Zumaiako oxford aretoa

nahitaezin 1456151742807 nahitaezin | 2007-10-09 17:03

Zumaiko gazteak beti egon dira musika taldeak ensaiatzeko leku baten bila eta aurreko astean udaletxearekin zumaian dagoen edifio zahar berritu nahian dagoen udaletxearekin bilera bat izan zuen Zumaiako Gazte Asanbladak eta honako puntu hauek aztertu zituzte bileran.

Alondegian kultur jarduerak biltzeko proiektua du aspalditik Udalak. Joan den maiatzean egin zen azken bilera interesa agertu zuten herriko taldeekin, eta, uda ondoren, atzo iluntzean bildu ziren berriro, proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko. Luciano Pagegi arkitektoak azaldu zuen, planoak aurrean zituela, solairuz solairu Oxford berriarientzat aurreikusitako erabilerak.

Laburbilduz:

-Beheko solairuan, harrera eta erakusketak egiteko aretoa.
-Lehen solairuan, musika taldeentzako ensaiatzeko gelak eta tresnak gordetzeko biltegiak.
-Bigarren solairuan, formato txiki-ertaineko ikuskizunak eskaintzeko aretoa, grabazio eta proiekzio gela batekin.
-Laugarren solairuan, sukalde bat sukaldaritza tailerrak egiteko -orain arte elkarte gastronomikoetan egin behar izan dira-, eta taldeentzako gelak.
-Ganbaran, espazio zabal bat, behar denerako: tai-txi, koroak ensaiatzeko edo dena delakoa.

Bestetik, Mari kalera igotzeko igogailu bat ere izango du eraikin berriak, barrualdetik.

Honen aurrean, zenbait kezka agertu zituzten han bildutako batzuek.

Nagusiki:
-Egokiago ikusten de musika taldeak Ubillosen edo Usategian kokatzea, Musika Eskolatik ahalik eta gertuen. Alondigan lekuz kanpo daudela pentsatzen da, eta gainera arazoak ikusten dira sor dezaketen zaratarekin, nahiz eta ensaiatzeko gelak erabat intsonorizaturik egon. Musika taldeek beraiek ere nahiago omen dute Usategia.

-Ordutegia. Talde bakoitzak bere dinamika duenez, eraikinaren ordutegitik kanpo ere gelak erabiltzeko aukera eskatu da. Hori konpontzeko bideak badirela azaldu zuen Luciano Pagegi arkitektoak.

-Igogailuak eraikinaren banaketa erabat baldintzatzen duela ere aipatu zen, eta ea kanpotik ezin den eraiki. Eraikinaren ordutegian bakarrik erabili ahal izango al da? Premia duten erabiltzaileei giltza pertsonalizatu bat emateko aukera aipatu zuen Pagegik.

Ondorioak:
-Musika taldeak Alondegitik ateraz gero, haiei eskainitako solairua nola aprobetxatu aztertu behar da orain. Horretarako, astebeteko epea zabaldu da oraindik eskaerarik egin ez duten herriko taldeek aukera izan dezaten. Behin astebete hori pasata, eskaera horien gainean egingo da banaketa. Eskaera Forondan aurkeztu behar da.

Dauden duden aurrean, beste astebeteko epea eman zaie taldeei eskaerak egiteko eta proiektua horrela ahal den azkarren amaitzeko


Utzi iruzkina: