2012-05-11  


  


Datorren ostegunean, uztailak 22, arratsaldeko 19:30etan, Zumaiako Gazte Asanbladak (ZUGA) antolatuta, Torreberri Gaztetxean atez ateko zabor bilketaren inguruko HITZALDIA. Usurbilgo teknikaria den Izaskun Txintxurretarekin batera, Gipuzkoa Zero Zabor taldeko partaide den Ainhoa Arrozpide usurbildarrak emango du hitzaldia. Azken talde hau, Gipuzkoa mailan atez ateko bilketa bultzatzeko eta zero zabor programekin batera erraustegiaren moratoria eskatzeko sortu den taldea da.


Atzo (asteartea) egin zuten batzordea eratu eta prozesua adosteko bilera. Helburua, hondakinen kudeaketaren inguruan herritarrei informazio teknikoa helarazi eta hausnarketa bultzatzea izango da. 30 pertsona inguru elkartu ziren atzo Algorri Interpretazio Zentroan hondakinen inguruko gogoetan parte hartzeko. Udalak Hondakinen Batzorde Herritarra sortu eta bideratzeko asmoa erakutsi ondoren, egitasmoak aurreneko urratsa egin du. Atzoko bileran batzordea eratu eta prozesua adostu zuten: landu nahi zituzten gaiak zerrendatu eta egingo dituzten bisitak izendatu zituzten...


Pasa den zubian ezagutu genuen ibilaldi zoragarri hau, Flyschen ibilbidea bezala ezagutzen da, nik eta beste lau lagunek. Asteak eta asteak ibilaldi horri buruz hizketan jardun ondoren azkenean eguna eta ordua jarri genion ibilaldi ezagun horri.Giro aparta zegoen Zumaia iritsi ginenean, zerua urdin-urdina zegoen. Han, Zumaian, hasi zen gure abentura, eta onartu behar badut ere Itziarko zatia nahiko aspergarria izan zela, ibilaldi guztian zehar itsasoa ikusteko aukera paregabea izan genuen. Itsasoa denbora luzez ikustea zoragarria da, “lehorreko” bost neskentzako bai behintzat,sinetsidazue e...


Domeka goizean aspaldian egin behar genuen irteera egin genuen. Argazki kamara hartu eta ordutxo batez egunsentiari aurre egin ondoren, honako argazki batzuk atera genituen anaia eta biok. Goizeko zazpiertan Zumaiako Santio hondartzan elkartu ginen egunsentiari argazko batzuk ateratzeko. Azkenean ordea iristerako eguna argitzen hari zuela ohartu eta ia presaka aritu ginen. Hori dela eta, kamara tripodean jarri, tokia topatu eta segunduetako argazkiak atera genituen. Batzuk hondartzatik eta besteak Zumaiako faro batetik. Horrelako argazkiak egiteko aholku batzuk esango dizuet orain. B...


Kaixo family, Azkenian barruan, arrauneko egun garrantzitsuenetakoan, Zumaia barruan. Gizonezkoek ezin dutena neskak egin behar. En fin. Zorionak Edurne, oain palmareserako bandera bila, egurra!!Aipatu bezala, Zumaia-Getaria izan zen atzo emakumezkoetan denborarik onena egin zuena, sailkapen estropadan. Zorionak eta zorte on gaurko estropadan. Atzoko denborak: SAILKATZE ESTROPADA 1. Zumaia-Getaria 13.42,12 2. Galizia 14.06,20 3. Hondarribia 14.16,02 4. Astillero 14.26,28 5. Tolosaldea 14.36,26 6. Arkote 15.04,52 7. Colera 17.21,40 8. Badalona 18.18,96 http://www.gara.net/azkenak/09/96309/eu...


Bart Zumaian izan naiz, aspaldiko partez ezagutzen eta maitatzen dudan herrian. Baneraman tartetxoa etorri gabe, eta, telebistaren bidez haren berri nuelarik, bertako gaztetxera hurreratu naiz, bertan zer egosten zen zertxobait usnatzera edo.     Eman o hartu? Horixe galdera, eta, herriko agintarien erabaki ezinaren aurrean, urteak abandonaturik eman dituen etxea hartu dute herriko gazteek. Bertan, garbiketa sakona egin ostean, gazteentzako gune polita eratu dute, inoren kontra eta gazteen alde, gazteek behar duten bizitasunaren alde.   Gogoan dut dozenatxo bat urte atzera, ...


Kaixoooo,    Gipuzkoako txapelketan egindako bostgarren postuaren ondoren, Zarautzko enbata Euskal herriko txapelketatik at geratu da. Zumaiarrek 4.postua lortu dute eta Oriotarrek irabazi dute.Informazio gehiago: http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/07/23/telmo-deun-laugarren-gipuzkoako-txapelketan/


Kaixo family!!    Nahiz eta hirugarrengo txandan bakoitzak berea animatu (Zumaia, Zarautz, Orio), lehenengo txandarako, bat egin eta Zumaia-Getaria animatu dezagun!!     Berriako argazkiak ikusi ondoren (gero eskaneatuko dut), dezepzio txiki bat eraman dut, azken-portuko arraunlaria lapajalez jantzita ikusi ondoren. Traineruaren diseinuaren errua dela pentsatu nahi dut (Gorri-marroi-gorri-marroi). jiji.   Segurola lapajalearen hitz batzu ere uzten dizkizuet:<<Ni zarauztar txorua (balia hiltzera juten zan horietakua) naiz, baina orain Getarian ar...


Aupa,   Oikian Edurnek arraunerako asmoak agertu ondoren, azken egunetan emakumeen arraun traineruen mugimenduak jarraitzen izan naiz. Zumaiako aldizkarian irakurri nuen Getaria eta Zumaiak osatu behar zutela, Hondarribiaren aurka egingo ote zuten etab.    Nire artean galdetzen nuen, Zarautza edo ez ote da egongo, Edurne zein taldetatik ibiliko ote zan ta ZUMAIA - Getarian!!!.    Lanean bat diario irakurtzen eta hara non Zumaia - Getariako triñaua, ta hantxe Edurne. Kamisetak begiratzen hasi eta Zumaiarrak gorriz, Getarraiak marroiz eta gure Edurnek nola ez, g...


Kaixo People, Earki hasi degula denboraldiya! Zarautzko Enbata Zumaiako Telmo deunekoen bizkarren begira. Espero gaur Bengoetxea VI, ere hala ibiltzea. Batel eta trainerilletako emaitzak ikusita, nahiko bildur banuen Zarautztarrekin, baina, atzokoan Zumaiarrak aurretik. Aprobetxatu beharra nuen, ze ez dakit aukera asko izango ditudan aurten holako berri ederrak emateko. Txanda berdinean eta Zumaia aurretik. Erreala igo eta Barriolak irabaztea bakarrik falta zait. Ona hemen emaitzak: POS. CLUB 1 VIR 2 VIR 3 VIR TOTAL DIF. 1 URDAIBAI A.E 5:02 9:53 15:15 20:00:11 2 SAN PEDRO A.E. 4:59 9:52 ...


Aste Santuak

mylife 1456151732220 my life | 2008-04-25 14:48

Aste Santuak Zumaian pasa nituen nire mutil lagunaz. Bertan, Santa Klara izeneko nekazal turismo baten ostatua hartu genuen. Nekazal turismoa hartan eman ziguten gelatik, itsaso osoa ikusten zen eta pasai izugarriak gozatu genituen ni mutil lagunak eta nik elkarrekin. Zumaian egon ginen denboran, talasoterapia sesio bat oparitu nion nire mutilari bere urtebetetze eguna baitzen. Ederra da Zumaia, eta beste noizbait ere joango nintzateke. tagzaniapastezumaia map


San Telmoak dira zumaiako jai preziatuenak, dudarik gabe. Aurtengoan, ordea, guztiz berezia izan da San pedro txiki abesbatza osatzen dugun partaideontzat. Hirugarren CDa aurkeztu baitugu. CDarekin batera, oraingoan, DVD bat ere salgai dago herriko hainbat puntutan. Zumaiako Baleike herri aldizkariaren web orrialdean honako kronika hau aurkitu dut kontzertuari buruzkoa. Benetan, hileak puntan jartzen dizkit! Ilusio handiz irakurtzen dira horrelako komentarioak! Hona hemen testua: San Pedro parrokia entzulez bete-bete egin eta Oroitzapen Doinuak  DVD-aren eta CD-aren aurkezpena arrakas...


Zorionak Marije!

8
epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2008-04-16 19:28

Kaixo family,    Joan den astean, apirilak 13an Marijeren urtebetzea izan zen eta seme alaben opari bila Zumaiara etorri eta eguraldi txarra. Kabenzotz! Hurrengoako monjei arraultzak eo eraman, ta neure apuntatzen naiz, mundu osoko ondare geologiko garrantzitsu horiek ikustera, beste ikuspuntu batetik, itsasotik alegia (by boat). Plan polita eguraldi oneko egun batetarako.   Nahiz eta eguraldi txarra atera, "al mal tiempo buena cara" eta behin Zumaiara etorri ezkero, anaia Antxonekin akeita bat hartu gabe ezin geratu eta erriyo ondoko argazki eder bat utzi digute.&n...


Kaixo Family,     Aspaldidanik izan dut, Epelde-Lizasotarrok Zumaiarekiko dugun maitasunaren sentsazioa. Anaia Antonino eta neure partetik lotsik gabe aitortua eta haizea dutenen artean publikoki gutxietsia, baina intimitatean gozatua.     Baina, deskuiduan, gutako batek probak zabaldu eta,.... ttak hemen gure osaba Andres, bere kirol maitatuenean ere, Zumaiako kamiseta jantzita.Nahi duzuenoi udaberria aurrera doala, lortuko dizkizuet, Zumaiako arraun taldeko zapiak, zuen balkoietan jartzeko! Aupa Telmo deun! ta Aupa Zumaia!


Kaixo People,   Gaur egunkaria irakurtzen ari nintzela, agendan Zumaiako festetarako musika eta bertso saioak begiratzen hasi eta,... http://www.berria.info/agenda/agenda.phpZUMAIA. SKT eta Feos pero majos. Larunbatean, 22:30ean, Txosna gunean. Jarraian, erromeria Joxpa taldearekin.SKT sekuentziatik => SKT eta Feos pero majosera izena aldatu zenutenik ez nekien. Dena onartzetik hasten omen da.  :-PBeraz Imanolo eta Pattin Zumaian, ta guri ezer esan ez?Gu kuadrilako afaitan izango gaituk 22:30 baina ia ikusten gaituken.Eongo gatxink!


Itzurun hondartza

pungis 1456152313384 PUNGILARIAK | 2008-03-13 14:47

Itzurun hondartza Zumaian dago. Benetan leku zoragarria. Eguzkia hartu eta hondartzan egoteaz gain, bertan ikus eta sentitu daitekeena ez da beste inon aurkitzen. Benetan! Zumaia osoa zoragarria bada ere, itzurungo hondartzaren txokoak izugarrizko xarma du. Guztioi gonbidatzen zaituztet ezagutzera, eta jada ezagutzen baduzue, berriz bixitatzera.Gainera, historia aurrea ezagutzeko toki aproposa da bertan daude flysch-ak direla eta. Toki zoragarri hau non dagoen zalantzak dituenarentzat. horra hor mapa bat. tagzaniapasteItzurun hondartza map


Hemen zumaiako Itzurun Hondartza kokaturik agertzen da. Hondartza honetan egoten nahiz ni udatan. Garbia izateaz gainera, leku ugari du!tagzaniapasteZumaiako hondartza! map


Zumaiko gazteak beti egon dira musika taldeak ensaiatzeko leku baten bila eta aurreko astean udaletxearekin zumaian dagoen edifio zahar berritu nahian dagoen udaletxearekin bilera bat izan zuen Zumaiako Gazte Asanbladak eta honako puntu hauek aztertu zituzte bileran.Alondegian kultur jarduerak biltzeko proiektua du aspalditik Udalak. Joan den maiatzean egin zen azken bilera interesa agertu zuten herriko taldeekin, eta, uda ondoren, atzo iluntzean bildu ziren berriro, proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko. Luciano Pagegi arkitektoak azaldu zuen, planoak aurrean zituela, solairuz solairu Ox...


Enbata enbataren lagun!Zorionak Zarautztarroi, Zumaian egurra eman dezueta, kauen zotz, ezin al zuen beste herri batean izan. Ok, iñork esan aurretik onartzen dut, galduak min.Gustora hartuko genuke errebantxa Zarautzko ikurrinan, baina momentuz, nahiko zaila ikusten dut.


Lortuko dugu

6
epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-06-19 18:56

Flix, flix!!    Kaixo people!        Suposatzet enteauko zinatela Zumaiako Flyschen inguruan, Paleozenoaren adierazgarri aukeratuko ote duten edo. Zumaia ere OTISTAN bihurtuko ote?         Ez zeate kejauko, zuek gida bereziarekin izanak zeate han!       Famosuak ein ber deula oaingo honetan, alkatetzako mobidakin ta Flyschekin geu nausi!        Ta,... estropen liga laiste deula, Mutrikun pasatzen laga genizuen joan den larunbatean, baina hemendik aurrer...


Ruper Ordorika zuzenean ariko da gaur Zumaian Memoriaren mapan lan berriaren aurkezpen biran murgilduta, Ruper Ordorika musikari eta abeslari beteranoak kontzertua emango du gaur gaueeko 22:00etan Aita Mari aretoan. Emanaldia akustikoa izango da, bere azken diskoan lortu duen giro bera islatze aldera. Taula gainean, era berean, kontrabaxu-jotzaile Jon Piris izango du lagun. Sarrerak 8 euro balio ditu. Hemen dituzue bere 3 disketako abestiak entzungai. Disfrutatu eta animatu zaitezte bere kontzertua ikustera, guztiok egin behar baitugu borroka euskal kultura eta musika aurrera ateratzeko. ...


Zumaia eta Deba arte marearteko zabalunea urtebeteko epean biotopo babestua izango dela adierazi du Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak, Zumaiara egin zuen bisitan.Sailburuak Algorri zentroan adierazi zuenez, Zumaia-Debako marearteko zabalgunea biotopo babestu izendatzeko egitekoak joan den uztailaren 7an hasi ziren formalki, prozedura hasteko agindua EHAAn argitaratu zenean. Bere esanetan, prozesuak badu berezitasun bat; herritarren partaidetzaren alde egitea, alegia: "Partaidetza horri ateak zabaldu nahi izan dizkiogu; foroak antolatu eta herritarrak erabakiak h...


Kaixo Family!!    Abixatu diate gaur Zarautzko DV-ko kronika irakurtzeko eta hara non, Arraio irrati - Putxuzuloko gaien inguruko berri baten argazkian nor aterako eta, Zumaiarrak!! Jeje nagusi gea.    Esan behar halere, kuadrillakua, Ianire eta nitaz gain, ikusi ez arren, aurreko lerroan Imanol, Iratxe eta Enbatako "Cheerleader"·a ere han zirela. Richard Stallman FSF-ko arduradunaren hizketaldi batetara joan eta paparazziak atzetik, batzuk ederki izkutatu zeate horraitio.Gero arte ta eongo gatxink!Eguberri On eta Urte berria ondo hasi eta ondo joan dezaizuela!


Azken iruzkinak