Kategoria: faro
Domeka goizean aspaldian egin behar genuen irteera egin genuen. Argazki kamara hartu eta ordutxo batez egunsentiari aurre egin ondoren, honako argazki batzuk atera genituen anaia eta biok. Goizeko zazpiertan Zumaiako Santio hondartzan elkartu ginen egunsentiari argazko batzuk ateratzeko. Azkenean ordea iristerako eguna argitzen hari zuela ohartu eta ia presaka aritu ginen. Hori dela eta, kamara tripodean jarri, tokia topatu eta segunduetako argazkiak atera genituen. Batzuk hondartzatik eta besteak Zumaiako faro batetik. Horrelako argazkiak egiteko aholku batzuk esango dizuet orain. B...