Astebukaera honetarako bi irteera antolatu ditu turismo bulegoak

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-10-28 18:52

Larunbat goizean marearteko zabalgunera egingo da irteera; igandean berriz, Debara arteko itsaslabarrak itsasontziz ikusteko aukera izango da

Hauek da Turismo bulegotik jaso diren proposamenak:

Larunbata, urriak 27: Marearteko Zabalgunea ezagutzeko bisita gidatua goizeko 10:00etan. Gidari aditu baten laguntzaz bisita egingo dugu Deba eta Zumaia bitarteko itsaslabar ikusgarrietara eta, han, aukera izango dugu marearteko zabalgunearen natura aberastasuna eta geologia ezagutzeko. Algorri Ezagutza Etxea ere bisitatuko da. Beharrezkoa da oinetako egokia eta ura eramatea. Irteera eta izen ematea Algorri Ezagutza Etxean. Prezioa: 5 euro (gutxieneko adina 10 urte eta 12 urtetik beherako haurrek doan).

Igandea, urriak 28: Zumaia eta Deba arteko itsaslabarrak ezagutzeko ontzi irteera. Balio geologiko izugarria duten itsaslabarrak oraindik ikusgarriagoak dira itsasotik eta aukera gutxi izaten dira ikuspegi hori izateko. Zumaia eta Debako Turismo Bulegoek aukera hori eskaintzen dute igande honetan, eguerdiko 12etan, 12 euroen truke (10 urtetik beherako haurrek 6 euro).

 

Erreserba aipaturiko bi turismo bulego horietan edo www.zumaiaturismoa.com webgunean egin daiteke (agendako dagokion egunean sartuta).


Utzi iruzkina: