gipuzkoako bertso txapelketak zumaian du parada

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-10-23 21:44

Datorren igandean, hilak 28, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren faseko laugarren saioa jokatuko da Maria eta Jose ikastetxean.

Martxan da txapelketako final-laurdenen fasea eta horietako bat Zumaian jokatu da, igandean hain zuzen. Zumaian abestuko duten bertsolariak hauek dira: Ekaitz Goikoetxea, Bixente Gorostidi, Mantxi, Aitor Sarriegi, Jokin Uranga eta Joxe Luis Urdangarin.

Sarrerak egunean bertan bakarrik erosi ahal izango dira eta arratsaldeko 3etatik aurrera jarriko dira salgai, ikastetxean bertan. Sarrera arruntak 8 euro balio du, bazkideenak 5 euro (bazkide egiteko aukera han bertan) eta 16 urtetik beherakoenak 3 euro besterik ez.

Bertso eskolaren horrialdean sartuz gero, 4 sarrera daude, zotz egiteko. Zorte on!

 


Utzi iruzkina: