Opera saioa izango da azaroaren 10ean zumaian
Zarzuelaren antologia aurkeztuko du Bizkaiako Parkison Elkarteak. Sarrerak hilaren 7an jarriko dira salgai, turismo bulegoan
Parkisona duten bizkaitarrak biltzen ditu ASPARBI elkarteak, eta kantuan aurkitu dute gaixotasunari aurre egiteko bide bat. Izan ere, bi hitz egiteko ere gauza ez diren gaixoak kantuan ederki egiteko kapaz dira. Horrela, 2000 urtean koro bat osatzea erabaki zuten. Gaur egun, 40-50 lagunez osaturiko konpainia dute, eta Zarzuelaren antologia ikuskizuna ari dira plazaratzen.
Horixe da, hain zuzen ere, Zumaian azaroaren 10ean aurkeztuko dutena. Ikuskizuneko jantziak eta atrezzoak ere beraiek egindakoak dira. Ez dira profesionalak, baina maila handiko lana egiten dute. 19 zatitan dago banaturik bi ordu inguruko ikuskizuna. Besteak beste, Van Pensiero, Madame Butterfaly, Menegildaren tangoa, Chotisa eta Maite abestuko dituzte; tarteka, ballet dantza ere egiten dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: