bi antzezlan asteburu honetan
Lapurzuloa' ostiral gauean, eta haurrentzako 'Ni ez naiz Txotxolo' igande eguerdian
Kanpingags konpainiak Lapurzulo komedia beltza eskainiko du ostiral gauean Aita Mari aretoan (22:00).
Sinopsiak dioenez,
"Garratza eta atsegina da. Obsesioak jotako lau pertsonaiaren bizitzak
gurutzatzen dira. Mota guztietako terapiak probatu dituzte: jateari
uzteko, erretzeari uzteko, lapurtzeari uzteko... Eta arazo horiek
burutik kendu ezinik dabiltza guztiak.
Halako batean, lapurreta
erraza egiteko aukera agertzen zaie, eta terapia guztiak ahaztuta,
anbizioak itsuturik, prest daude laurak lapurreta elkarrekin egiteko,
horrek behin betiko erretiratuko dituelakoan. Dirua bai terapia ederra!
Lapurretako
dirua, ordea, Mafiarena da. Mafiak bizkor harrapatzen ditu gure
pertsonaiak eta lauretako baten heriotza eskatzen du. Horrek gogoeta
egitera daramatza: zer galduko luke munduak bakoitzaren heriotzarekin?
Hala une batez seriotasun-printzez betetzen da lapurzuloa; baina luze
gabe umorezko haize-boladak amaiera samur eta dibertigarria ematen dio
abenturari".
Kandido Uranga zumaiarra da
antzezlaneko aktoreetako bat, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Kontxu
Odriozola, Ainhoa Garai, Ainhoa Aierbe, Itziar Ituño, Patxi Barco eta
Asier Sotarekin batera.
Igande eguerdian, berriz, Ni ez naiz Txotxolo
haurrentzako antzezlana aurkeztuko dute Olatz Beobide eta Xabier San
Sebastian antzezleek. Bost eta hamar urte arteko umeei dago zuzendua
Aizpea Goenegak idatzitako testua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: