Alondekiko preoiektua berriz aztertuko da

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-10-18 16:49

Proiektua egin baino lehen, herriak dituen kultur premien azterketa egin behar dela arrazoitu du Pili Etxabe kultur zinegotziak

Etorkizuneko Alondegiari buruzko hamaikagarren bilera egin zen atzo iluntzean, Udaleko eta herriko zenbait talderen ordezkarien artean. Bilera horretan proiektuan interesa duten herriko taldeek egindako eskaerak aztertu behar ziren, aurrez eginda dagoen proiektuari egin beharreko aldaketak egiteko.

Pili Etxabe kultur zinegotziak, ordea, beste urrats batzuk egin nahi ditu ezer erabaki baino lehen. Bere ustez, ezinbestekoa da aurrena Zumaiaren kultur premiak aztertuko dituen plan bat egitea. Lan hori egiteko talde eragile bat sortuko da bileretan parte hartu dutenen artean. Behin talde horrek azterketa egin ondoren diseinatuko da proiektu berria.

Urriaren 29an egingo da hurrengo bilera, talde eragilea osatzeko


Utzi iruzkina: