sartu beharrik izango. Ikastetxe nagusira etorri eta berehala deskargatu zuen Mozilla Firefox bilatzailea.

Oso gustora dago sistemarekin, baina zergatik ote? Erosotasuna agian?

Beno Jone, orain zure txanda da, zure jarraitzaileak zain zain izango dituzu orain... Egunen batean barkatuko didazu zure egia argitara atera izana ezta?

Ondo segi kikkinbutxo!

Utzi iruzkina: