Hauteskundeak aspaldi izan baziren ere lehendakari berria orain jarri da.
Adierazpen askatasuna oinarrizko gizalegea da, eskubide unibertsala. Gizakiak hitz egiten dakienetik mingaina erabiltzen du adierazteko, mingaina mozten diguten arte. Hori berdina gertatu da Guatemalan, artaziak aspalditxoan zorrozten jardun dute. Jakin badakigu azkenaldian zein kontu dabilen bolo-bolo. Bai, Rodrigo Rogersonen bideoari buruz ari naiz hizketan. Nork ez daki zer gertatu den berarekin? Hil da azaldu da, baina nor izanda heriotza horren arduradun? Zalantza guztiak uxatzeko, horregatik, egin zuen bideoa, eta Guatemalako presidentearen gain erori da ardura guzti hori....
Egutegi bat behar duzula egunerokoa egunero eramateko? Agenda bat? desastre xamarra zarela? bagara bi. Eta arazo honi aurre egiteko aukera ezin hobea ematen digu Google Calendarek. Egutegi bat internet bidez, lana, urtebetetzeak eta gustukoak dituzun gauzak apuntatzeko aukera paregabea ematen dizu internet bidez. Gainera zure egutegia jendearekin partekatu dezakezu eta beraz egutegi bat lagun talde batentzako egin dezakezu.Honekin ez duzula nahikoa? egunean bertan abisatzearekin ez dela nahikoa? Ba horretarako dauka google calendarrek "alarmaren" aukera. Alarma jarri dezakezu eta zuk ...
Tagzania izen bitxia inondik ere ezta? Ba oraindik bitxiagoa bere edukia. Mundua ordenagailuko leiho txiki honetatik ikusi nahi? Ba horixe izango da bere helburua. Nik behintzat nire etxea aurkitu dut bertan. Eskoriatzan nago eta nire etxea ikusteko gai naiz, Beasain ikus dezaket. Mundua ikusi nahi ez badugu ere, herri mina uxatzeko gai da, niri behintzat neurri batean lagundu dit.Ikusi nire herria, ze polita? hori al da hitza? Beno nirea da eta herri min honekin polita ez, zoragarria da! tagzaniapaste Nere etxea
Eta beste hitzaldi bat…bigarrena. Oraingo honetan Hasier Etxeberria eta Mikel Landa izan ziren gonbidatuak. Hitzaldi interesgarria inondik ere, web orri berri baten berri eman ziguten. Ohore handia izan zen guretzako, edo niretzako behintzat, izan ere oraindik web orri hori publikoki aurkeztu gabe baitzegoen, edo hori esan ziguten behintzat. Zein den ditxosozko web horri hori? Zuzeu. Bertan ze aurkitu dezakegun? Albisteetatik hasita sukaldean trebatzen lagunduko dizun errezetetaraino. Ikaragarria. Edonork idatzi dezake, gutxieneko baliabide batzuen jabe baldin bada noski. Web orri askea, eu...
Pasa den astean bisitan izan genuen GOIENAko zuzendaria. Beraz, Web2.0ko ordua Iban Arantzabalek eskainitako hitzaldia entzuteko erabili genuen, eta noski ikasteko.Hainbat gauzei buruz hitz egin zigun,baina batez ere kazetari multimediari buruz. Kazetari multimediaren garrantzia azpimarratu zigun behin eta berriro, hemendik aurrera eguneroko bizitzan garrantzi gehiago edukiko duela esan zigun. Baina zer da kazetari multimedia bat? Horixe galdetuko diozue zuen buruei ziurrenik, nik ere horixe galdetu nion nire buruari hori entzun nuenean. Kazetari multimedia, idazteko zein argazki maki...
Ia urtebete daramat tuenti izeneko sarean izen emanda, eta lagunekin kontaktuan jarraitzeko sortu nuen, hala ere, oraindela 5 hilabete hasi naiz behar bezala erabiltzen.Errazada erabiltzeko, izugarrizko aukera zabala ematen badu ere, nik ,batez ere, argazkiak partekatu eta lagunei idatzi ahal izateko erabiltzen dut , bideoak partekatzeko aukera ematen badu ere. Gainera, lagunekin plan ezberdinak sortzeko aukera ematen du, planak adosteko akera.Inguruan dauden festa eta gertakizunen berri izateko aukera ere ematen du “eventoaren” bitartez, “eventoen” oso zalea ez banaiz ere. Egun...
Pasa den zubian ezagutu genuen ibilaldi zoragarri hau, Flyschen ibilbidea bezala ezagutzen da, nik eta beste lau lagunek. Asteak eta asteak ibilaldi horri buruz hizketan jardun ondoren azkenean eguna eta ordua jarri genion ibilaldi ezagun horri.Giro aparta zegoen Zumaia iritsi ginenean, zerua urdin-urdina zegoen. Han, Zumaian, hasi zen gure abentura, eta onartu behar badut ere Itziarko zatia nahiko aspergarria izan zela, ibilaldi guztian zehar itsasoa ikusteko aukera paregabea izan genuen. Itsasoa denbora luzez ikustea zoragarria da, “lehorreko” bost neskentzako bai behintzat,sinetsidazue e...
Ziur nago, gutako askok erabiltzen dugula interneta, orain hau irakurtzen ari dena , zu zeu, interneta erabiltzen ari da, zara, nabigatzen, kuxkuxeatzen. Ni neu ere horrela ibiltzen naiz, baina orain hasi naiz internetean nabigatzeak ekarri ditzaken abantailak ezagutzen. Orain gutxi arte, gehienok bezala, egunkariak irakurri, tuentian kuxkuxeatu, posta begiratu… eta horrelako ekintzetarako erabiltzen nuen interneta. Gaur, deliciouseko kontua zabaltzeko eskatu digunean gure irakasleak ohartzen hasi naiz ze nolako abantailak eman ditzaken internetak.Delicious bilatzail...
Lusimiren monologo bat jarri dut jarraian, bizitzari eta hizkuntzari buruz egin daitekeen erreflexiorik dibertigarriena.Bideo ederra da, algaraka lehertzeko horietako bideo bat. Luisimik prentsan kritika onak jaso ditu, bere irudimena handiesten. Gehiago jakin nahi baduzue, web orria eta bloga ikus ditzakezue.