zumaiako itsas barran panel bat ezarri dute
1960ko azaroaren 15ean izandako istripuari buruzko panela jarri dute barraren hasieran
Egun
hartan herriko sei gazte hil ziren itota olatu handi batek eraman
ondoren. Egun hartan gertatutako kontatzeko, panel bat jarri du Udalak
barraren hasieran, 'Junta de salvamento 15 de noviembre' delakoa
aurkitzen zen lekuaren aurrean.
Panelean garai hartako
egunkarietako albisteen eta argazkin irudiak jasotzen dira. Itsasoan
hil zen Jose Maria Zubia 'Mari'-ren bizitza ere kontatzen da panelean.
Udaletik
aditzera eman dutenez, barraren erdi aldean dagoen oroigarria
berriztatzeko asmoa ere badago, une honetan nahiko egoera kaxkarrean
aurkitzen baita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: