gaur hasiko da III. zinema eta kooperazio emanaldia

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-11-05 16:13

'Montaña de luz' eta 'La Chivicahana' dokumentalak ikusi ahal izango dira gaur gauean Aita Marin

Gaur hasi eta osteguna arte, nazioarteko lankidetzarekin zerikusia duten filmak eta dokumentalak ikusi ahal izango dira gauero Aita Mari aretoan. Film guztiak Kubakoak dira.

Astelehena 5 (22:00, Aita Mari)

Montañas de luz
(53:19 min.) eta La Chivichana (14 min.) dokumentalak emango dituzte gaur. Kubako medikuek hainbat herrialdetan eskaitzen duten laguntzari buruzko da lehena. La Chivichana-n berriz, Sierra Maestrako eskualdean asmatut duten auto modelo bereziaren berri ematen da.

Asteartea 6 (22:00, Aita Mari)

Hiru dokumental labur eskainiko dira: Rasgando velos (17 min.), Video de familia (47 min.) eta Sueño de mujeres (20:19 min.). HIESAk jota bizi diren hainbat lagunen bizitzak eta testigantzak jasotzen ditu Rasgando velos filmak.
Video de familian
berriz, familia baten historioa kontatzen da: Raulitok lau urte daramatza etxetik kanpo eta familiak bideo-gutun bat bidaltzea erabaki du. Dena ondo doa, arrebak sekretu baten berri ematen dion arte.
Kubako mendialdean bizi den giza komunitate batek aurrera eramandako garapen proiektu baten berri ematen du Sueño de mujeres filmak.

Asteazkena 7 (22:00, Aita Mari)

Bost film izango dira asteazkenean:
Jose Manuel, la mula y el televisor (14 min.): Sierra Maestrako kimatzaile bat da Jose Manuel. Etxean familiarekin telebista ikusten ari dela, argindarra joan eta telebista saioarekin berak jarraitzea erabakitzen du.
Gotica a gotica (23:40 min.):Gizarte  ekintza erakusten du, Kubako hainbat esperientzia kontatuz.
Al compás del pilón (9 min.): Kubako nekazarien hainbat istorio eta kondaira jasotzen ditu.
Fidel, el hombre de las cucharitas (20 min.): 1962ko misilen krisialdian, Fidel Valdesi Kubako kostaldea defenditzea egokitu zaio, eta egoera latz horren tentsioak nerbioak jota utziko du.
Casas en la pantalla (8 min.): EICTV telebista kateko ikasle talde batek dokumental bat egin nahi du; filmatzeko beren etxeak utzi dizkieten familiak izango dira protagonistak.

Osteguna 8 (19:30, Aita Mari)

Barrio Cuba
(100 min.): Hainbat arraza, sineste eta itxaropenen bilgune da Habana. Tragediak, barreak eta euforiak nahasian daude den. Jatorri ezberdineko hainbeste jendek osatutako ozeano zabal horretan agerikoa da hiriaren drama.


Utzi iruzkina: