merkatariek bilera egingo dute udaletxean

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-11-06 16:55

Saltoki handiekin lehiatzeko, haien itxura eman nahi die Eusko Jaurlaritzak hainbat herritako erdiguneei

Bere garaian, saltoki handiek herrietarako merkataritza guneen itxura hartu omen zuten erosleari erakargarriago izateko. Horrela, kaleak, seinaleak, eserlekuak, tabernak eta beste dituzte saltoki handiek. Orain, herrietako merkatariek saltoki handiekin lehiatu ahal izateko, kontrako bidea proposatu du Eusko Jaurlaritzak: saltoki handien itxura ematea herrietako merkataritza guneei. Horretarako, Merkagune proiektua jarri du martxan.

Dendetako seinale, kartel, kaleko parola, eserleku, apaingarri eta besteren itxura bateratzea da proiektuaren asmoetako bat, herriguneek saltoki handi baten itxura har dezaten. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saileko kontseilariorde Rodrigo Garciak azaldu duenez, irisgarritasuna izango da aztertuko den beste gai bat: "Saltoki handietara autoarekin joatea oso erosoa da; herriguneetan, aldiz, zailtasun handiak izaten dira. Zaila da, baina arazoari irtenbide bat eman behar zaio".

Horretaz gain, saltoki handietan bezala, herriguneetan ere supermerkatu bat edo bi izango dira ardatzak. Eta horren inguruan zineak, haurrentzako parkeak, jatetxeak, tabernak erakusketak, ekintza kulturalak...

Merkagune proiektuaz hitz egiteko bilera egingo dute Udalak eta merkatariek, bihar asteazkena, 15:00etan, Udal pleno aretoan.


Utzi iruzkina: