nahitaezin

egunero zerbait ikasten da

langileak greban

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-11-25 22:19

Langileak enpresarekin negoziatzen ari dira; bitartean pazientzia eskatu du alkateak eta eduki-ontzietan paperik eta kartoirik ez pilatzekoHorrelako do Udaletik jasotako oharrak:Zumaiako kaleetan papera eta kartoia birziklatzeko dauden eduki-ontziak gainezka daudela salatuz, zenbait herritarrek bere kexua adierazi dute Zumaiako Udalean. Egoera honen aurrean, Iñaki Agirrezabalaga alkateak zera adierazi nahi du: "Papera eta kartoia birziklatzeko eduki-ontziak jasotzeko ardura Urola Kostako Mankomunitateari dagokio. Bertako arduradunekin harremanetan jarri gara eta zerbitzu hori ematen duen en...


Orain arte, 2007an hiru salaketa jarri dira Zumaian; igandean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna daDatorren igandean, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Beste urte betez, genero indarkeriako biktimak gogorarazteko eta eraso horiek salatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte han eta hemen. Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak gai horren inguruan zenbait datu publiko egin nahi izan ditu. Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak igorritako datuen arabera, bukatzear dagoen 2007 urtean hamahiru pertsona pasa dira ...


Bihar, asteartea, guraso erdaldunei zuzenduriko hitzaldia izango da; ostegunean berriz, guraso euskaldunentzatEtxean ere euskararen erabilera sustatu nahian, bi hitzaldi antolatu ditu Udaleko euskara zerbitzuak aste honetarako. Lehena, guraso erdaldunentzat; bigarrena, guraso euskaldunentzat.Asteartea, 18:30 (Foronda): GAZTELERAZ"No sabemos euskara...¿cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas?"Iñaki Eizmendik eta Julio Ibarrak emango dute hitzaldia.Osteguna, 18:30 (Foronda): EUSKARAZ"Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen?"Iñaki Eizmendik eta Julio Ibarrak emango dute hitza...


Udalak komun publikoa jarri du tren geltokian. Herritarrek egindako eskaerari erantzungo diola eman du aditzera Udalak.Gai honen inguruan prentsa-oharra kaleratu du. Honela dio:"Joan den astetik Zumaiako EuskoTreneko tren geltokian komun publikoa dago. Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak aditzera eman duenez, azpiegitura berriak tren-geltokiak urtetan izan duen "hutsune nabarmena" beteko du. Antza denez, herritarren kexu ugari jaso ditu alkateak tren-geltokian komunik ez zegoelako. "Estazio auzokoek behin baino gehiagotan salatu dute komun falta zegoela, eta ez dira bakarrak izan. Zumaia...


Aurkeztu diren idazleen artetik bost zumaiarrak diraUrriaren 31n bukatu zen Julene Azpeitia Ipuin-lehiaketako lanak aurkezteko epea. Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunek emandako datuen arabera hogeita bederatzi lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Epaimahaia abenduan bilduko da ipuinak irakurri eta onenak zein diren erabakitzeko. Sari-banaketa otsailera arte ez da egingo. Josune Herrarte Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak emandako datuen arabera, XX. Julene Azpeitia Ipuin-lehiaketara hogeita bederatzi lan aurkeztu dituzte, joan den urtean baino zortzi gehiago. Id...


Zumaiarrak behobian

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-11-14 18:33

Zumaiarrak Behobia-Donostia 2007 lasterketan1:36:07 Aizpurua Etxaniz, Mitxel (5168)1:24:54 Alberdi Goenaga, Jose Luis (1614)1:27:13 Alberdi Sesma, J. Antonio (2167)1:30:32 Alday Txapartegi, Iñigo (3264)1:23:38 Alkorta Galarraga, Iñigo (1339)1:56:14 Argote Vivar, Jose Ignacio (10841)1:27:29 Azpillaga Etxeberria, J. M.(2227)1:25:00 Baraibar Garmendia, Leire (1635)1:55:34 Cinto La Puente, M. P. (10698)1:54:22 Egiguren Egiguren, Itziar (10469)1:37:24 Eizagirre Azpiazu, Jokin (5604)1:25:18 Elizalde Azkue, Xabier (1695)1:35:29 Elosua Aperribai, Jose Luis (4959)1:32:00 Epelde Unanue, Andoni (3749)...


Espainiako txapeldun

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-11-11 20:47

Zumaiako eskalatzaile gazteak Madrilen jokatutako proba irabazi zuen bere kategorian eta horrekin kopako lehen postua eskuratu du.Joan den asteburua asteburua bikaina izan da Euskal Herriko eskalatzaile emakumezkoentzat, helduetan Irati Anda gasteiztarrak lortu zuelako txapela, eta 18 urtez azpikoen kategorian Josebe Zarautz zumaiarrak. Espainiako Kopako hirugarren eta azken proba izan zen Madrilgoa eta Iratik eta Josebek biek lortu du txapela, bakoitzak bere kategorian. Aurreko bi probetatik bat irabazi egin zuen Josebek (Fuerteventuran), eta  bestean hirugarren postruan sailkatu zen ...


1960ko azaroaren 15ean izandako istripuari buruzko panela jarri dute barraren hasieranEgun hartan herriko sei gazte hil ziren itota olatu handi batek eraman ondoren. Egun hartan gertatutako kontatzeko, panel bat jarri du Udalak barraren hasieran, 'Junta de salvamento 15 de noviembre' delakoa aurkitzen zen lekuaren aurrean. Panelean garai hartako egunkarietako albisteen eta argazkin irudiak jasotzen dira. Itsasoan hil zen Jose Maria Zubia 'Mari'-ren bizitza ere kontatzen da panelean.Udaletik aditzera eman dutenez, barraren erdi aldean dagoen oroigarria berriztatzeko asmoa ere badago, une hon...


Saltoki handiekin lehiatzeko, haien itxura eman nahi die Eusko Jaurlaritzak hainbat herritako erdiguneeiBere garaian, saltoki handiek herrietarako merkataritza guneen itxura hartu omen zuten erosleari erakargarriago izateko. Horrela, kaleak, seinaleak, eserlekuak, tabernak eta beste dituzte saltoki handiek. Orain, herrietako merkatariek saltoki handiekin lehiatu ahal izateko, kontrako bidea proposatu du Eusko Jaurlaritzak: saltoki handien itxura ematea herrietako merkataritza guneei. Horretarako, Merkagune proiektua jarri du martxan.Dendetako seinale, kartel, kaleko parola, eserleku, apaing...


'Montaña de luz' eta 'La Chivicahana' dokumentalak ikusi ahal izango dira gaur gauean Aita MarinGaur hasi eta osteguna arte, nazioarteko lankidetzarekin zerikusia duten filmak eta dokumentalak ikusi ahal izango dira gauero Aita Mari aretoan. Film guztiak Kubakoak dira.Astelehena 5 (22:00, Aita Mari)Montañas de luz (53:19 min.) eta La Chivichana (14 min.) dokumentalak emango dituzte gaur. Kubako medikuek hainbat herrialdetan eskaitzen duten laguntzari buruzko da lehena. La Chivichana-n berriz, Sierra Maestrako eskualdean asmatut duten auto modelo bereziaren berri ematen da.Asteartea 6 (22:00...


nahitaezin 1456151742807

iguruko berriak eta nik egindako gauzak eta iritziak ezarriko ditut orrialde honetan

Kategoriak