langileak greban
Langileak enpresarekin negoziatzen ari dira; bitartean pazientzia
eskatu du alkateak eta eduki-ontzietan paperik eta kartoirik ez
pilatzeko
Horrelako do Udaletik jasotako oharrak:
Zumaiako
kaleetan papera eta kartoia birziklatzeko dauden eduki-ontziak gainezka
daudela salatuz, zenbait herritarrek bere kexua adierazi dute Zumaiako
Udalean. Egoera honen aurrean, Iñaki Agirrezabalaga alkateak zera
adierazi nahi du: "Papera eta kartoia birziklatzeko eduki-ontziak
jasotzeko ardura Urola Kostako Mankomunitateari dagokio. Bertako
arduradunekin harremanetan jarri gara eta zerbitzu hori ematen duen
enpresako langileak, Despanorsa S.Lkoak, greban daudela adierazi
digute. Momentu honetan enpresako arduradunak eta langileak negoziatzen
ari dira esan digute, baina printzipioz, grebak aurrera jarraitzen
duela diote".
Urola Kostako Mankomunitateak gutxieneko
zerbitzuak emateko aukera aztertu du, "baina Eusko Jaurlaritzatik
langileek greba egiteko eskubidea daukatela eta kasu honetan ezin
direla zerbitzu minimoak eskaini", azaldu du alkateak. Mankomunitateko
ordezkariek alkateari jakinarazi diotenez, Mankomunitatearentzat
kartoiak jasotzen dituen beste enpresa bateko langileak lurrean dagoen
papera eta kartoia jasotzen ari dira.
Kaleak paperez eta
kartoiez beteta ikustea ez dela batere atsegina jakitun, Iñaki
Agirrezabalaga alkateak herritarrei "pazientzia izateko eta papera eta
kartoia beteta dauden eduki-ontzietan ez pilatzeko" eskaera luzatu nahi
die.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: