Zumaiako goizeko ibilerak
Domeka goizean aspaldian egin behar genuen irteera egin genuen. Argazki kamara hartu eta ordutxo batez egunsentiari aurre egin ondoren, honako argazki batzuk atera genituen anaia eta biok.
Goizeko zazpiertan Zumaiako Santio hondartzan elkartu ginen egunsentiari argazko batzuk ateratzeko. Azkenean ordea iristerako eguna argitzen hari zuela ohartu eta ia presaka aritu ginen. Hori dela eta, kamara tripodean jarri, tokia topatu eta segunduetako argazkiak atera genituen. Batzuk hondartzatik eta besteak Zumaiako faro batetik.
Horrelako argazkiak egiteko aholku batzuk esango dizuet orain.
- Bateriak kargatuta eraman, segituan gastatzen bait dira segunduetako argazkiak ateratzen.
- Jazteko erropa ona eraman, goizeko ordu ohietan hotz egiten bait du.
- Tripodea erabili, baita kamarak usten badu ere, urrutitiko kontrola erabili edo hori ezean tenporizagailua erabili,azkenik, reflex motakoa bada, ispilua geldiarazi. Honekin kamara finko gelditu eta trepidazio edo kamararen mogimendu txikiak ekiditen dira, definizio hobea lortuko dugularik.
- Linterna bat eraman.
- Azkenik, ahal baduzu, egun argitan topatu nondik atera daitezkeen argazkiak, horrela bertara heldu eta argazkiak ateratzeko moduan egongo zarete. Gogoratu egunsentiak minutu gutxi batzuk besterik ez dituela irauten.
Horiek dira aholku batzuk. Egia esan, oraindik ez ditugu mota honetako argazki asko egin eta asko dugu ikasteko. Ziur zuk ere aholku asko dituzula guztiokin banatzeko!
Azkenik esan, ordu hoietako hotzak uxatzeko onena, lanaren ondoren gertuen dagoen gozotegira joan eta gosari ederra hartzea dela. Guk hori egin genuen behintzat.
Hurrengorarte, NausicaƤ.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: