Kategoria: calendar
Kaixo guztioi!Duela egun batzuk Google calendar ikusten egon ginen. Burua non daukaten ez dakitenentzat aukerarik ezin hobea.Hemen zure datuak sartu ezkero urtebetzeak, egun ospetsuak… noiz diren gogoratuko dizu. Egia esanda, gaur ezagutu dut “agenda” mota hau, baina oso aukera egokia iruditu zait. Oso baliagarria da beti presaka edo lanpetuta dauden pertsonentzat. Agenda barik gaur egungo bizitza erritmoa eramatea oso zaila baita. Baita ikasten ari diren pertsonentzat ere oso egokia dela uste dut azterketen eta lanen datak antolatuak izateko.Beraz, erabiltzera gomendatuko dizuet. “Bi...
Gmail-ek oraindik ere baditu liluratzeko tresnak. Irakasleak erakutsitako azkena: Google Calendar. Agenda moduko bat da, online erabiltzen dena. Ez zara agenda begiratzeaz gogoratu ere egin behar, zure gmail kontura bidaltzen dizulako ekitaldi edo eginbehar bakoitzaren abisua. Gainera, eguna ez ezik, ordua ere aukeratu dezakezu, eta deskribapentxo bat idatzi ekintza bakoitzaren inguruan.Dena den, nire aburuz badauka eragozpen bat: eskuragarritasuna. Momentu jakin batean zer edo zer apuntatu nahi baduzu ahaztuta zenuelako, ordenagailu baten bila hasi behar zara. Gainera, nahiz eta ordenagail...
Zu ere lagunen urtebetetze datekin edo lanak egiteko epearekin ez bazara gogoratzen, Google Calendar-en lagun egitea gomendatuko nizuke. Hau da, aplikazio honetan izena eman eta zeuk nahi dituzun datekin egutegiak sortzera animatuko zintuzket. Burua zertarako den badakigun , baina sarritan non dugun ez dakigunontzat ezin hobea da, Google Calendar! Honez gain, Euskal Herriko txoko ezberdinetako jaien datekin ere egin dezakegu egutegiren bat edo beste, eta hau gero lagunekin partekatu, horrela festarik-festa ibiltzea errazago izango zaigu heltzear den udan!
Google-ek eskaintzen duen beste aplikazio bat erabiltzen ikasi dugu gaur, google calendars hain zuzen.Ez zaituztet asko aspertuko zelan erabiltzen de esplikatzen, bideo oso on bat erakutsi digutelako eta bertan oso ondo azaltzen da. Beraz, labur esanda, google calendars, izenak esaten duen bezala, egutegi bat da. Bertan nahi duzuna idatz dezakezu. Afari bat, azterketa bat, edozer gauza egin behar duzun gauza bakarra eguna eta ordua aukeratzea da. Hala ere, kontuan izan aurretik egutegi bat sortu behar duzula, nahi dituzun egutegi haina egin ditzakezu eta baita gmaileko kontaktuekin partekat...
Gmailekoek e-mail zerbitzari hoberena izateko bidean daude, eta ez da eskaintzen duten posta zerbitzuagatik baizik eta opatzen dituen zerbitzu ezberdinengatik. Gaur Google Calendars zerbitzuari tokatu zaio. Egutegi honek gure bizitza askoz errazago egiteko xedea dauka, eta funtzio nagusia abisuak dira. Egutegi bat sortu ta edozein abisu mota edukitzeko eta lagunekin partekatzeko aukera ematen dizu. Ingelesez dagoen bideo honetan oso ondo ikusten dugu Google Calendars-en funtzioak.
Asteazken honetan google calendar ikusi genuen web 2.0 ko klasean. bertan gure egutegi bat edo beste egin genituen eta gure lagunekin konpartitu genituen gure klasekideekin. gero joxk bideo bat ikusi eta bera komentatzeko eskatu zigun. ondoren dugun videoa hain zuzen ere. Videoan zehar bertan egin ditzakegun gauzak esplikatzne dizkigu. egia esan behar bada ingelesez ari da, eta hori nahiko oztopo da ni bezalako batzuentzat. Bestalde, egutegi desberdinak batera ikusteko aukera daukagu eta baita konparatu ere. hauxe da bideo honek erakusten diguna.
Egutegi bat behar duzula egunerokoa egunero eramateko? Agenda bat? desastre xamarra zarela? bagara bi. Eta arazo honi aurre egiteko aukera ezin hobea ematen digu Google Calendarek. Egutegi bat internet bidez, lana, urtebetetzeak eta gustukoak dituzun gauzak apuntatzeko aukera paregabea ematen dizu internet bidez. Gainera zure egutegia jendearekin partekatu dezakezu eta beraz egutegi bat lagun talde batentzako egin dezakezu.Honekin ez duzula nahikoa? egunean bertan abisatzearekin ez dela nahikoa? Ba horretarako dauka google calendarrek "alarmaren" aukera. Alarma jarri dezakezu eta zuk ...
Gaur klasean Google Calendar pixkat erabiltzen irakatsi digu Joxek. Google-ren paketean sartzen den arren ez nintzen sekula bertan sartu, eta gaur, ikusi dut, nahiko baliozkoa izan daitekeela erabiltzea.Egutegi ezberdinak sortzeko aukera ematen du, batzuk publikoak, beste batzuekin konpartitzeko aukerarekin, eta besteak pribatuak, norberak berarentzat sortzen dituenak. Azken hauetan adibidez gure lagun edota ezagunen urtebetetzeak eduki ditzakegu, edo guk nahi dugun edozer gauza.
Hona hemen nire eskola ordutegia
<iframe src="http://www.google.com/calendar/embed?src=mikelb%4087.com&ctz=Europe/Madrid" width="400" height="250" frameborder="0" scrolling="no"></iframe>
EpaGaurkoan google calendar erabiltzen ikasi dugu. Ni egutegi hau ez dut erabili behar iCal/en antzekoa delako eta hau erabiltzera ohituta nagoelako.Hemen duzue nire eskolako egutegia
Hau da nire astea, astelehenetik ostiralera bitartean izan ohi ditudan eskolak dira honakoak. Agian, bariazio batzuk izan ditzake irakasleren batek ezin badu etorri, baino printzipioz hau da nire lanegunen nondik norakoa.
Hau da nire unibertsitateko ordutegia. Badakit ez dela ikasle fin batek egingo lukeen egutegia baina beno ariketa arrunt bat denez ba ez dut uste ezer gertatuko denik, suposatzen dut ariketa bera egiteak ariketaren mamia baino garrantzi handiago eukiko duela. Nire alboan dagoen Killok ez dit uzten klasea jarraitzen, hau bai hau mandaeulia.
Klasean ibili gara Google Calendar aztertzen. Hori da lortu izan dudan emaitza, nire eskola egutegia Googlekon antolatzea.
3. mailarako klaseko ordutegia:
Gaurko klasean, google calendar erabiltzen ibili gara! hainbat egutegi egin ditugu, bata bestearekin konpartitu, e-mailak bidali... horren emaitza da hurrengo egutegia!