Kumun publikoa tren geltokian
Udalak komun publikoa jarri du tren geltokian. Herritarrek egindako eskaerari erantzungo diola eman du aditzera Udalak.
Gai honen inguruan prentsa-oharra kaleratu du. Honela dio:
"Joan
den astetik Zumaiako EuskoTreneko tren geltokian komun publikoa dago.
Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak aditzera eman duenez,
azpiegitura berriak tren-geltokiak urtetan izan duen "hutsune
nabarmena" beteko du. Antza denez, herritarren kexu ugari jaso ditu
alkateak tren-geltokian komunik ez zegoelako. "Estazio auzokoek behin
baino gehiagotan salatu dute komun falta zegoela, eta ez dira bakarrak
izan. Zumaiar asko izan dira kexu horrekin gerturatu zaizkigunak".
Egoera
bideratu nahian Zumaiako alkatea EuskoTreneko arduradunekin jarri zen
harremanetan. Herritarren kexuak helarazi zizkien eta zumaiarren
eskaerari men eginez, komunak egitea onartu zuten. Lan horiek gainera,
ez dute kosturik izan Zumaiako Udalarentzat.
EuskoTrenek Zumaian
duen tren geltokian, hortaz, komuna jarri dute eta joan den astetik
dago erabilgarri. Altzairu herdoilgaitzez egindako komun publikoa
automatikoa da, bakarrik garbitzen den horietakoa eta mugikortasun
arazoak dituzten pertsonentzat egokitua. EuskoTrenetik jakinarazi
dutenez, astero-astero behar diren materialen horniketa egingo dute.
Horretaz gain, astero garbiketa sakon bat egingo dute.
Zumaiako
tren-geltokia 1926. urtean eraiki zuten. Ramon Cortazar arkitektoak
egin zuen diseinua, eta urtetan Urolako Trenbidearen geldiunea izan
zen. Hainbat urtetan itxita egon ondoren, 1997 urtean zaharberritze
lanak egin zituzten Bilbo eta Donostia elkartzen dituen tren-linearako."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: