artikuluak edonon
Ziur nago, gutako askok erabiltzen dugula interneta, orain hau irakurtzen ari dena , zu zeu, interneta erabiltzen ari da, zara, nabigatzen, kuxkuxeatzen. Ni neu ere horrela ibiltzen naiz, baina orain hasi naiz internetean nabigatzeak ekarri ditzaken abantailak ezagutzen. Orain gutxi arte, gehienok bezala, egunkariak irakurri, tuentian kuxkuxeatu, posta begiratu… eta horrelako ekintzetarako erabiltzen nuen interneta. Gaur, deliciouseko kontua zabaltzeko eskatu digunean gure irakasleak ohartzen hasi naiz ze nolako abantailak eman ditzaken internetak.
Delicious bilatzaile bat da, gustuko duzun horri buruz informazioa lortzen laguntzen dizun bilatzailea. Baina ez da Google bezalako bilatzaile hutsa, esan behar da bilatzaile moduan hobea dela Google. Honek , deliciousek, bilatutako informazioa, artikulua, gordetzeko aukera ematen dizu, eta inongo usb edo antzerako trasterik eraman gabe, beste edozein ordenagailutan gordetako artikuluak aurkitzeko aukera zabaltzen dizu. Horretarako etiketak (tag) sortzea gomendagarria da, gustukoa duzun hori lortu ahal izateko, eskura edukitzeko. Gainera zure kontuan gordetako gogoko artikulu horiek gordetzeaz gain, deliciousek, zure artikuluak elkarbanatzeko balio du eta beraz sare sozialtzat ere hartu genezake.
Oraindik ezer gutxi idatzi dezaket deliciousi buruz, eta horregatik ezer gehio jakin nahi baduzu, hobe duzu delicious bera probatzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: