Espainiako txapeldun
Zumaiako eskalatzaile gazteak Madrilen jokatutako proba irabazi zuen
bere kategorian eta horrekin kopako lehen postua eskuratu du.
Joan
den asteburua asteburua bikaina izan da Euskal Herriko eskalatzaile
emakumezkoentzat, helduetan Irati Anda gasteiztarrak lortu zuelako
txapela, eta 18 urtez azpikoen kategorian Josebe Zarautz
zumaiarrak. Espainiako Kopako hirugarren eta azken proba izan zen
Madrilgoa eta Iratik eta Josebek biek lortu du txapela, bakoitzak bere
kategorian. Aurreko bi probetatik bat irabazi egin zuen Josebek
(Fuerteventuran), eta bestean hirugarren postruan sailkatu zen
(Terrassan).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: