Zorionak Marije!
Kaixo family,
Joan den astean, apirilak 13an Marijeren urtebetzea izan zen eta seme alaben opari bila Zumaiara etorri eta eguraldi txarra. Kabenzotz! Hurrengoako monjei arraultzak eo eraman, ta neure apuntatzen naiz, mundu osoko ondare geologiko garrantzitsu horiek ikustera, beste ikuspuntu batetik, itsasotik alegia (by boat). Plan polita eguraldi oneko egun batetarako.
Nahiz eta eguraldi txarra atera, "al mal tiempo buena cara" eta behin Zumaiara etorri ezkero, anaia Antxonekin akeita bat hartu gabe ezin geratu eta erriyo ondoko argazki eder bat utzi digute.
Aupa pareja eta zorionak Antxoni ere, apirilak 19an baitu urtebetzea.
Eongo gatxink!
Iruzkinak
Marije laguapa 2008-04-17 18:29 #1
ESKERRIK ASKO! Egun oso berezia pasa nuen sorpresa ta guzti. Goizez jakin gabe nora nijoan, ondoko herrira eraman ninduten, HAIZETSUA benetan, betikomoun... ta nere pelukeria ikusten da nola luzitu nintzen, ondulaziyo bereziyak irtentzen zaizkit, baita Antxoni ere; hala ere pozik biyok. URTE ASKUAN ANTXON, ONDO PASA!! URTEBETE GEYO!! aupa gu ta gutarrak!!!
IrA 2008-04-17 20:31 #2
A ze parea karakola ta barea!
BIYOI ZORION BETE BETEAK!!!
MEREZI DUZUE, ONDO MEREZITA gañea!
Kasta onekuak, sano-sanoak, umoretsuak eta garbo askokuak.
BEjondeizuela!

Amona Joxepak beti zuen dilema galanta zuekin: nor ote zen OSTIRAL SANTU egunez jaio zena. Ta hark, nola ez...beti bezala, mutilaren alde egiten zuen: Antxon omen ostiral santu eguneko bedeinkatua.

Gure amonaren mingaiña eta musean tranpa egiteko abilleziyak bat eginda, dudan jartzen dut nik hori (arraunean zarauztarrak zumaiarrak baino hobiak direla inoiz udan jarri ez dudan bezala)...ba hori, nork argituko dit niri hau?

Joxepa, bota dizut nik gaurkoan erronka :-)

saltxak jarraitu dezala gure familiyan,
ESKERRIK ASKO AMA guztiagatik,
eta zuri ANTXON hain seme jatorrak lehengusuratzeagatik!

GORA EPELDE KASTA!

IrA eta IzAr*

majanekua 2008-04-18 09:22 #3
Atzeko zubi earra gustatzezait, etzenuten ba argazkiaren posiziyua kalkulauko? jj ta biseradun mutilai esayozue, paxian lasai ibili berdala. ZORIONAK ANTXON!!
epetxepe 2008-04-18 17:27 #4
Zubiana ez dakit nahita edo nahigabe, baina Zumaia bezelako herri eder baten edozein argazki ateratzen da ondo.

Jeje.

Argazki ederra Iratxe.

Aioo

agosti 2008-04-19 18:17 #5
Gorka ... ez duk zubiagatik! modeluak ona badituk... epeldetarrak, alegia! nondik uste duk atera gaitukela ba? :)

majanekua 2008-04-19 19:17 #6
Bueltaka ibili omen hituan dexenteko toki bat billatu nahian; azkenian zubiyakin konformau bihar. Eskerrak paparazziak bazekien nola atera argazkiya, modeluak enfokatuta (sara montielen galtzerdi-tranparik gabe) ta atzekua desenfokatuta.
2008-04-20 16:44 #7
Aber, hemen da ba super kamara, ondo enfokatzen dakien hori... ez pentsa enfokatzea bakarrik izan denik argazki honetan hartutako lana... begi normalek ez dute apenas ezer igerriko, baina supermontaje baten aurrean zaudete gero!
Lehenengo zubiari atera nion argakia, ta gero, zubia bakarrik xoxo xamar geratzen zela eta, kolore piskat sartzea pentsatu nuen (kazadora gorri bat?), eta baita bixeradun graxioxo ankazabal bat ere. Oso dotore gelditu zitzaidan, baina badakizue., artistek beti izaten dute perfekzioaren disdirari jarraitu behar hori... eta argazkia oraindik eta gehiago hobetu behar horretan, argazki bana atera nien han inguruan suertatu zitzaizkidan bi lehenengoei, ikutu batzuk egin (zimurrak kendu, kolore piskat eman... gauza sinpleak), eta elkarren ondoan jarri nituen, beso bat jaso bati, eta irrifar batzuk marraztu, elkarrekin egongo balira bezala.
Baina... mugimendu falta! mugimendua, mugimendua... haizea! horixe da falta zitzaidana, eta pentsatu eta egin! ileak piska bat nahai biei eta kitto! perfekzioa nire eskuetan! ta zuen begien aurrean orain!

Bo, besteikpe, Zorionak biei!

antton 2008-04-20 17:54 #8
Kaixo family:
Eskerrak denori, ez dakit photoshpop edo ikutuak baina argakian
ikusi nintzanean oso gaztetuta aurkitu nintzan , begondekela Aritz
fitxatuta gelditzen aiz urrenerako ere.
Agur eta muxu bat denorentzat
Antton

Utzi iruzkina: