nahitaezin

egunero zerbait ikasten da

Zarzuelaren antologia aurkeztuko du Bizkaiako Parkison Elkarteak. Sarrerak hilaren 7an jarriko dira salgai, turismo bulegoanParkisona duten bizkaitarrak biltzen ditu ASPARBI elkarteak, eta kantuan aurkitu dute gaixotasunari aurre egiteko bide bat. Izan ere, bi hitz egiteko ere gauza ez diren gaixoak kantuan ederki egiteko kapaz dira. Horrela, 2000 urtean koro bat osatzea erabaki zuten. Gaur egun, 40-50 lagunez osaturiko konpainia dute, eta Zarzuelaren antologia ikuskizuna ari dira plazaratzen. Horixe da, hain zuzen ere, Zumaian azaroaren 10ean aurkeztuko dutena. Ikuskizuneko jantziak eta at...


Larunbat goizean marearteko zabalgunera egingo da irteera; igandean berriz, Debara arteko itsaslabarrak itsasontziz ikusteko aukera izango daHauek da Turismo bulegotik jaso diren proposamenak:Larunbata, urriak 27: Marearteko Zabalgunea ezagutzeko bisita gidatua goizeko 10:00etan. Gidari aditu baten laguntzaz bisita egingo dugu Deba eta Zumaia bitarteko itsaslabar ikusgarrietara eta, han, aukera izango dugu marearteko zabalgunearen natura aberastasuna eta geologia ezagutzeko. Algorri Ezagutza Etxea ere bisitatuko da. Beharrezkoa da oinetako egokia eta ura eramatea. Irteera eta izen...


Azken hilabete huetan, zumaiako hainbat gazte haibat ekitldi ari dira egiten zumaiako etxebizitzak, merketzeko eta etxe utzak berrerabiltzeko planak aurrera atera nahian. Honak manifestu hau dute: AURREKARIAK:Zumaiako gazteok ezin dugu etxebizitza bat eskuratu nahiz eta herrian ia 800 etxebizitza hutsik egon. Arazo sozial honen arduradun zuzenetako bat udaletxea da. Izan ere, bere turistifikazio politikaren ondorioz, eskubidea dena luxu bilakatu da banketxe, inmobiliaria eta enpresa eraikitzaileen mesedetara.   Udaleko ordezkariek beraien interes pribatu eta partidisten arabera j...


Datorren igandean, hilak 28, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren faseko laugarren saioa jokatuko da Maria eta Jose ikastetxean. Martxan da txapelketako final-laurdenen fasea eta horietako bat Zumaian jokatu da, igandean hain zuzen. Zumaian abestuko duten bertsolariak hauek dira: Ekaitz Goikoetxea, Bixente Gorostidi, Mantxi, Aitor Sarriegi, Jokin Uranga eta Joxe Luis Urdangarin. Sarrerak egunean bertan bakarrik erosi ahal izango dira eta arratsaldeko 3etatik aurrera jarriko dira salgai, ikastetxean bertan. Sarrera arruntak 8 euro balio du, bazkideenak 5 euro (bazkide egiteko aukera ...


Proiektua egin baino lehen, herriak dituen kultur premien azterketa egin behar dela arrazoitu du Pili Etxabe kultur zinegotziakEtorkizuneko Alondegiari buruzko hamaikagarren bilera egin zen atzo iluntzean, Udaleko eta herriko zenbait talderen ordezkarien artean. Bilera horretan proiektuan interesa duten herriko taldeek egindako eskaerak aztertu behar ziren, aurrez eginda dagoen proiektuari egin beharreko aldaketak egiteko.Pili Etxabe kultur zinegotziak, ordea, beste urrats batzuk egin nahi ditu ezer erabaki baino lehen. Bere ustez, ezinbestekoa da aurrena Zumaiaren kultur premiak aztertuko ...


Lapurzuloa' ostiral gauean, eta haurrentzako 'Ni ez naiz Txotxolo' igande eguerdianKanpingags konpainiak Lapurzulo komedia beltza eskainiko du ostiral gauean Aita Mari aretoan (22:00). Sinopsiak dioenez, "Garratza eta atsegina da. Obsesioak jotako lau pertsonaiaren bizitzak gurutzatzen dira. Mota guztietako terapiak probatu dituzte: jateari uzteko, erretzeari uzteko, lapurtzeari uzteko... Eta arazo horiek burutik kendu ezinik dabiltza guztiak.Halako batean, lapurreta erraza egiteko aukera agertzen zaie, eta terapia guztiak ahaztuta, anbizioak itsuturik, prest daude laurak lapurreta elkarrek...


Orain dela gutxi amaitu dute Zumaiako Itxas-Gain K.E. kideek beraien denboraldia. Baian hilaren 9an berrik ekin diote euren aurredenboraldiari. Gabonak bitartean forma fisikoa hartzeko eta erritmoa hartzeko, korrika eta ginasiko ariketan arituko dira astean zehar. Asteburutan berriz, uretara joango dira berain teknika obetzeko asmotan eta pixkanaka orduak sartzeko kilometro batzuk eginaz.Piraguista hauek astean 6egunetan entrenatzen dute asteartetik igandera joaten dira entrenatzeara. Beraien lehen helmuga garrantzitsua martxoaren hasieran izango da fondoko Espainiako Txapelketan parte hart...


Zumaiko gazteak beti egon dira musika taldeak ensaiatzeko leku baten bila eta aurreko astean udaletxearekin zumaian dagoen edifio zahar berritu nahian dagoen udaletxearekin bilera bat izan zuen Zumaiako Gazte Asanbladak eta honako puntu hauek aztertu zituzte bileran.Alondegian kultur jarduerak biltzeko proiektua du aspalditik Udalak. Joan den maiatzean egin zen azken bilera interesa agertu zuten herriko taldeekin, eta, uda ondoren, atzo iluntzean bildu ziren berriro, proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko. Luciano Pagegi arkitektoak azaldu zuen, planoak aurrean zituela, solairuz solairu Ox...


lehen sarrera

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-10-03 16:18

Kaixo guztioi! Azken batean hartu dut denbora nire blog-a egiteko. Bertan niri eta nire herriari, Zumaia, buruzko berriak jarriko ditut datozen egunetan. Hauez gain, beste berri garrantzitsu edo gaien bat asko gustatzen bazait bertan jarriko dut, guztion interesa pizteko. Niri buruz sarrera bat egiteko nire izena Ane Eizagirre Albizu da eta 19 urte ditut. Zumaian bizi naiz nire guraso eta ahizparekin. Nire hobbiak kirola eta lagunekin egotea dela esan genezake. Ni Zumaiako Itxas-Gain piraguako taldeko kide naiz eta bertan igarotzen dut asteko denbora zati haundi bat. besterik gabe laster be...


nahitaezin 1456151742807

iguruko berriak eta nik egindako gauzak eta iritziak ezarriko ditut orrialde honetan

Kategoriak