Naturak eskaintzen digun oparietako bat etxean
Pasa den zubian ezagutu genuen ibilaldi zoragarri hau, Flyschen ibilbidea bezala ezagutzen da, nik eta beste lau lagunek. Asteak eta asteak ibilaldi horri buruz hizketan jardun ondoren azkenean eguna eta ordua jarri genion ibilaldi ezagun horri.
Giro aparta zegoen Zumaia iritsi ginenean, zerua urdin-urdina zegoen. Han, Zumaian, hasi zen gure abentura, eta onartu behar badut ere Itziarko zatia nahiko aspergarria izan zela, ibilaldi guztian zehar itsasoa ikusteko aukera paregabea izan genuen. Itsasoa denbora luzez ikustea zoragarria da, “lehorreko” bost neskentzako bai behintzat,sinetsidazue egunero mendia besterik ikusten ez dugunontzako paradisua zela. Txindoki bezalako mendi ederrak inguruan baditugu ere, itsaso pixka bat ere ikustea ez dago gaizki.
10tan abiatu ginen Zumaiatik eta arratsaldeko 3etan iritsi ginen Deba herrira.Eta denbora guzti horretan zehar, naturak etxetik gertu eskaintzen dizkigun pasaia zoragarrienetako batez gozatu ahal izan genuen, Flyschak. 5 orduko ibilaldia izan zen beraz, baina gure ibilaldia lasaia izan zen, lasai-lasai ibili ginen, inongo presarik gabe paisaiaz gozatuz, argazkiak ateraz…Ateratako argazki horietako batzuk ikusi ditzakezue. Hona hemen aurkezpena:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: